XX. ETA XXI. MENDEAK ESPAINIAN

Timeline created by nereahurtado
In History
  • Alfontso XIII.

    Alfontso XIII.
    Espainian,mende hasieran Alfontso XIII.a(Alfontso XII. semea)izendatu zuten erregea.Oso egoera zaila zen:Espainiak galdu zituen bere Ameriketako azken koloniak eta krisi politiko bat sortu zen.Liskar oso bortitzak egon ziren burgesia eta langileen artean.Toki batzuetan,bereziki Katalunian eta Euskadin,autonomia eskatzeko mugimenduak sortu ziren.XIX. mendean lortutako Marokoko lurretan etengabeko gerra bat zegoen eta milaka soldadu hil ziren.
  • PRIMO DE RIVERA

    PRIMO DE RIVERA
    Hau dela eta,1923an,Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezarri zen.Alfontso XIII.a Espainiatik alde egin zuen baina,arazoak ez ziren konpondu.
  • Bigarren errepublika (1.partea)

    Bigarren errepublika (1.partea)
    1931ko apirilaren 14an,Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen.Honek ezarri zuen herritar guztiek eskubide berdina zituztela eta,bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei.Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko:Nekazaritza erreforma:Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko.Langileen soldatak igo zituzten.Hezkuntza publikoa indartu zuten.
  • Bigarren errepublika (2.partea)

    Bigarren errepublika (2.partea)
    Kataluniako estatutua onartu zute,autonomia bihurtzen.Armada modernizatzen saiatu ziren.Eliza eta Estatua banatu zituzten.Neurri horietako batzuk ezinegona sortu zuten batzuengan eta egoera gero eta zailagoa bihurtu zen,liskarrak gero eta bortitzagoak bihurtuz.
  • GERRA ZIBILA

    GERRA ZIBILA
    1936ko uztailean,Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren,erreformen aurka zuden babesarekin.Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea,baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten.Altxamendu horren ondorioz,Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean:Bando errepublikanoa:Gobernuko alderdiek osatzen zuten.Bando matxinatuta edo nazionala:Errepublikaren kontra zeudenik.
  • FRANCOREN DIKTADURA(1.partea)

    FRANCOREN DIKTADURA(1.partea)
    Gerraren ondore,Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen.Horrela,Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:Prentsa askatasuna kendu.Hauteskunde askeak debekatu,bai eta alderdi politikoak ere.Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren.Pobrezia,gosetea eta eskasia zegoen,eta gainera,beste nazioek blokeo egin zuten Espaina isolatzeko.
  • FRANCOREN DIKTADURA(1.partea)

    FRANCOREN DIKTADURA(1.partea)
    Gerraren ondoren,Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen.Horrela,Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:Prentsa askatasuna kendu.Hauteskunde askeak debekatu,bai eta alderdi politikoak ere.Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten.Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren,Pobrezia,gosetea eta eskasia zegoen,eta gainera,beste nazioek blokeo egin zuten Espaina isolatzeko.
  • FRANCOREN DIKTADURA(2.partea)

    FRANCOREN DIKTADURA(2.partea)
    50eko hamarkadatik aurrera,egoerak hobera egin zuen eta Nazioarteko blokeoa kendu zitzaion Espainiari.60ko hamarkadan,hazkunde ekonomiko garai bat egon zen eta bizi mailak gora egin zuen.franco 1975ean hil zen eta diktadura amaitu egin zen.
  • TRANSIZIOA

    TRANSIZIOA
    Franco hil eta handik gutxira,Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege.Izan ere,Alfontso XIII.aren biloba zen.Joan Karlos I.a Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena.Prozesu horretan,zenbait neurri hartu ziren:Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren eta,alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren.1977an ahuteskunde demokratikoak egin ziren.1978ko Konstituzioa onartu zen
  • KONSTITUZIOA

    KONSTITUZIOA
    1978ko konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena.Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak,Espainiako estatuaren lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela.Estatuak hiru botere dauzka:legegilea,betearazlea eta judiziala.Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.
  • 1981ETIK GAUR EGUN ARTE

    1981ETIK GAUR EGUN ARTE
    Adolfo suarez:1981an.
    Leopoldo Calvo Sotelo:1981tik 1982ra.
    Felipe González:(psoe)1982an.
    José María Aznar:(pp)1996 tik 2004ra(2002an euroa bihurtu zen txanpon ofiziala).
    José Luis Rodriguez Zapatero:(psoe)2004tik 2011ra.
    Mariano Rajoy:(pp)2011tik 2017ra.
    Pedro sanchez:(psoe)2018tik presidentea da eta oraindik jarraitzen da presidentea izaten.