Euskal Herriko Aro Garaikidea

  • Napoleon Bonaparte

    Napoleon Bonaparte
    Frantzian botere osoa hartzen du
    1808an frantziako armada Hego Euskal Herrian sartzen da eta Baionako Espainiar konstituzioa onartu
    Foruak arriskuan daude
    1810- Hego Euskal herrian Bonaparteren armadaren aurka guerrilla estiloko talde armatuak sortzen dira
    1813- Wellington jeneral Britaniarra Araban sartu eta Frantsesak gainditzen ditu
    Euskal herri ustiatua, heriotzaz betea eta burdionalen gainbehera eta krisi ekonomikoa etorri ziren
  • Fernando VII (Karlistaldiaren Aroa)

    Fernando VII (Karlistaldiaren Aroa)
    Euskal Herrian ongietorria foruak ezarri zituelako
    Fernando hildakoan, errege ordetzaren eztabaida. Karlos (anaia, foruen aldekoa) vs Isabel II (alaba, Madrilen erregina koronatua)
    Karlistak, herritar xume, nekazaritzako noble txiki lurjabeak ziren
    Isabeldar eta kristianoak berriz, burgesia eta espainiako armadako kideak, funtzionarioak etab. monarkiaren legeak bateratu eta zentralizatzearen aldekoak.
  • Tomas Zumalakarregi (1ºGerra Karlista)

    Tomas Zumalakarregi (1ºGerra Karlista)
    (1833-35) Karlistek guerrillen taktika erabili zuten Zumalakarregiren gidaritzapean
    Hiriburuak liberalen menpe zeuden Erresuma Batuko eta Frantziako armaden laguntzarekin
    (1835-37) Zumalakarregi hil zenetik Karlistak ahuldurik, Madrilgo atarira iritsi eta porrot egin zuten
    Espainiako gobernua indarturik eta baliabide gehiagorekin
    Foruak berresteko legea onartu zen espainiako kongresuan
    1839 Hego Euskal Herria Espainiako Konstituzioari lotuta geratu zen
  • Isabel II. (Bigarren Karlistaldia)

    Isabel II. (Bigarren Karlistaldia)
    Isabel II.a erbestera irten zen desegonkortasun handia eraginez
    Puri purian zegoen Euskal Herriko foruen gaineko eztabaida
    1872-Karlos Borboiak errege izateko eskubidea aldarrikatu zuen berriz eta matxinadak berpiztu ziren
    Espainian I. Errepublika aldarrikatu zen
    Hego Euskal Herrian estatu Karlista osatu zen Lizarra hiriburu hartuz
    1875-Quesada eta Martinez Campos jeneralek Lizarra azpiratu zuten, Euskal Herriko Karlistek guda galdu zutelarik
  • Sabino Arana (Euskal Abertzaletasunaren sorrera)

    Sabino Arana (Euskal Abertzaletasunaren sorrera)
    1879arte Hego Euskal Herria lurralde okupatua bihurtu zen: gerra egoera, eta adierazpen askatasun eza
    1876 Konstituzioa onartu zen Madrilen, Foruak baliogabetuz,
    Bilboko eskualdean industrializazioa hasi zen, kapitalismoarekin bat etorriz eta esku-lan merke eta baldintza ez duinak esplotatuz
    Sindikatu Sozialisten sorrera ekarri zuen
    Kontraesan ekonomiko, politiko, sozial handiko garaia
    xix.mendean espazio publikoetan euskararen erabilera debekatu zen Euskal Abertzaletasuna eta EAJ sorraraziz
  • Lehen Mundu Gerra

    Lehen Mundu Gerra
    Ipar Euskal Herriko gizon asko Frantziarekin borrokatzera joan ziren
    Guztiz frantsestu ziren, Frantziako propaganda dela eta. Euskara jakiteak "kalteak" ekar ditzakeela sinisten hasi ziren
    Euskararen transmisioan etenaldi handia sortu zen Ipar Euskal Herrian
    Hego Euskal Herrian idnustria ekoizpenak gora egiten jarraitu zuen (itsasogintza, burdinolak etab.) lurraldeari oparotasuna ekarriz
  • Francisco Franco (Espainiako Gerra Zibila)

    Francisco Franco (Espainiako Gerra Zibila)
    Printzipio sozio-ekonomiko, ideologiko eta abertzaletasunaren inguruko gatazka sortu zen
    Franco jenerala Melillan altxa zen eta Nafarroako Karlista eta Arabako lurraldeak bat egin zuten berekin
    Bizkaia Errepublikaren alde agertu zen eta Gipuzkoan zalantzak uneak sortu ziren Hego Euskal Herria bitan zatituz
    1937-Zenbait bombardaketa egon ziren Euskadiko zenbait herrietan, Italiarren aldetik eta Gernikako bonbardaketa Alemariarren eskutik
    Tropa Frankistak ere Euskal Herrian barneratzen dira.
  • Francisco Franco (Diktadura frankista)

    Francisco Franco (Diktadura frankista)
    1939tik 1975ra Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen, Francisco Franco Bahamonderen buruzagitzapean. Espainiako Gerra Zibiletik 1975ean hil zen arte iraun zuen.
    Estatu buruaren postua Joan Karlos I.a erregeak hartu zuen. Artean hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariorako bidea, gaur egun "Espainiako trantsizioa" deitzen dena.
  • Bigarren Mundu Gerra

    Bigarren Mundu Gerra
    Frantziak Alemaria naziari gerra deklaratuz Ipar Euskal Herria gudan murgiltzen da
    Espainiko gerra zibila dela eta Hego Euskal Herritar asko Iparraldean erbesteratuta zeuden. Zenbait iheslarik, Eusko Gudarostean Alemaniaren aurka egin zuten borroka, aliatuekin bat eginda eta Alemania garaituz, Frankoren diktadura bukatuko zutelako esperantzaz
    Aliatuak garaipena lortu bazuten ere, AEBetako Gerra Hotzeko estrategia antikomunistak Espainiako diktadura babestu zuen
  • ETAren sorrera

    ETAren sorrera
    Hasieran EAJ-ren ideologia partekatzen bazuen ere honen akzio ezari erantzuteko sortu zen
    Lehen ekintzak euskal kulturaren aldekoak izan ziren
    Frankismoan, gizartea bizirik zegoela eta bere identitate nazionala berreskuratzeko gai zela erakutsi nahia
    1968an hilko zuen lehendabizikoz eta 2010 arte ekintzailetza armatuari ekin zion, gutxienez 758 hildako utziz
    Espainiako gobernuarekin negoziatzeko hainbat su-eten ondoren 2010 geroztik ez zituen armak erabili
    2017an armagabetu zen eta 2018 desegin