Aro garaikidea

ARO GARAIKIDEA

  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Carlos IV.a boterea

    Carlos IV.a boterea
    Karlos III.a hil zen eta gero Espainiako tronua hartu zuen. Krisi sakon baten barruan sartu zen Espainia.
  • Frantziako iraultza

    Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. 1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen.
  • Napoleon Frantziaren enperadore

    Napoleon Bonaparte lider militar eta politikari frantsesa izan zen, Frantziako Iraultzan nabarmendu zena eta Gerra Iraultzaileetan hainbat kanpaina arrakastatsuren buru izan zena.
  • Trafalgarreko bataila

    Trafalgarreko bataila
    Trafalgarko gudua 1805eko urriaren 21ean Trafalgar lurmuturrean gertatutako itsas borroka izan zen, Napoleondar gerren barruan. Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua.
  • Fontainebleauko ituna

    Fontainebleauko ituna
    Fontainebleauko Ituna 1807ko urriaren 27an sinatu zuten Frantziako Fontainebleau hirian Espainiako eta Frantziako ordezkariek, hain zuzen: Espainiaren aldetik, Godoyren, Karlos IV.a Borboikoaren begikoa zenaren, gerra eta estatu aholkulariak eta Frantziaren aldetik, berriz, Gérar Duroc generalak.
  • Espainiako independentzia gerraen hasiera

    Espainia eta Frantzia aliatuak ziren, 1796an San Ildefonsoko hitzarmena izenpetu zutenetik. 1807ko urrian Frantziako osteak Espainian sartu ziren erresuma horretako gobernuak hala baimenduta. 1808ko martxoan gertatu zen Aranjuezko matxinadaren ondorioz, Godoyk behin-betiko beheraldia izan zuen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.a semeari utzi zion koroa. 1808ko maiatzaren 2an frantsesen aurkako matxinada izan zen Madrilen
  • Aranjuezeko matxinada

    Aranjuezeko matxinada
    Aranjuezko matxinada, 1808ko martxoaren 18-19an, Aranjuezen Frantziako Inperioaren aurka egindako matxinada bat izan zen, Asturiasko Printzeak bultzatutakoa. Politikan Godoy baztertu eta kartzelatzea eragin zuen, eta Karlos IV.a Espainiakoa erregea agintea Fernando VII.a Espainiakoa semearen esku uztera behartu zuen.
  • Madrilgo altxamendua

    1808ko egun hartan Madrilen izandako matxinada izan zen, Aranjuezko jaikialdiak sortutako ziurgabetasun politikoak bultzatuta. Napoleondar armadaren errepresio bortitzak matxinada deiak eta aldarrikapenak eragin zituen herrialde osoan, azken finean Iberiar Penintsulako Gerra piztu zuena.
  • Baionako abdikazioak

    Fernando VII.ak eta horren aita Karlos IV.ak Espainiako erregetzari uko egin eta Napoleon Bonaparteren esku utzi zuteneko gertakizun historikoa da. Jarraian, Napoleonek Josef anaia Espainako errege izendatu zuen.
  • Espainiako independentzia gerraren amaiera

    Espainiako independentzia gerraren amaiera
    1812an espainiarrek, Wellington jeneralak zuzendutako britainiar indarren laguntzaz, tropa frantsesen kontrako eraso bortitza hasi zuten. Arapilesen irabazi zuten eta horrek Josef Bonaparte ihes egitera behartu zuen. 1814an Fernando VII.ak, Espainiara itzulita, eta 1812ko Konstituzioa ezeztatu zuen.
  • Lege salikoaren abolizioa

    Lege salikoaren abolizioa
    Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan ‘Lege Salikoa’ ezarrita zegoen oraindik; honen arabera, emakumeek ezin zuten erregearen ondorengo izan.1830an Fernando VII.a ezkondu zen Mª Cristina Napolikoarekin eta haurdun geratu zen. Berehala Fernando VII.ak ‘Lege salikoa’ abolitu zuen, bere ondorengoa (alaba zein semea) errege izan ahal izateko.
  • Isabel II.aren jaiotza

    Isabel II.aren jaiotza
    1830ko Urrian alaba bat (Isabel II.a izango dena) eduki zuten, Fernando VII.ak.
  • Fernando VII.aren heriotza

    Fernando VII.aren heriotza
    1833ko irailean erregea hil zen eta bere alaba Isabel Espainiako erregina izendatu zuten (Isabel II.a). Absolutistek ez zuten onartu eta Karlos Mª Isidro errege zenaren alde altxatu ziren, Gerra Karlistei hasiera emanez.
  • Maria Cristinaren erreginaordearen hasiera

    Maria Cristinaren erreginaordearen hasiera
    Fernando VII.ak testamentuan Gobernu Kontseilu bat sortzea xedatu zuen, Maria Kristina erregeordeari aholkua emateko.Francisco Martinez de la Rosa liberal moderatua izendatu zuen gobernuburu; lehen erreformak egin zituen, baina oso mugatuak.Bestalde, 1830. hamarkadan liberalismoa bitan banatu zen: liberatu moderatuak eta progresistak.
  • I.Gerra Karlistaren hasiera

    I.Gerra Karlistaren hasiera
    Absolutistak ez zeuden ados Fernando VII.ak, bere alaba Isabelentzat tronua uzteko eta bere anaia Karlos Maria Isidroren tronua eskuratzeko eskubideak aldarrikatu zituzten. Horrela, bando bi sortu ziren: karlistak eta liberalak.
    Lehenengo Gerra Karlistak (1833-1839) bizkortu egin zuen Espainian iraultza liberalaren prozesu atzeraezina.
  • Maria Cristinaren erreginaordearen amaiera

    Maria Cristinaren erreginaordearen amaiera
    Mª Cristina erreginaordearen garaiko lehenengo urtetako liberal moderatuen gobernuetan, ezegonkortasun politikoa eta agintekeria ziren nagusi.La Granjako sarjentuen matxinadaren ondorioz liberal moderatuak boteretik kanporatu zituzten aurrezaleek eta 1812ko Cadizeko Konstituzioa indarrean jarri zuten berriz.Alde guztietatik estutzen zutela ikusita azkenean 1836ko abuztuan, Maria Kristinak amore eman, Cadizko Konstituzioa berrezarri eta boterea Calatrava aurrerazalearen esku utzi zuen.
  • Juan Álvarez de Mendizabalen desamortizazioa

    Juan Álvarez de Mendizabalen desamortizazioa
    Lehenengo momentutik, aurreko esperientzia liberalei eutsi zien gobernu berriak, 1810eko Cadizeko Gorteena eta Hirurteko Liberalarena (1820-1823), batez ere. Legedia ekonomiko aurrerakoia ezartzeko asmoz, Gobernu progresista horrek Juan Álvarez de Mendizabal Hazienda Ministro izendatu zuen.
  • La Granjako matxinada

    La Granjako matxinada
    Espainian, 1836ko abuztuaren 12 eta 13an, Maria Kristina Borboikoaren erreginordetzan, izandako matxinada izan zen. San Ildefonsoko errege-jauregiko Errege Guardiaren eta garnizioaren sarjentu talde batek Maria Kristina Borboikoari 1812ko Konstituzioa berrezartzera eta José María Calatravak zuzendutako eta Juan Álvarez Mendizábal Ogasun ministroa zuen gobernu berri bat izendatzera behartu zioten.
  • 1837ko Konstituzioa

    1837ko Konstituzioa
    Liberal progresistek 1837ko ekainean onartu zuten konstituzio berria. Aldaketa nagusiak honako hauek izan ziren: Alde batetik, koroaren boterea sendotu zen: Subiranotasun nazionalaren printzipioa onartzen bazen ere, aldi berean hura gorteei eta erregeari egoizten zen. Koroak beto-eskubidea zuen eta Gorteak disolbatu zitzakeen.
    Beste aldetik, Gorteak bi ganbera izaten hasi ziren: Parlamentua bi ganberatan banatu zen: Kongresua eta Senatua.
  • I.Gerra Karlistaren amaiera

    I.Gerra Karlistaren amaiera
    Matxinoen jarrera absolutistaren eta tradizionalistaren aurrean, isabeldarrek liberalak erakartzea ezinbestekoa zuten, gizartean oinarri sendo bat lortzeko. Horrela lortu zen Antzinako Erregimena legez desegitea, norbanakoaren jabetza-eskubidea eta Estatu liberala eratzea
  • Biurteko Progresistaren hasiera

    Biurteko Progresistaren hasiera
    Madrilen garaile sartu eta bi egunera, Espartero jeneralak gobernua osatu zuen, eta O 'Donnell jeneralak Gerra Ministerioa eskatu zuen. Gobernu berriak hartu zuen lehen neurria lehen desengainua izan zen herri-matxinadan parte hartu zutenentzat; izan ere, probintzietako batzar iraultzaileak erakunde aholku-emaile bihurtu ziren, eta onartutako neurriak bertan behera geratu ziren, batez ere gorrotatutako kontsumoak indargabetzea, beste zerga batzuekin ordezkatzea ezinezkoa zelako.
  • Vicalvaroko matxinada

    Vicalvaroko matxinada
    1854ko ekainaren 28tik uztailaren 28ra altxatze militar eta herri matxinada eragin zituen. Espainiako Iraultzak Hamarkada Moderatua (1844-1854) amaitu eta Biurteko Progresista (1854-1856) hasi zuen.
  • Pascual Madozen desamortizazioa

    Pascual Madozen desamortizazioa
    1855eko maiatzaren 1eko Legearen bidez erabakitako desamortizazioa. Lege horrek salgai deklaratu zituen landa-lur guztiak, hiri-lur guztiak, zentsu eta foroak, Estatuarenak, elizgizonenak eta hildako eskuetakoak zirenak.
  • Burdinbideen Lege Orokorra

    Burdinbideen Lege Orokorra
    Moderatuak agintean egon ondoren, ESPARTEROk gidaturiko Biurteko Aurrerakoia edo Progresistan, ekonomia aurreratzeko ahaleginetako bat izan zen hau, burdinbide sarea ezinbestekoa ikusten baitzen Europarekin lotu ahal izateko.
  • Biurteko Progresistaren amaiera

    Biurteko Progresistaren amaiera
    Erresistentzia mugimendu guztiak zapaldu ondoren eta Espartero eszenatik erretiratu ondoren, O 'Donnellen gobernuak Milizia Nazionala ezabatzea agindu zuen. 1856ko irailaren 2an, beste errege-dekretu baten bidez, 1845eko Konstituzioa berrezarri zen, edukia liberalizatzen zuen Akta Gehigarri baten bidez aldatua. Biurteko aurrerakoiaren amaiera izan zen.
  • Seiurteko demokratikoaren hasiera eta amaiera

    Seiurteko demokratikoaren hasiera eta amaiera
    Seiurteko demokratikoa Espainiako historiaren garai bat da, 1868ko iraileko iraultzaren eta 1874an Berrezarpen Borboitarra ekarri zuen pronuntziamenduaren artekoa.
  • Alfontso XII.aren heriotza

    Alfontso XII.aren heriotza
  • Alfontso XIII. Espainiako erregea

    Alfontso XIII. Espainiako erregea