Altoshornos

ARO GARAIKIDEA EUSKAL HERRIAN (NIRE ERARA)

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Euskal Herrian garaikidetasunera igarotzea 1789ko Frantziako Iraultzaren ondoren gertatu zen, Antzinako Erregimeneko euskal gizartea ezaugarritu zuten oinarri ekonomiko eta politikoen apurkako suntsitze geldiezinarekin. Iparraldean, dinamika iraultzailea berehala sentitu zen erlijio gatazkekin eta foru-sistemaren desagerpenarekin. Hildakoen, errepresaliatuen, emigratuen, nekazari deportatuen eta pobreen saldoa itzela izan zen ondorengo ziklo napoleonikoan.
  • Lehen Karlistaldia

    Lehen Karlistaldia
    1833 eta 1840 urteen bitartean Hego Euskal Herrian batez ere eta Espainian izandako gerra zibilari deritzo. Gerraren azaleko auzia dinastikoa zen arren, Euskal Herrian ezaugarri bereziak izan zituen, bertako lege eta erakundeen aldeko altxamendua izan baitzen biztanleriaren gehiengo handiaren babesaz. Hainbat egilek eta lekukok, euskal subiranotasunaren aldeko herritarren borrokatzat jo dute. Zumalakarregi generala (argazkian) izan zen bere protagonista nagusietakoa.
  • Bigarren Karlistaldia

    Bigarren Karlistaldia
    Bigarren Karlistaldia 1872tik 1876ra Hego Euskal Herrian eta Espainian gertatutako gudu zibila izan zen. Alde batetik, Espainiako koroa aldarrikatzen zuen Madrilgo duke Karlos (Karlos VII.a izena hartuta) eta haren jarraitzaileak zeuden eta, bestetik, Amadeo I.a, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XII.aren gobernuak. Foruen defentsan, gerra honen gudaleku nagusia, Lehen Karlistaldian bezala, Hego Euskal Herria izan zen, Santa Kruz apaizaren (argazkian) balentriak lekuko.
  • PSOEren lehen sailaren sorrera

    PSOEren lehen sailaren sorrera
    1886an sortu zen PSOEren lehen euskal saila, Pablo Iglesias (argazkian) langileak Madrilen alderdia eratu eta zazpi urtetara, Denbora luzez, Bilboko langileen artean eta hiri horren ingurura mugatu zen alderdi sozialistaren eragina. Agirre lehendakariaren gobernuan parte hartu zuen, eta 1978an, Euskal Herriaren autodeterminazioa babestu zuen, baina ondoren Hego Euskal Herria bi autonomia erkidegotan banatzea babestu zuen, baita haren PSE filiala PSE eta PSN taldeetan zatitzea.
  • Gamazada

    Gamazada
    Gamazada Nafarroa Garaiko herri matxinada bat izan zen, 1893an Germán Gamazo Ogasun Ministroa foru-erregimena deusezten saitu zenean. Nafarrek berehala erantzun zuten. Udaletxeek, merindadeek eta parlamentariek kexa gutunak bidali zizkioten gobernuari. Sinadura bilketa antolatu eta jendea kalera atera zen. Manifestaldiak eta istiluak izan ziren, eta talde batek armak ere hartu zituen. Gatazka Hegoaldeko lau lurraldeetara zabaldu zen. Foruen monumentua (argazkian) ostean eraiki zen
  • EAJren sorrera

    EAJren sorrera
    Egungo EAJ Eusko Alderdi Jerltzalea 1895ean Sabino Arana Goirik (argazkian) Bizkai Buru Batzar izenaz sortu zuen. Berebiziko eragina izan zuen Luis anaiak Sabinoren ideia politikoetan, baina azken hori izan zen lehen euskal abertzaletasuna ideologiaz, programaz eta erakunde politikoz hornitu zuena. Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta kristau demokrata da, eta, gorabehera eta eszisioen gainetik, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi hegemonikoa da 70 hamarkadaz geroztik.
  • ELA sindikatuaren sorrera

    ELA sindikatuaren sorrera
    Eusko Langileen Alkartasuna (ELA), ezker abertzaleko LAB sindikatuarekin batera, Euskal Herriko sindikatu abertzaleetako bat da. Hastapenetan, EAJ alderdi politikoari lotua egon zen arren, orain jeltzaleekiko kritiko azaltzen den sindikatua da. 1911ko uztailaren 23an sortu zen, Bilbon. Gaur egun, Euskal Herriko sindikaturik handiena da, 100.000 afiliatu baino gehiagorekin. Idazkari nagusia Mitxel Lakuntza da.
  • Lehen Mundu Gerra

    Lehen Mundu Gerra
    Lehen Mundu Gerra Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen. Uste da bederatzi milioi militar eta zazpi milioi zibil hil zirela gerraren ondorio zuzenez. Gainera, hainbat genozidio erraztu zituen, baita 50-100 milioi pertsona hil ere 1918ko gripe pandemiaren hedakuntzan. Historiako gatazkarik hilgarrienetako bat izan zen. Euskal Herriari ere sekulako hondamendia eragin zion: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan «belaunaldi oso bat desagertu baitzen».
  • Espainiako Bigarren Errepublika

    Espainiako Bigarren Errepublika
    Espainiako Bigarren Errepublika 1931tik 1939arte iraun zuen erregimen politikoa izan zen, errepublikan oinarritua. Espainiako Gerra Zibilak Bigarren Errepublikaren amaiera eta Francisco Francoren diktaduraren hasiera adierazi zuen. Euskal Herriari dagokionez, Hego Euskal Herrian eragin izan zuen. Estatu mailan Errepublika ezarri zuen lehenengo udalerria Eibar (argazkian) izan zen eta honek ongi irudikatzen du ordurako eraldatua zegoen euskal gizartearen indarra.
  • Gerra Zibila

    Gerra Zibila
    Gerra Zibilak Euskal Herrian 1936ko uztailetik 1937ko ekainera iraun zuen eta frankismoari eman zion hasiera 40 urtez, Euskal Herriarentzako efektu traumatikoz. 150.000 euskal herritar inguru erbesteratu ziren, Nafarroa Garaian bakarrik 3.500 pertsona inguru erail zituzten erretagoardian, ugaldu egin ziren konfiskazioak. Isiltasuna eta umiliazioa nagusitu ziren, areago emakumeen kontra. Euskara eta euskal kultura debekatu eta jazarriak izan ziren (argazkian, Gernikako bonbardaketa).
  • Bigarren Mundu Gerra

    Bigarren Mundu Gerra
    Bigarren Mundu Gerrak hainbat arlo eta neurritan izan zuen eragina Euskal Herrian. 1939an Frantziak naziei gerra deklaratuz geroztik Iparraldea gudan murgildu zen. Espainian, Gerra Zibila amaitu berria zen eta euskaldun asko Iparraldean zein Frantzian erbesteratuta zegoen. 1937ko udaberrian deserriko bidea hartu zuten euskal umeak etxetiki urrun harrapatuta utzi zituen gerrak. Euskaldun batzuk gerra egin zuten bi aldeetan. Gernika Bataioia Pariseko askapenean izan zen (argazkian).
  • ETAren sorrera

    ETAren sorrera
    Euskadi Ta Askatasuna, ETA siglez ezagunagoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi zituen erakunde politiko armatu klandestinoa 1958ko abenduan sortu zen eta 2018ko maiatzaren 3an desegin. ENAM Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren eta ezker abertzalearen aitzindari, bere barruan talderik erabakior eta esanguratsuenetarikoa izan zen, baita hamarkada luzetan euskal politikak gatazkak izan duen partaiderik garrantzitsuena ere.
  • Ez dok Amairu

    Ez dok Amairu
    Ez Dok Amairu 1965 eta 1972 bitartean jardun zuen. Euskal Herriko kultura mugimendu abangoardista izan zen, lau urte lehenago abiatutako Euskal Kantagintza Berriaren barruan sortua. Hainbat artistek osatu zuten, abeslariek eta idazleek nagusiki. Une hartan azpiratua zegoen euskal kultura suspertu eta berritu zuen, baina bere eragina politikara hedatu zen frankismoaren amaieran. Sekulako lan berritzailea egin zuten, euskaraz egindako aipagarrienetakoa eta mugarri bihurtu zen..
  • "Gaur" artista-taldea

    "Gaur" artista-taldea
    "Gaur" euskal artista batzuek (Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta), sortutako taldea izan zen. Bere sorrera-ekitaldia 1966an Donostiako Barandiaran galeriako erakusketa kolektiboa izan zen. Taldearen helburua: molde estetiko eta artistiko konbentzionalak apurtu eta abangoardia berri bat sortzea. Bi urteren buruan, Txillida eta Oteizaren arteko tirabirengatik desegin zen.
  • Euskara estandar eta batua

    Euskara estandar eta batua
    Euskara batu eta estandar bat sortzeko saioak1918an Euskaltzaindia sortu zenetik ugariak izan ziren arren, 1968ra arte ez zen egitasmoa gauzatu, urriaren 3tik 5era Arantzazun burutu zen biltzarrrean. Prozesu honetan aitzindariak izan ziren Txillardegi (argazkian) eta Gabriel Aresti. Hurrengo urteetan hizkuntzaren alor ezberdinak arautuz joan ziren. Egun, finkatutako hizkuntzatzat eman daiteke euskara batua.
  • Burgosko prozesua

    Burgosko prozesua
    Burgosko prozesua 1970eko abenduaren 3an auzitegi militar batek ETAko hamasei kideri (tartean argazkiko Mario Onaindia, gerora PSOEko buruzagia izandakoa) egindako epaiketa guztiz sumarioa izan zen. Epaiketaren bukaeran, akusatuetako seiri bete ez ziren heriotza zigorrak ezarri zieten. Euskal Herrian eta munduan sekulako oihartzuna izan zuen auzi horrek: etengabeak izan ziren protesta ekintzak eta greba orokorra ere egin zen.
  • Frankismoaren azken exekuzioak

    Frankismoaren azken exekuzioak
    Frankismoaren azken exekuzioak 1975eko irailaren 27an, Franco hil baino aste batzuk lehenago, frankismoak betearazi zituen azken heriotza zigorrak izan ziren. ETAko Juan Paredes Manot "Txiki" eta Angel Otaegi kideak, FRAP erakunde armatuko Xosé Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz kideekin batera fusilatu zituzten, guda-kontseilu batean epaitu ondoren. Fusilatzeak gizarte erreakzio eta protesta biziak eragin zituen Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean.
  • Frankoren heriotza

    Frankoren heriotza
    Frankismoa, erregimen politiko gisa, Francoren heriotzarekin amaitu zen 1975. urtean. Estatu buruaren postua Joan Karlos I.ak hartu zuen. Artean hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariorako bidea, 1978ko erreferendum konstituzionala eta 1977 lehenengo hauteskunde orokorrak tarteko, gaur egun "Espainiako trantsizioa" deitzen dena. Espainiako Gobernuak ez du oraindik diktadura ofizialki gaitzetsi, eta oroimen historikoa berreskuratzeko prozesuak etengabe oztopatu dira.
  • Gernikako Estatutua

    Gernikako Estatutua
    1979k Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, Gernikako Estatutua izenaz ere ezaguna, EAE Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da. 1979ko urriaren 25ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek erreferendum bidez onartu zuten. Gernikako Estatutuak EAEn sistema parlamentarioa ezarri zuen,fForu sisteman oinarrituz. Eusko Legebiltzarrak lehendakaria izendatu behar du eta bere zeregin garrantzitsuena Eusko Jaurlaritza eratu eta gidatzea da.
  • Industria-birmoldaketa

    Industria-birmoldaketa
    Industria-birmoldaketa 1980ko hamarkadan Europan jasan zuten bigarren sektorearen birmoldaketa izan zen. Orduko gobernuek bi neurri hartu zuten: gehiegizko eskaria murriztea eta sektore bideragarriak modernizatzea. Euskal Herrian, politika horrek protesta luzeak eta zabalak eragin zituen, industria fabrika asko itxi (argazkiko Euskalduna tartean) eta milaka langile euren lanpostuetatik erauziak izan zirelako, baina aldi berean industria-sare berri eta sendo bat sortu gabe.
  • Intsumisio-mugimendua

    Intsumisio-mugimendua
    Intsumisio mugimendua Euskal Herrian Espainiako eta Frantziako indar armatuek deitutako derrigorrezko soldaduskan parte hartzeari 1980ko eta 1990ko hamarkadan nabarmen izan zen intsumisio mugimendu soziala izan zen, bi herrialdeetan soldaduskarekin amaitzea lortu zuena. Espainian ematen zen mugimenduaren zatirik handiena Euskal Herrian garatu zen. Mugimendu honek ehunka gazte kartzelara eraman zituen, eta herri askotan elkartasun taldeak sortu ziren.
  • Korrika

    Korrika
    Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den ekimen erraldoia da. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izan ohi da. Lehen Korrika 1980an egin zen.
  • Nafarroako Foru Hobekuntza

    Nafarroako Foru Hobekuntza
    Nafarroako Foru Hobekuntzak Nafarroa Garaiarentzako ezarri zuen egitura politiko-administratiboa Estatu espainiarreko beste autonomia erkidegoen estatutuen parekoa da. 1982ko abuztutik dago indarrean, eta bertatik eratorriak dira Nafarroako Parlamentua, lehendakaria eta gobernua. 1982ko martxoan Nafarroako Parlamentuak aldeko 49 bozekin (UCD, PSOE, UPN eta Alderdi Karlista) eta aurkako 5 bozekin (EAJ eta EE) onartu zuen. Bozketara ez ziren agertu HBko 16 parlamentariak.
  • Lemoizko nuklear zentrala

    Lemoizko nuklear zentrala
    1984 urtean bertan behera geratu zen Lemoizko zentral nuklearra eraikitzeko egitasmoa. 1970eko hamarkadan Iberduerok eraiki zuen zentrala proiektu nuklear handiago baten parte zen eta ondoren Ispasterkoa eta Debakoa ere eraikiko ziren. Zentralen aurka sorturiko mugimenduak Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsua markatu zuen. Herri mugimendu berri baten sorrera irudikatu zen eta ETAk hainbat arduradun eta langile hil zituen zentralaren aurka erasoak eginez.
  • Atzeraldi Handia

    Atzeraldi Handia
    Atzeraldi Handia 2008. urteaz geroztik mundu osoko ekonomiari eta bereziki herrialde garatuetakoari nabarmen eragin zion krisialdi ekonomikoa da, 1929ko Depresio Handiaz geroztik izan den larriena. Krisialdia eragingo zuen lehenengo gertakari nagusia 2007 urtean Ameriketako Estatu Batuetan izandako subprime hipoteken krisia izan zen, ondoren mundu osora zabaldu zena. Azkenean, Euskal Herrian ere, krisialdi finantziarioa ekonomiko bilakatu zen eta hau, politiko eta instituzional.
  • Euskal Hirigune Elkargoa

    Euskal Hirigune Elkargoa
    Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen eta egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea da. Izaera administratiboa berria du, Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez. 2016an eratzeko bi baldintzak bete ondoren, 2017an sortu zen. Egoitza Baionan dago. 2017ko urtarrilaren 23tik Herri Elkargoaren presidentea Jean Rene Etxegarai (argazkian) da.
  • Covid-19ak eragindako pandemia

    Covid-19ak eragindako pandemia
    2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren Euskal Herrian COVID-19 pandemiak eragindako lehen bi gaixoak, eta hurrengo egunean beste bi atzeman ziren; Araban bi, Nafarroa Garaian bat eta Gipuzkoan beste bat. Martxoaren 4an lehen hildakoa izan zen Euskal Herrian: 82 urteko bizkaitar bat. Bi urte beranduago, milaka dira gaixoak eta ehunka hildakoak oraindik bukatu ez den eta kaleak hustu zituen konfinamendu orokor bat (argazkian) ekarri zuen pandemia honetan.