Descarga

GERNIKA RUGBY TALDEA

  • LEHEN LAGUNARTEKOA

    LEHEN LAGUNARTEKOA
    Derioko seminarioan jokatu zuen Gernika Rugby Taldeak bere lehen lagunarteko neurketa. Bilbao Rugby Club izan zuen parez pare, konkretuki gazteen taldea. Bilbotarrak izan ziren partidako irabazteak, 24-18. Aurreko negutik zetorren Gernika Rugby Taldea sortzeko nahia. Bittor Bilbao, Marcos Larrauri - unibertsitateko ikasle eta erreugbi jokalari zirenak - eta Carlos Eubak - jokalari ohia - bultzatu zuten aurre proiektua.
  • SORRERA

    SORRERA
    Egun honetan sinatu zen taldearen sortze akta Onaindia-Jai Zai tabernan. Hamabost bazkidek sinatu zuten: Michael Wilkins (presidentea), Mikel Azcarate (presidenteordea), Roberto Madariaga (diruzaina), Francisco Javier Gondra (idazkaria), Bittor Bilbao, Santiago Ensunza, Carlos Euba, Marcos Larrauri, y Javier Longarte (batzorkideak), Juan José Larrauri, Fernando Erdaide, Julen Munitis, Fernando Zubiaurre, Nicolás Estébanez eta Juan Ramón Luengok.
  • DEBUTA: "Campeonato de Liga Regional de Bizkaia"

    DEBUTA: "Campeonato de Liga Regional de Bizkaia"
    Udan Laidako hondartzan, Urdaibaiko gaztelu ondoan (Castillo Perejil) eta suhiltzaileen zelaiaren ondoan gauzatu ziren Gernika Rugby Taldearen lehen entrenamenduak. Urriko Azken Astelehenaren beperan. 1973ko urriaren 28an debutatu zuen Gernika Rugby Taldeak Bizkaiko Liga Erregionalean.
  • IGOERA: "Segunda División"

    IGOERA: "Segunda División"
    1973an hasita, GRT etxeko jokalari gazteekin aritu izan zen lanean, gazteekin, kadeteekin...Horrela, 1997ko denboraldian maila igotxea eskuratu zuen taldea osotu arte. Gernika Rugby Taldeak Bizkaiko Liga Erregionala utzi zuen denboraldi bukaeran igoera eskuratuz.
  • IGOERA: "PRIMERA DIVISIÓN NACIONAL" - Egungo Ohorezko B Maila -

    IGOERA: "PRIMERA DIVISIÓN NACIONAL" - Egungo Ohorezko B Maila -
    Urte askotan Gernikatik kanpo izan zen GRT, Derion konkretuki, etxetik 30 bat kilometrora. Urte horietan ere Gernikara "atzerritarrak" -hala ulertzen zen Gernikatik kanpo zetorren oro- iritsi ziren, asko Algortakoak. Urte horietan. Urte horietan Gernikaren hamabostekoa indartu zuten Algortako jokalari batzuk ondorengoak ziren: Jon Lázaro, Ramón Isasi “Pepilo”, Txomin Gezuraga, Txato Ordoñez, eta abar.
  • URBIETA ZELAIA

    URBIETA ZELAIA
    1983an uholdeak izan ziren Gernikan - eta beste hamaika herritan- Geroztik, Urbietako zelaia bihurtu zen GRTko erreugbi zaleak biltzeko tokia. Urbieta bihurtu izan da Gernika Rugby Taldearen harrobia, bertatik irten baitira egun GRTko taldeak osatzen dituzten jokalari gehienak.
  • LIGA IRABAZLE: "Liga de Primera División"

    LIGA IRABAZLE: "Liga de Primera División"
    1983-84 denboraldian, Derion -han jokatzen baitzen - Liga irabaztea lortu zuen Gernika Rugby Taldeak. Horrek, beste txapeldun batzuekin lehiatzera eraman zuen, PlayOFF-etan, jakiteko zein izango zen Ohorezko Mailara igotzea lortuko zuen taldea. CDU Valladolid, C.R. Cisneros (egungo Complutense Cisneros) de Madrid eta Club Natació Barcelona izan zituen aurkari Gernikak. Euskal taldeak ez zuen lortu maila gorenerako sailkapena
  • TXAPELDUN: "PRIMERA DIVISIÓN NACIONAL"

    TXAPELDUN: "PRIMERA DIVISIÓN NACIONAL"
    1990eko apirilaren 1ean C.D.U Zaragoza hartu uen Gernika Rugby Taldeak Urbietan. 60-9 nagusitu zen Gernika eta Lehen Mailako Txapeldun titulua eskuratu zuen. Horrela lortu zuen estatu mailako lehen mailara igotzea - OHOREZKO MAILA-. Hiru denboraldi egin zituen GRT-k kategoria horretann.
  • ERREGE KOPA´91

    ERREGE KOPA´91
    1991ko Errege Kopan Gernikak kanporaketa guztiak irabaztea lortu zuen, besteak beste 12-0 garaituz ligan garaitu gabea zen C.D. El Salvador.
    Ekainaren 9an jokatu zen finalerako sailkatu ziren basurdeak. Finala Getxo Rugby Taldearen aurka jokatu zuen El Puerto de Santa Marian.
    Getxo nagusitu zen 32 eta 15, baina GRTko zaleek inoiz ez dute ahaztuko txapelketa hura.
  • BERRIZ OHOREZKO B MAILARA IGOERA

    BERRIZ OHOREZKO B MAILARA IGOERA
    2005-2006 denboraldian GRTk berriz ere kategoriaz igotzea lortu zuen, bigarren mailan finkatzea lortuz, Ohorezko B Mailan. Inflexio puntua izan zen urte hori, izan ere, hurrengo urteetan beti sailkatuko zen ligako lehen lau postuetan. 2007-008 eta 2008-2009 denboraldietan Ohorezko Mailara igotzeko PlayOff-etara salikatzea lortu zuen taldeak.
  • IGOERA: OHOREZKO MAILA

    IGOERA: OHOREZKO MAILA
    2008-2009 denboraldian Ohorezko B Milan txapeldun izan zen Gernika, eta ondorioz Ohorezko Mailara sailkapen zuzena eskuratu zuen. Urte horretan ligako neurketa guztiak irabaztea lortu zuen talde gernikarrak.
    Goranzko joera mantenduz, 2011-2012 eta 2012-2013 denboraldietan, GRTa Liga irabzteko PlayOff-etara sailkatu zen.
  • EUROPA: Amlin Challenge Cup,

    EUROPA: Amlin Challenge Cup,
    Sortzetik 40 urte betetzear zeudela, ametsa egi bihurtzear zen: Europa mailako txapelketa jokatu zuen Bizkaia Gernika RT-K.
    Jakinik gainontzeko taldeak baino maila baxuagoa zuela, taldearen helburua aurkariei ahalik eta "gerra" gehien ematea izan zen. Zaleei ikuskizun polita opa nahi zioten basurdeek. Femi-CZ VEA Rovigo (Campionato Nazionale D’Eccellenza, USA Perpignan (TOP 14) eta Worcester Warriors (Premiership) izan zituen parez pare.
  • GARAIPEN HISTORIKOA: Amlin Challenge Cup

    GARAIPEN HISTORIKOA: Amlin Challenge Cup
    Une gogoagarri bat da 2012ko abenduaren 8a GRTko zaleentzat. Taldeak Europa mailako neurketa bat irabaztea lortu zuen! Historia egin zuen, Hego Euskal Herriko lehen taldea izan baitzen - Ohorezko Mailan diharduena - Europa mailan garaipena eskuratu zuena. Urte berean eta txapelketa berean beste hito bat lortuko zuen Gernikak. Izan ere, bat ez, BI neurketa irabazi zituen. Ohorezko Mailan hori egitea lortzen zuen estatu mailako taldea izan zen Gernika.
  • GRT NESKAK

    GRT NESKAK
    Gernikako zenbait neska beraien kabuz biltzen hasi ziren Gernikako Europako Parkean, interesa zuen edozein neskarekin erreugbian aritzeko. Inungo baliabide gabe hasi ziren, kirola praktikatu, errugbia ezagutu eta tarte atsegina pasatzea soilik izanik haien helburuak. Egun, GRTko parte dira, eta Emakumekoen Euskal Ligan lehiatzen dira.
  • JAITSIERA: Ohorezko B Maila

    JAITSIERA: Ohorezko B Maila
    Hil ala biziko partida jokatu zuen Gernika Rugby Taldeak 2019ko apirilaren 15an Alcobendasen aurka. Partida berdintsu zioala zirudien arren, azkenean etxeko taldeak, Alcobendasek eskuratu zuen garaipena, 26-20. Ondorioz, GRTk Ohorezko Mailan zuen tokia galdu zuen. Denboraldi horretan azken sailkatu zen Gernika, eta horrek aurton, 2019-2020 denboradia Ohorezko B Mailan jokatzera eraman zuen.
  • EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGAN HIRUGARREN

    EMAKUMEZKOEN EUSKAL LIGAN HIRUGARREN
    2019-2020 denboraldia bukatu da Euskal Ligako taldeentzat. Gernika Rugby Taldeko neskak hirugarren sailkatu dira, denboraldi ona burutu ostean. Batzuk bost bat urte daramatzate errugbian, beste batzuk hasi berriak dira. Urtero aurrera pausuak ematen dituzte eta burua datorren denboraldiari begira dute jada basurdeek.