ONDARE HISTORIKO-KULTURAL KONTZEPTUAREN BILAKAERA HISTORIKOA

  • JATORRIA

    JATORRIA
    Frantsesa (patrimoine) eta ingelesaren (heritage) arteko bi hitzen batuketaren emaitza da.
    Afiliazioa eta identitatearen garrantziari egiten dio erreferentzia eta, honen barne, sozializazioari.
    Aintzinako arte-objektu eta ikerketa historikoei buruzko informazioa beti eskura edukitzea du helburu.
  • XVIII. Mendea

    XVIII. Mendea
    Aintzinako gertaerak ikertzeko zaletasuna gertatu zen jendearen artean eta horrek sortu zuen ondarea.
    Ikertzaileek prestigioa irabazten hasi zuten honengatik.
    Akademiak sekulako garrantzia hartu zuten arlo honetan, bereziki arte ederrekin zerikusia zutenak. Horiei esker gorde izan dira dokumentu asko gaur egunera arte.
    Garrantzi asko irabazi zuten oso zaharrak ziren monumentuek. Hauek, gaur egun ere garrantzi asko dute.
    Izan ere, ondarearen garrantzia historiaren justifikazioa delari dagokio.
  • XIX.Mendea

    XIX.Mendea
    Garai honetan, ondarea kultura izatera pasatu zen. Bizitzeko modu bat izan zen, sinesmenen lekukoa. Ondarea kultura desberdinak erakusteko balio izan zuen.
    Mende honetan hierarkizatutako gizartea nagusitu zen eta sektore nagusiak ziren kultura zuzendu eta kontrolatzen zutenak, hala nola zer transmititu, zer baloratu, etab erabakitzen zuten.
    Garai honetan, kultura herrialde desberdinak klasifikatzeko eta bereizteko balio zuen.
  • XX.mendearen lehenengo erdialdea

    XX.mendearen lehenengo erdialdea
    Mende honen hasieran, ondarea gizartearekin lotu zen, elkarte oso batekin. Ondare indibiduala ez zen existitzen baizik eta gizarte baten identitate kulturala adieraztea zen haren helburua. Gizarte osoari on egiten zion eta guztiek sartzeko eskubidea izan behar zuten, hau da ondasunaren funtzioa soziala zen. Ondasunak identitatearekin, ekonomiarekin eta gizartearekin erlazio handia zuen.
  • XX. Mendearen bigarren erdialdea - Gaur egun

    XX. Mendearen bigarren erdialdea - Gaur egun
    Ondarearen bitartez eskuratu daitezkeen etekin ekonomikoei (museoak,...) garrantzia ematen hasten hasi zaie.
    Turismo kulturalari garrantzia eman zaio honek dakarren etekin ekonomikoak direla eta, ondarea bizirik irautea eragiten baitu.
    Etorkizunean izan dezakeen garrantziaz konturatu dira eta argitaratzen diren lanetan errespetua eta babesa sustatzen dute, batez ere.
  • Gaur egunean ondareari garrantzia ematen zaien arloak

    Gaur egunean ondareari garrantzia ematen zaien arloak
    Estetikoa. Objektuak eragiten duen emozioaren araberakoa. Erabat subjetiboa da eta argudiatzeko zaila.
    Artistikoa. Arte objektuak direla kontuan hartzen da.
    Historikoa. Garai baten egoeraren berri ematen duen elementua da.
    Kognitiboa. Erabiltzen den ariketaren araberakoa, objektuak zerbait irakastaraztea.
    Ekonomikoa. Gizartea zein bere buruari eragiten dizkion etekinei dagokio.