Teknologia nire etxean

  • Period: to

    Irratiak

    Biak, nire ama eta nire aita, irratiak haien bizitza osoan zehar erabili dituzte eta gaur egun erabiltzen jarraitzen dute; eta bi eratakoak: Eskukoak (pilen bidez funtzionatzen zuten), Finkoak (entxufe bidez funtzionatzen zuten). Biak manualki erabili behar ziren; hau da, birbil bat mugitu egin behar da irrati emisora aurkitzeko.
  • Disko-jokagailu eramangarriak

    Disko-jokagailu eramangarriak
    Honelako 2 disko-jokaigailu izan zituen nire aitak; lehenengoa, "mono" soinua zuen; eta bigarrena, berriz, "stereo". Biak eramangarriak ziren. 70-en hamarkadatik 90-en hamarkadara arte erabili ohi ziren.
  • Bideo kontsolak

    Bideo kontsolak
    Nire amak izan zuen lehenengo bideo kontsola, eta bakarra, "Pong" bideojokoa zuten Atari-a zen (kontsolen lehenengo generazioa)
    Geroago, nire anai handia nerabea zenean, nire gurasoek "Play Station 2" (Seigarren generazioa) 2004-an erosi zioten. Garai hortan, nik oso txikia nintzen bideojokoetara jolasteko, baina adin handiagoa izan zuenean (6 urte) jolastera hasi nuen, eta berehala asko gustatu zitzaidanez, 11 urte izan nuenean, "Play Station 3", 2011-an bat erosi nuen (Zazpigarren generazioa).
  • Telebistak

    Telebistak
    Lehenengo telebista nire gurasoentzako, telebista txuri-beltza izan zen. Telebista hortan, bi telebista-kanal soilik zeuden, eta irratiak duten gurpil bezalako batekin aldatzen zen batetik bestera. Telebista hori eta gero, biek koloreko telebista izan zuten. Geroago, nire amak telebista handiago bat izan zuen, "ipurdi handia" zuen bat, telebista mota horiek hodi katodiko baten bidez funtzionatzen zuten.
    Gaur egun, 37 hazbeteko "Smart TV" bat erabiltzen dugu.
  • VHS irakurgailua

    VHS irakurgailua
    Nire aitak bere lehenengo VHS irakurgailua 1980-an erosi zuen. Nire amak berriz, 1978-an. VHS-ak 1976-an komertzializatu ziren.
  • "Super 8"

    "Super 8"
    Bai nire aita eta nire ama, biek "Super 8" kamara mota bat zuten. Kamara mota honek, 8 milimetro-ko objetiboa zuten, eta oso famatuak egin ziren film-egile "amateur"-en artean.
  • "Walkman" eta "discman"-ak

    "Walkman" eta "discman"-ak
    Aparatu hauek oso erosoak ziren, eta haien garaierako (80-en hamarkada) aurrerapen izugarria izan ziren teknologia arloan.
    2 mota zeuden: bata, "cassette"-ak irakurtzen zituen, eta hauek, normalean, zure ahotsa grabatzeko aukera ematen zuten; besteak, geroago agertu zirenak, CD-ak irakurtzen zituzten ("Discman").
  • IBM Ordenagailu pertsonala

    IBM Ordenagailu pertsonala
    80-en hamarkadaren bukaeran, nire aitak IBM ordenagailu bat eskuratu zuen. Ordenagailu horren bidez, testuak idatzi ahal zituen, zenbait joku ere zeuden, baina oso gutxi zeuden eta oso ximpleak gainera. Idatzen zituen testuak, geroago inprimatu ahal zituen "orri kontinuoa" deitzen zen orri baten bidez. Orri mota hori, erauzi egin behar zen (autobus ticket bat bezala, adibidez)
  • Disko-jokagailu finkoa (Ama)

    Disko-jokagailu hau, "stereo" soinua zuen eta bi anplifikadore handi eta potentzia handikoetara elkartuta zegoen. Aparatu honek, nire amari zegokion.
  • Disko-jokagailu finkoa (Aita)

    Disko-jokagailu finkoa (Aita)
    Disko-jokagailu honek, "stereo" soinua ere zuen, baina anplifikadoreen ordez, soinu torre handia zuen atxikituta. Horri esker, soinu ezinhobea zuen, eta gainera, irratia entzun, eta CD-ak, "Cassette"-ak jarri ahal zituen soinu torre bereberan.
  • DVD irakurgailua

    DVD irakurgailua
    Nire gurasoak erosi zuten lehen DVD irakutgailua 2000-ean. Gaur egun erabiltzen jarraitzen dugu, eta ez du inoiz problemarik asko eman. DVD irakurgailuak 1995-an komertzializatu ziren.