Asmakizunak portada

ASMAKIZUNAK (1000 urtetik aurrera)

By zzhi
  • 1121

    Klabezin musika tresna

     Klabezin musika tresna
    Klabizenbaloa (klabezin, klabe, klabizinbalo, zenbalo edo grabizenbalo ere deitua), teklatudun eta hari pultsatudun musika tresna bat da, harpa eta gitarra bezala.
  • 1232

    Haize berodun puxikak (aerostatikoa)

     Haize berodun puxikak (aerostatikoa)
  • 1295

    Haria lantzeko gurpila

     Haria lantzeko gurpila
    Gorua, kiloa edo linaia ehunak iruteko tresna bat da, gurpil batek osatua. XI. mendean Txinan eta islamiar lurraldeetan zabaldurik zegoelako frogak badaude. XIII. menderako Europara zabaldua zen. Eskuz iruteko erabiltzen zen ardatzaren aldean aurrerapen teknologiko handia izan zen: lana azkarrago egiteaz gainera, haria finago ere egiten du.
  • 1500

    Laud-Lautea

    Laud-Lautea
    Lautea antzinako harizko musika tresna da. Ud izeneko arabiar edo persiar musika tresna baten ondorengo zuzena da. Behatzekin jotzen da. Aurretik kaxa laua du eta atzetik biribila, udare erdi baten modukoa. Giderraren muturrean, kabilen tokia normalean atzerantz tolestua dago. Sei hari ditu, denak bikoitzak, garaiena izan ezik.
  • 1565

    Arkatza

    Arkatza
    Arkatza paperean idatzi edo marrazteko erabiltzen diren tresnetako bat da. Grafito eta buztinezko ziri bat izaten du barrualdean, gehienetan zurezko estalkiarekin. Arkatzez idatzitakoa erraz ezaba daiteke ezabagoma erabiliz.
  • Paskalen kalkulagailua

     Paskalen kalkulagailua
    Hemeretzi urte zituenean, bere aitari laguntzearren batuketak eta kenketak automatikoki burutzen zituen engranajezko lehen kalkulagailua egin zuen (pascaline). Haren aitak, Normandia Garaiko superintendenteak, eragiketa asko egin behar izaten zuen soldaduei soldatak ordaintzeko, eta semearen makinaz kalkuluak erabat erraztu zitzaizkion. Oraingo kutxa erregistratzaileak beraz, Pascalen makinaren seme-alabak direla esan daiteke.
  • Termometroa

    Termometroa
    Termometroa, tenperatura neurtzeko tresna da. Galileo Galileik asmatutako termoskopioa hartzen da geroko termometroen aitzindaritzat. Hainbat autorek Cornelis Drebbel, Robert Fludd, Galileo Galilei edota Santorio Santorio aipatu dituzte termometroaren asmatzailetzat. Termometroa, ordea, ez zen izan gizabanako bakarrak behingoan egindako asmakizuna, baizik eta hainbat gizabanakok urte askoan egindako ondoz ondoko ekarpenekin pixkanaka sortutako garapena.
  • Tximistorratza

    Tximistorratza
    Tximistorratza tximistak erakarri eta lurrera modu seguruan bideratzeko gailua edo tresna da. Tximistorratzak inguruko pertsonak eta eraikinak tximistengandik babestea du helburu. Benjamin Franklin estatubatuarrak asmatu zuen 1752an.