Euskalherria

xx. mendea euskal herria

  • EUSKALTZAINDIA ETA EUSKO IKASKUNTZAREN SORRERA

    EUSKALTZAINDIA ETA EUSKO IKASKUNTZAREN SORRERA
    1915etik euskal nazionalismoa jaiotzen da eta euskara eta euskal kultura garatzen dira ondorioz sortzen dira erakunde hauek.
  • BIGARREN ERREPUBLIKA

    BIGARREN ERREPUBLIKA
    Bigarren Errepublika ezarri zen Espainian eta Hego Euskal Herriko lau probintziek Lizarrako Auntonomi Estatutuaren proiektua onartu zuten;
  • EUZKO JAURLARITZA SORTU

    EUZKO JAURLARITZA SORTU
    1936an Euzko Jaurlaritza sortu , baina, 1937an Hego Euskal Herri osoa Francoren menpe zegoela, Santoñako Ituna sinatu egin behar izan zuen.
  • KONTZERTU EKONOMIKOAK KENDU

    KONTZERTU EKONOMIKOAK KENDU
    Francoren diktadurapean, Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzi traidoretzat" jo eta horien Kontzertu Ekonomikoak kendu egin zituzten
  • BONBARDAKETA

    BONBARDAKETA
    Alemaniarren aire-armadak Durango eta Gernika bonbardatu zituen.
  • Period: to

    BIGARREN MUNDU-GERRA

    Francoren diktadurapean, Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzi traidoretzat" jo eta horien Kontzertu Ekonomikoak kendu egin zituzten (1937) Euskara debekatu eta euskal kultura ezabatu zuten. Euskal abertzale askok erbestera jo zuen. 1937ko apirilaren 26an Alemaniarren aire-armadak Durango eta Gernika bonbardatu zituen.
  • NAZIO BATUEN ERAKUNDEA SORTU ETA AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA ONARTU.

    NAZIO BATUEN ERAKUNDEA SORTU ETA AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA ONARTU.
  • ABERTZALEAK ANTOLATZEN HASI ZIREN

    ABERTZALEAK ANTOLATZEN HASI ZIREN
    1950.eko hamarkadan hasi ziren abertzaleak antolatzen Hego Euskal Herrian, isilpean betiere.
  • EUROPA EKONOMI ELKARTEA SORTZEKO ERROMAKO ITUNA SINATU ZEN

    EUROPA EKONOMI ELKARTEA SORTZEKO ERROMAKO ITUNA SINATU ZEN
  • ETA ERAKUNDEA SORTU

    ETA ERAKUNDEA SORTU
    ETA erakundea sortu zen eta frankismoaren aurkako borroka armatuari ekin zion. ETAk abertzaletasuna eta sozialismoa elkartu zituen: ezker abertzalea sortu zen.
  • EUSKAL KULTURA GARATZEN HASI ZEN.

    EUSKAL KULTURA GARATZEN HASI ZEN.
    1960ko hamarkadan euskal kultura indar biziz garatzen hasi zen (ikastolen mugimendua, helduen alfabetatzea, euskara batua...).
  • Period: to

    ALJERIAKO AUTODETERMINAZIOA GELDITZEKO SORTU ZEN OAS

  • ENBATA ALDIZKARIA JAIO

    ENBATA ALDIZKARIA JAIO
    Ipar Euskal Herrian, Enbata aldizkaria jaio zen; haren inguruan gorpuztu zen Iparraldeko mugimendu abertzalea, ETA-rekin harremanak izan zituena.
  • ETAK BORROKA ARMATUA AREAGOTU ZUEN

    ETAK BORROKA ARMATUA AREAGOTU ZUEN
    1970eko hamarkadan ETAk borroka armatua areagotu egin zuen.
  • ETAK BURGOSKO AUZIARI GATAZKA EGIN ZION

    ETAK BURGOSKO AUZIARI GATAZKA EGIN ZION
  • ETAK CARRERO BLANCO HIL ZUEN

    ETAK CARRERO BLANCO HIL ZUEN
  • IPARRETARRAK TALDE ARMATUA SORTU ZEN

    IPARRETARRAK TALDE ARMATUA SORTU ZEN
    Ipar Euskal Herrian Enbatasortu ondoren euskal abertzaletasuna pixkanaka-pixkanaka sendotuz joan da; baita euskara eta euskal kultura ere. Autonomiaren alde, eta turismoaren bidez gertatzen ari den "kolonizazioa"-ren aurka, Iparretarrak talde armatua sortu zen.
  • FRANCO HIL ZEN

    FRANCO HIL ZEN
    Franco 1975ean hil zen, baina hilzorian zegoela FRAPeko hiru kide eta ETAko Txiki eta Otaegi fusilatzea agindu zuen 1975eko irailaren 27an. Espainiako Joan Karlos I.a izendatu zuten; horrela, borbondarren monarkia zentralista berrezarri zen.
  • SIXTO BORBOIKOAREN JARRAITZAILE KARLISTEK BI PERTSONA HIL ZITUZTEN

    SIXTO BORBOIKOAREN JARRAITZAILE KARLISTEK BI PERTSONA HIL ZITUZTEN
    1976an Sixto Borboikoaren jarraitzaile karlistek Jurramendiko ospakizunetan bi pertsona hil zituzten
  • ALKATEEN MUGIMENDUAK BATZARRA EGIN ZUEN BERGARAN

    ALKATEEN MUGIMENDUAK BATZARRA EGIN ZUEN BERGARAN
    Alkateen mugimenduak batzarra egin zuen Bergaran eta bertan sinatu zuten Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko manifestua.
  • Period: to

    KONSTITUZIO BERRIA EGIN ZEN

    Hautestunde orokorraren ondoren konstituzio berria egin eta erreferendumez onartu zen Espainia mailan; hala ere, Hego Euskal Herrian indar abertzaleek ez bozkatzera deituta Konstituzioaren alde bozkatu zutenen kopurua oso txikia izan zen, besteak beste, euskal eskubideak ez zirelako behar bezala aintzat hartzen.
  • PSN PSOE SORTU ZEN

    PSN PSOE SORTU ZEN
    Hegoaldeko Euskal Herrirako estatutu bakarra ez zen lortu. Garai artan, Nafarroako gehiengoaren ordezkaritza PSE-PSOEren esku eta hegoaldeko batasun politikoaren alde zegoen. Nafarroako eskuina Estatutu bakarraren kontra jarri eta bi estatutu egin ziren. Nafarroan, PSN PSOE sortu zen.
  • Period: to

    EUSKO JAURLARITZA BERRIA ERATU ZEN

    1979an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Autonomi Estatutua onartu zen, eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritza berria eratu zen. ETAren inguruko ezker abertzaleak ez zuen estatutua onartu eta erakunde armatua mantentzea erabaki zuen.
  • ETA-REN AURKA BORROKATZEKO GUDA ZIKINA SORTU ZEN

    ETA-REN AURKA BORROKATZEKO GUDA ZIKINA SORTU ZEN
    1980ko hamarkadan, ETAren aurka borrokatzeko guda zikina sortu zen. Talde armatu gogorrenak izan ziren "Batallón Vasco-Español" Hegoaldean UCD-ko gobernu garaian sortua eta "GAL" PSOE-ko gobernuaren inguruan antolatua. Talde horiek Herri Batasunako kideak, herritar abertzaleak eta Iparraldean errefuxiatutako ETAko ekintzaileak erail zituzten. erakunde horien finantziazioa Barne Ministerioko fondo erreserbatuek egin zuten.
  • NAFARROAKO AUTONOMI ESTATUTUA ONARTU ZEN

    NAFARROAKO AUTONOMI ESTATUTUA ONARTU ZEN
    1982an Nafarroako Foru-Erregimenaren Berrintegratze eta Hobekuntzarako Lege Organikoa, hots, Nafarroako autonomi estatutua, onartu zen.
  • ESPAINIA EUROPAKO EKONOMI ELKARTEAN SARTU ZEN

    ESPAINIA EUROPAKO EKONOMI ELKARTEAN SARTU ZEN
  • IPAR EUSKAL HERRIRAKO EGITURA ADMINISTRATIBO BERRIA

    IPAR EUSKAL HERRIRAKO EGITURA ADMINISTRATIBO BERRIA
    Ipar Euskal Herrirako egitura administratibo berria, Euskal Departamentua, etengabe eskatzen ari dira abertzaleak, baina frantziar alderdiek gehiengoa dute eta Frantziako gobernuek, eskuin nahiz ezkerrekoek, ez dute eskaera aintzakotzat hartu.