American revolution

AMERIKAKO IRAULTZA

By jos11
  • Period: to

    7 Urteetako Gerra

    Zazpi Urteko Guda 1756 eta 1763 artean gertatutako gerra izan zen. Bertan, garai hartako Europako botere handi guztiek hartu zuten parte, bai kontinentean, bai kolonietako gudu-zelaietan borrokatuz, eta 900.000-1.400.000 lagun bitartean hil ziren.
  • Tearen Zergaren Aurkako Matxinada Bostonen

    Tearen Zergaren Aurkako Matxinada Bostonen
    Bostongo Tearen Matxinada edo Tea Party 1773ko abenduaren 16an Massachusetts estatuko Boston hiriko portuan jazo zen matxinada bat da, bertan Ekialdeko Indietako konpainiako te kargamendu oso bat itsasora bota zen.
  • Period: to

    Estatu Batuetako Independentzia Gerra

    Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra Britainia Handiak Ipar Amerikan zituen Hamahiru Kolonien eta Britainia Handiaren arteko gerra izan zen, 1775etik 1783ra bitartean gertatua. Yorktowngo setioan britainiarrek izandako porrotak eta Parisko Ituna sinatzeak amaitu zuten gerra.
  • Virginiako Adierazpena

    Virginiako Adierazpena
  • Independentzia Deklarazioa

    Independentzia Deklarazioa
    Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena 1776ko uztailaren 4an Filadelfia hirian burututako independentzia aldarrikapena da, ordurarte Britainiar Inperioaren zati ziren eta une horretantxe Ipar Ameriketako Hamahiru Koloniek euren burujabetza eta independentzia aldarrikatu zuten. Independentzia aldarrikatzeaz gain aldarrikapen honetan bi ideia nagusi ere bildu ziren: askatasuna eta berdintasuna.
  • Saratogako Gudua

    Saratogako Gudua
    Saratoga guduaren garaipenari esker, Britainako armadak Amerikako kolonia aurrean jartzen ari ziren arriskutaz konturatu ziren. Ere, Frantzia (1778) eta Espainia (1779) Estatu Batuen alde ager zitezen lagundu zuten. AEBek irabazitako lehen gudua izaterakoan, bihurrei animatu zieten bere independentziagatik borroka egiten jarraitzera. Britainiarrak bakea hitzarmen batzuekin egiten saiatu ziren, haien etsipena horrela ikusten.
  • Yorktowneko Gudua (Siege of Yorktown)

    Yorktowneko Gudua (Siege of Yorktown)
    Britainia Handiko armadak gerra honetan porrot egin zuen eta gerra galdu zuen.
  • Versaillesko Ituna (Parisko Ituna)

    Versaillesko Ituna (Parisko Ituna)
    Parisko Ituna 1783ko irailaren 3an sinatu zen Britainia Handiko erresuma eta 13 kolonia amerikarren artean. Itun honetan liskarreren bukaera eta kolonien independentzia akordatu zen. Ituna, Erresuma Batuko legebiltzarreko kide zen David Hartleyk sinatu zuen.
  • Konstituzioa

    Konstituzioa
    Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa da Ameriketako Estatu Batuetako gobernu agiri eta lege gorena. Jatorrizko adierazpena 1787ko irailaren 17an Filadelfia hirian egindako Konstituzio Hitzarmenean onartu zen.
  • George Washington Lehen Presidentea

    George Washington Lehen Presidentea
    George Washington Ameriketako Estatu Batuetako armadako buruzagia izan zen Independentzia Gerran eta, Britainia Handiari gailendu ostean, Estatu Batuetako lehenengo presidentea izan zen. Armada matxinoaren buruzagi izendatu zuten 1775ean.