De00050

XX. ETA XXI. MENDEAK ESPAINIAN

By Amets7
  • ALFONTSO XIII.A

    ALFONTSO XIII.A
    Espainian mende hasieran Alfontso XIII.a ( Alfontso XII. semea ) izendatu zuten errege. Oso egoera zaila zen :
    1.- Espainiak galdu zituen bere Ameriketako azken koloniak eta krisi politiko bat sortu zen .

    2.- Gatazka oso txarrak egon ziren burgesia eta langileen artean ....
    Hau dela eta, 1923an, Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezarri zen. Alfontso XIII.a Espainiatik alde egin zuen baina, arazoak ez ziren konpondu.
  • BIGARREN ERREPUBLIKA

     BIGARREN ERREPUBLIKA
    1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta, bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei -Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko.
    -Langileen soldatak igo zituzten. Neurri horietako batzuk ezinegona sortu zuten batzuengan eta egoera gero eta zailagoa bihurtu zen, liskarrak gero eta bortitzagoak bihurtuz.
  • GERRA ZIBILA

    GERRA ZIBILA
    1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.
    Altxamendu horren ondorioz, Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean: Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten.
    Bando matxinatuta edo nazionala: Errepublikaren kontra zeudenekin.
  • FRANCOREN DIKTADURA

                              FRANCOREN DIKTADURA
    Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:
    Prentsa askatasuna kendu. Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.
    50eko hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuen eta Nazioarteko blokeoa kendu zitzaion Espainairi.
    60ko hamarkadan, hazkunde ekonomiko garai bat egon zen eta bizi mailak gora egin zuen. Franco 1975ean hil zen eta diktadura amaitu egin zen.
  • TRANSIZIOA

    TRANSIZIOA
    Franco hil eta handik gutxira, Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Karlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena (Transizioa). Prozesu horretan, zenbait neurri hartu ziren:
    1977an hauteskunde demokratikoak egin ziren.
    1978ko Konstituzioa onartu zen.
  • KONSTITUZIOA

    KONSTITUZIOA
    1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.
    Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.
  • 1982TIK GAUR EGUN ARTE

    1982TIK GAUR EGUN ARTE
    Adolfo Suarezen ondoren, Felipe González bihurtu zen Gobernuko presidente (PSOEkoa) 1982an.
    1996tik 2004ra bitartean José María Aznar izan zen presidentea (PP). Garai horretan, 2002an, euroa bihurtu zen moneta ofiziala.
    2004tik 2011ra bitartean, PSOEk gobernatu zuen berriro José Luis Rodriguez Zapaterorekin. Eta 2011an PPk berriro ere, hauteskundeak irabazi eta Mariano Rajoy presidentea jarri zen.
  • ESPAINIA EUROPAR BATASUNEAN

    ESPAINIA EUROPAR BATASUNEAN
    1986an, Espainia Europar Batasuneko kide bihurtu zen.
    Europar Batasuna sortzearen helburua zen Europako estatuak elkartzea, eta gobernu eta politika komunak izatea guztiek. Hauek dira Europar Batasunaren erakunde nagusiak:
    Europako Parlamentua.
    Europako Batzordea.
    Europako Banku Zentrala....
    Pertsonek, diruak eta salgaiek askatasun osoz zirkula dezakete Europar Batasuneko estatu kide batetik beste batera. Horri merkatu bakarra esaten zaio.