Stormingbastille

Antzinatik Iraultzara kronologia

  • Period: Jan 1, 1500 to

    Antzinako Erregimena

    XVI eta XVIII. mendeen artean Europan ezarri zen sitema politiko eta soziala.
  • Monarkia Absolutua (Helder)

    Monarkia Absolutua (Helder)
    Errege absolutuek beren eskuetan kontzentratzen zuten botere legegilea, betearazlea eta judiziala, armada eta Estatuko erakunde guztiak agintzen zituzten. Estatua, oro har, bertako biztanleak barne, erregearen ondasun pertsonaltzat hartzen ziren.
  • Ekonomia eta liberalismo ekonomikoa (Zulai)

    Ekonomia eta liberalismo ekonomikoa (Zulai)
  • Gizartea (Eder)

    Gizartea (Eder)
    Gizartea estamendu itxietan antolatuta zegoen, hau da, familiaren arabera antolatzen zirenak. Estamendu hauek nobleak, kleroak eta 3. estamendua ziren. Lehenengo 2ak pribilegioak zituzten.
  • Ilustrazioa (Xabi)

    Ilustrazioa (Xabi)
    Ilustrazioak arrazoimenean eta zientzian fidatzen ziren. Orokorrean, Ilustrazioaren ezaugarriak honako hauek izan ziren: Giza arrazoiaren eta aurrerapenaren aldeko apustu irekia eta erabatekoa, gizarte hobe, bidezko eta zoriontsuagoa eraikitzeko bide gisa.
  • George Washington (Eder)

    George Washington (Eder)
    George Washington, 1732ko otsailaren 22an jaiotakoa, Estatu Batuen lehenengo presidentea izan zen 1789tik 1797ra. Estatu Batuen independentzia gerran izan zuen eraginagatik Estatu Bateun ikono bat da.
  • Nekazal Iraultza eta Iraultza Demografikoa (Eder)

    Nekazal Iraultza eta Iraultza Demografikoa (Eder)
    XVIII. mendean nekazaritzan hainbat berrikuntza eta metodologia berriak eman ziren. Sortutako hainbat makineria berriekin batera, lugorria ezabatu eta lurrak aberei jaten emateko erabili ziren. Aldaketa hauegatik eman zen produktibitatearen hazkundearen ondorioz biztanleriaren elikadura asko hobetu zen, hauen bizi itxaropena hobetuz eta azkenik, biztanleriaren hazkundea emanez.
  • Maximilien Robespierre (Eder)

    Maximilien Robespierre (Eder)
    Maximilien Robespierre Iraultza Frantzesan parte hartu zuten pertsonairik ezagunetakoa da. Jakobinoen burua izan zen, isualdi handiko garaian eta 1794ko uztailaren 28an exekutatua izan zen gilotinan tiraniagatik.
  • Period: to

    Industria Iraultza

    Ekonomia eta zientzia aldatu zituen iraultza.
  • Lurrun makina (Xabi)

    Lurrun makina (Xabi)
    Lurrun-makina, energia mekanikoa lortzeko galdaren bidez berotutako uraren energia termikoa eraldatzen duen kanpo-errekuntzako motorra da. Ur lurrunaren erabilera duela 2.000 urte baino lehenago asmatu zen
  • I. Industrien garapena (Zulay)

    I. Industrien garapena (Zulay)
  • Klemens de Metternich (Eder)

    Klemens de Metternich (Eder)
    Klemens de Metternich austriar politiko eta estadista izan zen. Napoleonen garaiaren ostean Vienako Kongresuaren antolatzailea.
  • Tearen Mutina (Xabi)

    Tearen Mutina (Xabi)
    Kolono amerikarrek Britainia Handiaren aurkako protesta ekintza bat izan zen eta Estatu Batuetako (AEB) Independentzia Gerraren aurrekaritzat hartzen da.
  • Period: to

    Amerikako Iraultza

    Amerikako Estatu Batuen independentzia lehiatzeko sortu zen gatazka politikoa.
  • AEB-en independentzia aldarrikapena (Zulai)

    AEB-en independentzia aldarrikapena (Zulai)
  • Versailleseko bakea (Helder)

    Versailleseko bakea (Helder)
    Parisko Ituna edo Versaillesko Ituna 1783ko irailaren 3an sinatu zen Britainia Handiaren eta Estatu Batuen artean eta Amerikako Independentzia Gerra amaitu zen.
  • Garraioa (Helder)

    Garraioa (Helder)
    Industria Iraultzak asmakuntza asko ekarri ziuten eta asmakuntza horren artean garraioak zeuden: -Trena: 1804an Richard TreviThick-ek sortu zuen lurrun makinaren ostean.
    -Autoa: 1886an Karl Benz-ek sortu zuen lehen automoila.
    -Lurrun itsasontzia: 1787an Robert Fulton-ek sortu zuen lehen lurrun itsasontzia.
  • Filadelfiako kongresua eta AEBko konstituzioa (Eder)

    Filadelfiako kongresua eta AEBko konstituzioa (Eder)
    Amerikako Estatu Batuen independentzia lortu eta gero, estatuetako ordezkariak Filadelfian batu ziren, eta bertan, Amerikako Estatu Batuen eta historiako lehenengo konstituzioa sinatu zen.
  • Iraultza Frantzesaren kausak (Xabi)

    Iraultza Frantzesaren kausak (Xabi)
    Frantziako Iraultzaren arrazoiak Luis XVI.aren eta Maria Antonietaren erregealdian Frantzian egon ziren askatasun indibidualen gabezian, muturreko pobrezian eta desberdintasunetan dute jatorria.
  • Estatu Orokorrak eta protestak (Eder)

    Estatu Orokorrak eta protestak (Eder)
    Luis XVI.ak Estatu Orokorrak deitu zituen eta pribilegiatuek zergak ordaintzea proposatua izan zen. Bozketan, estamendu bakoitzak boto bat zuenez pribilegiodunek beti irabazten zuten.
    3. Estamendua honen aurka altxatu zen Versailleseko tenis zelaian eta Frantziak konstituzio bat izango zuen promesa sinatu zuten. Asteak pasata Bastilla hartu zuten, Antzinako Erregimenaren amaiera sinbolizatzeko.
  • Period: to

    Iraultza Frantzesa

    Frantzian eman zen gatazka politikoa eta soziala, zeinetan biztanleriak legearen aurrean berdintasuna, giza eskubide eta askatasunak eta subiranotasun nazionala aldarrikatzen duen.
  • Adam Smith

    Adam Smith
    Adam Smith ekonomista eskoziarra izan zen, liberalismo ekonomikoaren sortzailetzat hartua.
  • Isualdi Handia eta Direktorioa (Zulai)

    Isualdi Handia eta Direktorioa (Zulai)
  • Napoleonen Frantzia (Helder)

    Napoleonen Frantzia (Helder)
    Napoleon Bonaparte Korsikan jaiotako soldadu eta politikari frantziarra izan zen, 1802an Frantziako Konsul-a izendatu zuten frantziako independenziaz esker eta 1804an Frantziako emperadorea izendatu zuten, pariseko gerran galdu zuen eta erbesteratu egin zuten baina bueltatu egin zen
    1815eko ekainaren 18an, Napoleon Bonapartek agintzen zuen armada Waterloon galdu zuen Britaniar eta Prusian alde.
    Napoleon Bonaparte Santa Helena uhartean hil zen 1821eko maiatzaren 5ean, urdaileko minbiziagatik.
  • Mugimenduak eta sindikalismoa (Helder

    Mugimenduak eta sindikalismoa (Helder
    Langile Mugimendua giza eskubideak eta justizia lanari buruzko borroka da. Ludismoa: Ludismoak makinak suntsitzea aldarrikatu zuen.
    Kartismoa: Langile klasearen asaldura adierazten zuen, Industria Iraultzatik eratorritako aldaketen ondorioz.
    Sindikalismoa / Trade unions: Greba erabiltzen zuten enpresariak lan baldintzak hobetzera behartzeko eta kideen kuotak greban zeuden langileei laguntzeko baliatzen ziren, bai eta elkarri laguntzeko elkarteen gastuak ordaintzeko ere.
  • Period: to

    Langile mugimenduak

    Langileek Industria Iraultzek sortutako desparekotasunekin amaitzeko antolatu zituzten mugimenduak.
  • Mijail Bakunin (Eder)

    Mijail Bakunin (Eder)
    Mijail Bakunin errusiar soziologo eta filosofo anarkista izan zen. Bakunin anarkismoaren aintzindaririk nagusitzat hartua da.
  • Errestaurazioa eta Vienako Kongresua (Eder)

    Errestaurazioa eta Vienako Kongresua (Eder)
    1815ean Napoleon garaitu ondoren, Europako monarka absolutistak Vienako kongresuan batu ziren. Helburua, Frantziako Iraultza istripu bat izan zela adieraziz, denon artean absolutismoa indartzea zen. Kongresuarekin Errestaurazioa hasi zen, Europan absolutismora bueltatzeko eman zen garaia, bere erantzuna 1820, 1830 eta 1848ko iraultzekin izan zuena.
  • Otto von Bismarck (Eder)

    Otto von Bismarck (Eder)
    Otto von Bismarck politiko, printze eta duke alemaniarra izan zen. Alemaniaren bateratzearen burua izan zen.
  • Aliantza Santua (Zulai)

    Aliantza Santua (Zulai)
  • Karl Marx (Eder)

    Karl Marx (Eder)
    Karl Marx filosofo eta ekonomista alemaniarra izan zen. Marxismoaren ideologiaren sortzailea izan zen, ondoren sozialismo eta anarkismoa ekarriko zituen ideologia. Komunismoaren aintzindaria ere da.
  • 1820ko Iraultza (Eder)

    1820ko Iraultza (Eder)
    Espainan eta mediterraneo aldean, Napoleonen garaiaren ostean ezartzen saiatu zen berrezarkuntzaren aurkako olatu iraultzailea. Aliantza Santuak kontrolatu ahal izan zuen, Portugalen izan ezik.
  • Nazionalismoa (Helder)

    Nazionalismoa (Helder)
    Nazionalismoa XVIII.mendeko azken hamarkadetan sortu zen, Nazionalismoa nazio kontzeptu modernoarekin batera sortu den ideologia da.
  • Period: to

    Iraultza Liberalak

    1820, 1830 eta 1848an gertatutako iraultzein erreferentzia egiten dien terminoa.
  • Victor Manuel II. (Eder)

    Victor Manuel II. (Eder)
    Victor Manuel II. Piamonteko erregea eta Italiar lehen erregea izan zen. Italiar bateratzean egindako lanagatik ere ezagutua da.
  • 1830eko Iraultza (Eder)

    1830eko Iraultza (Eder)
    Frantzian hasitako iraultza bat da, Karlos X.ak Frantzian modu absolutistan gobernatzearen erantzun modura. Iraultza beste herrialde batzuetara hedatu zen, hala nola Belgika, independentzia aldarrikatu zuena Herbereetatik.
  • Herrien udabarria (Xabi)

    Herrien udabarria (Xabi)
    Aro Garaikidea 1789ko Frantziako Iraultzarekin hasi zela esan daiteke, iraultza hark ekarri zituen aldaketa politiko eta sozialen ondorioz. 1848ko iraultzek, berriz, nabarmen utzi zituzten 1789ko aldaketa sakonek Europako politikan eta gizartean sortutako kontraesanak.
  • Ideologiak (Eder)

    Ideologiak (Eder)
    Langile mugimenduetatik ideologia desberdinak sortu ziren berdintasunaren alde. Horietako nagusia marxismoa izan zen, Karl Marxek zabaldutako ideologia, 1848ko manifestu komunistan argi geratzen dena. Ideologia honetatik bi adar garrantzitsu aterako dira: Sozialismoa eta Anarkismoa. Sozialismoa: Langileek botere politiko eta ekonomikoa izatearen alde dagoen ideologia. Anarkismoa: Botere politikoak ezabatu nahi dituen ideologia.
  • Nazioarteko Langileen Elkartea (Zulai)

    Nazioarteko Langileen Elkartea (Zulai)
  • Langileen egoera (Xabi)

    Langileen egoera (Xabi)
    Proletariotza industriako langileek osatzen zuten gehienbat, talde bateratu bat osatzen zuten eta protesta egiteko nabarmenenak ziren. Dena den, nekazari erradikalenek ere indarra hartu zuten eta hauek anarkismoaren alde egin zuten batez ere.
  • Energi iturriak (Xabi)

    Energi iturriak (Xabi)
    Petrolioak eta energia elektrikoak gasolina edo motor elektrikoen bidez makina berriak eta garraio azkarragoak sortzea ahalbidetu zuen. Telegrafoaren hedapenak eta telefonoaren asmakuntzak munduko hainbat eskualde hurbildu eta negozioak bizkortu zituen planeta osoan.
  • Inperialismoa (Helder)

    Inperialismoa (Helder)
    Bigarren industria iraultzatik XIX mendean agertu zen eta Inperialismoa berezko lurraldearen edo eragin eremuaren hedapena da, beste herri batzuk menperatuz eta batasun bat sortzeko egiten denean. Menperatzea lurraldezkoa, kulturala edo-eta ekonomikoa izan daiteke.
  • II. Industrien garapena (Zulai)

    II. Industrien garapena (Zulai)
  • Italia eta Alemaniaren bateratzeak (Eder)

    Italia eta Alemaniaren bateratzeak (Eder)
    Italia eta Alemaniak, nazio hitza desberdin ulertuta, biek bateratze prozesu bat izan zuten 1870 eta 1871an amaitu zirenak. Biak, militar desberdinegatik zuzenduak, gerra desberdinak izanez, helburua lortu zuten eta bere lurraldeak batu zituzten
  • Period: to

    II. Industria Iraultza

    Berriro ere industria, ekonomia eta zientzia aldatu zuen iraultza. Lehengoko Industria Iraultzaren jarraipen antzekoa izan zen.
  • Lanaren Antolaketa (Eder)

    Lanaren Antolaketa (Eder)
    II. Industria Iraultzak, lantegietan produktuak ekoizteko aldaketak ekarri zituen, esate baterako, Taylorismoa eta Fordismoa. -Taylorismoa: Langileak lan batetan bakarrik espezializatzen dira, abiadura azkartzeko eta langilea errentagarriagoa izateko.
    -Fordismoa: Lan katea erabiltzen hasten da, ekoiztu beharrekoa langilearengana mugitzeko.