Zientziaren bilakaera historikoa

  • 3500 BCE

    Erlojua

    Erlojua
    Ordua neurtzeko gailu bat da, hainbat motatakoak existitzen dira eta urteak pasaz beraien presizioa hobetzen joan dira. Ordua markatzeko balio digun gailu bat da eta horrela ordu konkretu baterako zerbait egin beharra baldin baduzu edo beste edozer gauza gailu hontatik baliatu ahal zara. Gaur egun arte oso beharrezkoa den gailu bat da eta hainbat gauza deskubritzeko balio izan digun objektu bat.
  • 3200 BCE

    Gurpila

    Gurpila
    Objetuak eta pertsonak modu arinago batean garraiatzeko garrantzitsua da. Hasiera batean buztinlariaren gurpil bezala erabiltzen zen baina beranduago gurdietan erabiltzen hasi ziren. Eta gurdietatik autoetaraino joan da garatzen, gaur egunera iritsi arte. Egun oso garrantzitsuak diren auto, bizikleta, makina,... garraio bide gehienen zati dira eta ezinbestekoa da leku batetik bestera mugitzeko modu errazago batean.
  • 1000 BCE

    Mapa

    Mapa
    Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da. Orientatzeko dagoen erarik erosoena da. Hau gabe ezin izango genuen urrutira bidaiatu ez baigenituen bideak ezagutuko. Gaur egun mapa horiek GPS-ak dira, horrez gain hegazkinetan, eta itsasoan ibiltzeko ezinbestekoak dira
  • 450 BCE

    Abakoa

    Abakoa
    (Txina)
    Kalkuluak egiteko tresna bat da; batuketak, kenketak eta biderketak egiteko balio duena. Nahiz eta XVIII.mendeaz geroztik Europan gutxi erabili den, oraindik herrialde batzuetan erabiltzen dute, Txinan eta Japonian adibide gisa.
  • 1090

    Iparrorratza

    Iparrorratza
    (Txina-Arabia)
    Iparrorratza orientatzeko balio duen tresna da. Lurraren ipar magnetikoa seinalatzen du. Honen bidez lurralde berriak aurkitu dira eta oraindik ere askorentzat orientatzeko tresna bezela erabiltzen dute. Historian zehar orientaziorako erabili den tresna nagusia izan da. Mendian edota itsasoan galduta bazaude oso erabilgarria izaten jarraitzen du.
  • 1440

    Inprenta

    Inprenta
    (Johannes Gutenberg)
    Inprimatzeko makina testu eta irudiak paperaren gainean birsortzeko erabiltzen den makina da. Tinta jartzen da tipo izeneko metal zatien gainean, eta tinta hori paperera igarotzen da presioaren bidez.
    Hasiera batean lehen aldizkari eta egunkariak egiteko ezinbestekoa izan zen inprenta. Gaur egun inprenta hauek garatu egin dira inprimagailu elektroniko eta fotokopiagailuetan bihurtu arte.
  • Mikroskopioa

    Mikroskopioa
    (Zaccharias Janssen)
    Begi hutsez ikus ezin daitezken objektuak ikusteko balio duen tresna optiko bat da lente desberdinak erabiliz. Laborategian bakteriak, mikrobioak eta beste hainbat objektu aztertzeko erabiltzen da. Gaur egungo aurkikuntza ugari gailu honen bidez egin dira eta zientzia munduan sekulako garrantzia du. Tresna honengatik dakigu zerez dauden osatuta zelulak eta beste hainbat gauza
  • Teleskopioa

    Teleskopioa
    (Hans Lippershey)
    Teleskopioa astroak ikusteko erabiltzen den tresna da. Bere bidez unibersoko planeta eta izarrak ezagutzea lortu da. Hori gabe ez genuen lurretik kanpoko informaziorik edukiko
  • Kalkulagailua

    Kalkulagailua
    (William Oughtred)
    Hasieran abakoarekin egiten ziren kalkuluak baina gero asmatu zen kalkulagailua, egin nahi dugun ergiketa sakatu eta erantzuna momentuan ematen digun gailua. Honekin, pertsonok, burua erabili gabe egin ditzazkegu kalkulu matematikoak. Modu azkar batean kalkulu zehatzak egiten dizkigu, burua erabili gabe, honela, egin nahi dugun ariketa hori egiten laguntzen digu eta gizakiak egin ditzaken akatsak aurrezten ditu.
  • Preserbatiboa

    Preserbatiboa
    Harreman sexualetan erabiltzen den gailua da, ez bakarrik haurdun ez geratzeko, baita gaixotasunak ez kutsatzeko ere. Preserbatiboa asmatu baino lehen, batzuk gaixotasun hauek harrapatu eta hil egiten ziren. Beraz, gailu hau erabilita harreman sexualetan transmititzen diren gaixotasunak ekiditeko aukera dugu, nahiz eta batzuetan hausteko arriskua duen eta bere erabilgarritasun hori galdu egiten den.
  • Idazteko makina

    Idazteko makina
    (Henry Mill)
    Teklez osatutako gailu bat da, hauetako bat sakatuz tinta aplikatzen du paper baten gainean eta horrela idazten da. Idatzietan aldaketa handi bat ekarri zuen eta lehen eskuz idazten zen guztia orain gailu hauen bidez idazten hasi ziren, ondorioz dena azkarrago egiten hasi ziren.
    Gaur egun ere erabiltzen dugun zerbait da, beste forma edo itxura batekin baina teklak sakatu eta idaztearen metodoa berdina da oraindik, aldaketa itzel bat ekarri zuen garai hartara.
  • Argazki kamera

    Argazki kamera
    (Charles eta Vincent Chevalier)
    Kamera bat irudiak atzemateko gailua da, hauek gorde, transmititu edo biak egiten dituena. Irudi hauek finkoak edo mugikorrak izan daitezke. Gaur egun aparatu elektroniko askok eramaten dute kamera, mugikorrak, ordenagailuak.. Eguneroko bizitzan oso baliagarri egiten den aparatua da. Oso eskuragarri dugu geure mugikorretan eta horrez gain sare sozialak argazkien inguruan mugitzen dira.
  • Lurrun makina

    Lurrun makina
    (Thomas Savery eta Edward Somerset)
    Lurrun-makina uraren energia termikoa energia mekanikoan eraldatzen duen kanpo-errekuntzako motor bat da.
    Lurrun makinaren bidez trena sortu zen, hau gaur egun ezinbesteko garraiobide bat da gure bizitzetan, 19 eta 20. mendeetan garraiobide nagusienetako bat izan zen nahiz eta beranduago automobil eta hegazkinek bere erabilera murriztu. Gaur egun asko erabiltzen den garraiobide bat izaten jarraitzen du, batez ere hirietan.
  • Telefonoa

    Telefonoa
    (Alexander Graham Bell) Komunikatzeko erabiltzen dugun tresna da. Pertsonekin komunikatzeko aukera dugu telefonoari esker. Hasieran komunikatzeko besterik ez zuen balio, baina ondoren, mugikorrak asmatu ziren. Hauek, eboluzionatuz joan dira, eta gaur egun beste hainbat gauzetarako balio dute; Interneten informazioa bilatu, argazkiak atera... Aurpegiz aurpegiko harremanak aldatu zituen, norbera bere etxean aldi berean komunikatzen hasi ziren, gutunak alde batera utzita.
  • Bonbila

    Bonbila
    (Thomas Edison)
    Argia sortzen duen gailua da. Bonbilaren aurretik sua erabiltzen zen eta sekulako aurrerapena suposatu zuen. Sua denbora baterako izaten baita eta argia berriz nahi adina luza daiteke bonbila erabiliz.
    Egun, edozein lekutan topa dezakegun zerbait da, etxeetan, kaleetan, ikastolan, autoetan,... ezingo genuke argirik gabe bizi, eta argi hori sortzeko bonbila da gailurik beharrezkoena.
  • Telebista

    Telebista
    (Paul Nipkow) Lehendabiziko komunikazio bidea izan zen mundu osoko programak ikusteko aukera eman zuena eta sekulako aniztasuna du. Hau honela izanda, sekulako garrantzia jokatzen du denon bizitzan, izan ere, munduan gertatzen diren gertakizun garrantzitsuen buruzko informazioa ematen du. Lehenago irratian entzuten edota ipuinetan irakurtzen ziren kontakizunak imajinazio hutsez interpretatzen ziren baina telebistarekin, irudiak ez dira imajinatu behar.
  • Automobila

    Automobila
    Garai hartan reboluzio itzela izan zen. Jendea leku batetik bestera eramateko balio duen 4 gurpileko asmakizuna da.Hainbat osagaiez eta motor propio batez osatuta dago. Honen aurretik zaldiek bultzatutako karro antzekoetan ibiltzen ziren eta automobilak izugarrizko aldaketa ekarri zuen. Historian zehar asmakizun garrantzitsuenetakoa izan da eta gaur egun ere gure egunerokotasunean ikusten eta baita erabiltzen den zerbait da.
  • Penizilina

    Penizilina
    (Alexander Fleming)
    Antibiotiko betalaktamiko honi esker infekzio eta gaixotasun askori aurre egitea lortu da. Senda ezinak ziren gaixotasunak eta hauengatik heriotza gertu zuten pertsonei irteera eman zion penizilinak. Ez hori bakarrik, bizitza gabe geratu ahal izateko arriskua izatetik, bizitza zoriontsu eta luze bat izatera pasatzen dira hainbat persona honi esker.
    Beraz, bizitzak salbatzea lortzen duenez, gure gizartean sekulako garrantzia du.
  • Ordenagailua

    Ordenagailua
    (Konrad Zuse)
    Programa informatiko bat aplikatuz datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da. Informazioa gordetzeko edo baita bilatzeko balio du. Garai hartatik ona asko eboluzionatu dute, forma, pisu eta beste hainbat faktoretan.
    Gaur egun ere garrantzia handia du eta garai hartan hainbat gauza lortzeko edo bidaltzeko balio izan zuen gailu bat da. Gaur egun milaka gauzatarako erabiltzen dugun zerbait da.
  • Interneta

    Interneta
    (pertsona talde batek. Leonard Kleinrock, J.C.R. Licklider, Robert W. Taylor)
    Bertan komunikazioa nabarmen da; publizitatea, bideoak, chat-ak, argazkiak, emaileak… Azken finean, mundu guztiarekin nahi duguna partekatzeko aukera ematen digu, baita mundu guztiak partekatzen duena ikusteko ere. Komunikazio pertsonalean ere, sare sozialak ditugu, eta bertan nahi duzuna nahi duzunari esateko aukera dago.
    Sekulako aurrerapena suposatu zuen sare honen sorrerak, izan ere, ia dena bertan azaltzen baita.