1200px eugène delacroix   la liberté guidant le peuple

XIX: MENDEKO EUROPAKO ESTATUAK: liberalismoa eta nazionalismoa

By jos11
  • Vienako Biltzarra

    Vienako Biltzarra
    Vienako Batzarra nazioarteko topaketa bat izan zen, Vienan egindakoa, Napoleon I.aren porrotaren ondoren Europako mugak berrezartzeko, eta Antzinako Erregimeneko forma eta ideologia politikoak berrantolatzeko. Batzarrak, 1814ko urriaren 1etik 1815eko ekainaren 9raino iraun zuen. Lortutako adostasunak, Erdialdeko Europan eta Ekialdekoan, Lehen Mundu Gerra amaitu arte indarrean egon ziren.
  • Aliantza Santua sortu

    Aliantza Santua sortu
    XIX. mendeko akordio diplomatiko bat izan zen. 1815ean Alexandro I.a Errusiako tsarrak, Frantzisko I.a Austriako enperadoreak eta Frederiko II.a Prusiakoak Parisen sinatu zuten akordio hau. Horren arabera, politikan-eta kristau erlijioaren arabera jokatzeko konpromisoa hartu zuten. Horrek praktikan, mehatxu iraultzaileak sortzen ziren edozein herritan esku hartzeko akordio politikoa esan nahi zuen.
  • Lehenengo iraultzak Espainian 1820an

    Lehenengo iraultzak Espainian 1820an
    Liberalek 1812ko Espainiako Konstituzioa hartu zuten eredu, hark biltzen baitzituen liberalen printzipio politikoak: subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala eta eskubide eta askatasunen begiramena.
    1820an, Rafael del Riego eta Antonio Quirogaren altxamenduaren ondoren, beste militar batzuk matxinatu ziren eta Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa onartu behar izan zuen berriro. Beste aldetik, erreboltak egon ziren Napolin, Portugalen eta Piamonten eta Greziak independentzia lortu zuen.
  • 1830ko Iraultza Frantzian

    1830ko Iraultza Frantzian
    Mugimendua hasi zen 1830eko uztailean Parisen, Karlos X.aren neurri atzerakoien kontra joateko (prentsa askatasuna eta diputatuen ganbara deuseztatu zuen). Orduan, herria kalera atera zen eta irabazi zuten. Azkenean, diputatuel Luis Felipe Orleans errege izendatu zuten eta konstituzio liberalago bat egin zuten 1831an
  • 1830eko Iraultza Belgikan

    1830eko Iraultza Belgikan
    Abuztuan, Frantziako eredua jarraituz, Holandarren nagusitasunaren kontra altzatu ziren erlijio, hizkuntza eta ekonomia desberdinak zituztelako Herbeheretako bi herrialde hauek. Ondorioz, independentzia lortu zuten.
  • 1830eko Iraultza Polonian

    1830eko Iraultza Polonian
    Altxamendu liberal nazionalista sortu zen, baina ez zutenez laguntza militarra jaso, Errusiako tropek Poloniako iraultza zapaldu zuten
  • 1830eko Iraultza Italian

    1830eko Iraultza Italian
    Parma, Modena, Bolonia eta Aita Santuen Estatuek altxamenduak egin zituzten baina Austriarrek zapaldu egin zituzten.
  • 1830eko Iraultza Espainian

    1830eko Iraultza Espainian
    Gerra Zubila Karlista egon zen 1833tik 1840ra Fernando VII.a hil zelako. Bi bando zeuden: Karlistak (Karlos V.aren aldekoak) eta Isabelinoak (Isabel II.aren aldekoak)
  • 1848ko Iraultza Frantzian (Udaberrikoa)