MIKELEN DENBORA LERROA

  • Jaio aurretik ..

    • Umekia denetik gai da identifikatzeko entzuten dituen hizkuntzak.
  • Mikel jaio da

  • 0- 4 hilabete bitartean ...

    • Haurra hasieratik ez da gai izango soinu guztiak sortzeko. Lehenik eta behin, bokaletatik hasiko da.
      Ondoren, p t k / b d g kontsonanteak erabiltzen hasiko da.
      • Bokalek eta kontsonanteek dituzten ezaugarri akustikoak prozesatu eta hainbat kontsonante identifikatu.
      • Urruma aroa: lehen hots ekoizpenak egiten ditu, nahiz eta ez diren hizkuntz-hots bezala hartzen legez, ez baitira akustikoki aldegarriak (barreak).
      • Ahots organoak apurka-apurka aldaketa esanguratsuak jasaten dituzte.
  • GURASOEN JARRERA 0-6 Hilabete

    Tarte honetan gurasoek haur hizkera erabil dezakete haurrekin.
    Egungo gizartean askok eta askok pentsatzen dutenari kontra eginez, haur hizkera ez da gaizki hitz egindako hizkuntza edo hizkuntza pobrea, baizik eta haurrek sortu dezakeen lehen soinuekin lotutako hizkera da. Hau da, gurasoek sortzen duten hizkera, haurrei errazteko hizkuntza produkzioa da.
    Esate baterako, okela esan beharrean txitxia.
    • Guraso batzuk ohitura izango dute erabiltzeko eta beste batzuek, ordea, ez.
  • BIDEOKO ADIBIDEA 2-3 hilabete bitartean: urruma aroa

    BIDEOKO ADIBIDEA
    - Soinu guturalak egiten dituzte.
    • Gurasoek hitz egiten diotenean, haurra erantzun bat ematen saiatzen da. Hala ere, horretarako beharrezkoa da gurasoek nolabaiteko jarrera bat hartzea. Kasu honetan bideoan ikus daitekeen bezala, gurasoek eredua ematen diote haurrari, eta hitz egiterakoan tonua aldatzeaz gain, haurrari komunikatzeko behar bat sortzen diete.
  • 4-6 hilabete bitartean ...

    • Ahots organoak trebatu.
    • Zizakadura unibertsala, haur guztiek egiten dute, gorrek barne.
    • Bokalak esaten hasten da.
    • Pertzepzio fonologikoa lehenago garantzen bada ere, trebetasun fonologikoa zizikadura-aroan hasten da erabilten.
  • 6- 12 hilabete bitartean ...

    • Zizikadura aroa: haurra hotsen ekoizpenean trebatzeko alditzat jotzen da, hau da, ekoizpena nabarmenagoa da.
    • Trebetasun fonologiko handiagoa.
  • BIDEOKO ADIBIDEA Umeak 6 hilabete

    • Haurra zizakadura-aroan dago.
    • Lehenengo bereganatzen duena: baba, lala...
    • Gai da elkarrizketa jarraitzeko, nahiz eta ez hitz egin.
    • Badaki komunikazioa zer den, hau da, batek hitz egin eta besteak erantzun. Beraz, esan komunikazioaren parametroak ulertzen dituela.
  • 12-18 hilabete bitartean ...

    SINTAXIA:
    - Bere lehen hitza esaten hasten da.
    • Bi hitzetako esaldiak egiteko gai da.
    • Aditzak ikasten hasiko da.
    FONOLOGIA:
    - Artikulazio trebetasuna garatzen joango da.
    • Bost bokalak, zenbait diptongo (au, ao) eta kontsonante leherkari gehienak (t, g, b, m, k, b, p) ekoizteko gai.
    • Hotsen ordezkapena ("k", "s" gatik aldatu) eta ezabaketa gertatzen da.
    • Inoiz ekoiztu gabeko hotsak ekoizteko gaitasuna murriztu. Bere hizkuntzakoak soilik
    MORFOLOGIA:
    - Ez du kontzientziarik
  • BIDEOKO ADIBIDEA Umeak 15 Hilabete duenean

    • Lehen hots ekoizpenak egiten ditu.
    • Sabaikariak: onddo --> ondo (esateko gai ez delako)
    • Errepikapenak egiten ditu: mama...
    • Erabilitako hitzak ezagunak dira, hau da, bere ingurukoak. hurbilean entzundakoak: tio, apapa...
  • 16-30 hilabetetan ...

    • Hiztegian boom-a. Geroz eta hitz gehiago ezagutuko ditu (28 hitz jakitetik, 401 hitz jakitera).
    • Hitz kategorian aniztasuna (izenak, adberbioak, adjektiboak, morfologia markak).
    • 24 hilabeterekin: 2 agindu jarraitzeko gai dira. Adb: “por favor, levanta el juguete y traeme la taza”.
    • Animaliak izendatzeko gai dira, baita marrazki bateko gauzak ere.
    • 22-24 hilabeterekin: Euren izena esaten ikasten dute.
    • Gai dira galdera arruntak sortzeko, eta baita erantzuteko ere.
  • BIDEOKO ADIBIDEA Umeak 17 hilabete dituenean

    • Kontsonanteak: m.
    • Lexikoa: batez ere, izen eta onomatopeiak. Nahiz eta hitz osoak ez esan, hitzak jakin eta identifikatzen ditu.
    • Sintaxia: oraindik ez du esaldirik egiten.
    • Morfologia: ez ditu hitzak deklinatzen.
  • 18-24 hilabete

    MORFOLOGIA
    - Kontzientzia morfologikoa hartzen: izenak, aditzak... SINTAXIA:
    - Hitzak elkartzen hasi. 2 hitz elkarturik perpaus motzak sortzeko gai. Kontzientzia gabe egiten du. Adb: aitita apapa/bota ez. LEXIKOA: Hitz berriak azkar ikasi
    - 18 hilabeterekin: 20 hitzezko hiztegia
    - 24 hilabete: 50 hitzekoa FONOLOGIA
    - Leherkariak ez diren kontsonanteak hasten dira ekoizten.
    Adibidez: "l" eta "r" (albokoak) etori (etorri)- dd (sabaikaria)- (txistukariren bat)
    -Digtongoen zerrenda handitu
  • BIDEOKO ADIBIDEA Umeak 20 hilabete dituenean (Telmo eta Luken bikiak)

    • Hitz kategorien aniztasuna.
    • Bi umeetako batek asko hitz egiten du eta besteak ez, hau da, jabekuntza denbora desberdinetan daude.
    • Euskeraz hitz egiten dute biek, hala ere, erderaz ere esaldi bat esaten du bietako batek.
    • Azken ezaugarri honi dagokionez, kontutan izan beharko dugu, elebitasunaren kasuan, jabekuntza, hizkuntzak entzuten hasten diren adinarekin, maiztasunarekin eta bereiztasunarekin edukiko duela zerikusia.
  • 24-36 hibete bitartean ...

    Silaba egituraren garapena honakoa da: KB (atite), KBK (koda), KBKK (beltz) eta KrB (krausk) FONOLOGIA
    - Multzoa zabaltzen da: Ñ, LL, TT sabaikariak, eta S, Z, X, TZ, TX txistukariak agertzen dira. Adibidez, atta (aita) edo ipiñi (ipini).
    - Hots continumak. (hausaguada =hau sagua da).
    - Hitzek esanahi zehatza dutela ikasi.
    - Inguruko objektu eta ekintzak izendatzen dituzte.
  • BIDEOKO ADIBIDEA Umeak 24 Hilabete

    • Sintaxia:
      • Sintaxia badago: diskurtsoa antolatzen saiatzen da.
      • 2 Hitz baino gehiagoko esaldiak egiten ditu.
    • "k" ergatiboa esaten saiatzen da.
    • Helduek komunikatzera bultzatzen diote, eta ez diote mozten hizketan dagoenean. Elkarrizketan jarraipen bat dauka.
    • Plurala desberdintzen du: ertzaina (sing.) --> ertzainekin (plurala).
    • Izenordainak menperatzen ditu. Adibidez --> hau.
  • BIDEOKO ADIBIDEA 1: Umeak 30 Hilabete (haurraren ahizpak 7 urte)

    • Fonologia: silaba egituraren garapenean oraindik azkeneko pausoa ez du eskuratu: Krb. Krokodrilo esan beharrean --> kokordilo (dr ez du esaten).
      • Aipagarri bezala: Ahizpak 30 hilabeteko umeari berak jasotako bi ereduak esaten dizkio, hala nola, arrunta edo
        gurasoena (kokodriloa) eta formala (krokodiloa). Hala ere, 30 hilabeteko umeak, kokordiloa esaten du, hau da, bere adinerako esaten dakiena.
  • BIDEOKO ADIBIDEA 2: Umeak 30 Hilabete (haurraren ahizpak 7 urte)

    • Fonema multzoa zabaltzen da:
      - Txistukariak --> tz (Intze), tx (buztantxo).
      - Sabaikariak --> tt (Paitta), ñ (Hegazkiña).
    • Lexikoa: Hiztegi zabala.
    • Sintaxia: Esaldi luzeak egiten ditu. Adibidez: "herensugea. Baina da dauko buru handia, eta batzuk bildurtu itxen die! Ai!".
    • Morfologia: kontzientzia morfologikoa dauka, hau da, aditza, izena... dena desberdintzen du. Adibidez, aditza eta izenak egoki erabiltzen ditu: "pelota jolasteko", "haginak garbitzen".
  • 3 urtetik aurrera...

    • Izen morfologiaren marka guztiak dakizkite (-tzen, -ko, da etab.).
    • Lehen pertsona versus hirugarrena sendotuda dago. (da, dago, naiz etab.)
    • Entzundako euskararen kantitatearen arabera, 28 hilabetetatik aurrera aldeak nabarmenagoak dira. -Inflexioaren kategoriaren aroa.
  • 5 urterekin ...

    • Haur gehinak maila berean edo antzekoan daude morfologikoki, sintaxikoki, fonologikoki eta lexikoki. Hala ere, haur bakoitza desberdina da, eta bakoitzak erritmo bat dauka, horrenbestez, haur bakoitzaren ezaugarri biologiko eta testuingurua kontutan hartuta, adin honetara helduta, guztiek ez dute izango era berean hizkuntza garatuta.