Descarga

XX. eta XXI. mendeak Espainian

  • Alfonso XIII.a eta Primo de Rivera

    Alfonso XIII.a eta Primo de Rivera
    XX. hasieran Alfonso XIII.ari izendatu zuten errege. Oso egoera zaila zen: Espainak galdu zituen bere Amerikako azken koloniak. Liskar oso bortitzak egon ziren burgesia eta langileen artean. Toki batzuetan, bereziki Katalunian eta Euskadin, autunomia eskatzeko mugimenduak sortu ziren. XIX. mendean lortutako Marokoko lurraldeetan etengabeko gerra bat zegoen eta milaka soldadu hil ziren. Hau dela eta, 1923an, Primo de Rivera jeneralak boterea lortu zuen eta diktadura ezarri zen.
  • Francoren diktadura.

    Francoren diktadura.
    Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralaren diktadura hasi zen. Horrela, Konstituzioa kendu eta lege berri batzuk egin zituzten:
    Prentsa askatasuna kendu. Hauteskunde askeak debekatu, bai eta alderdi politikoak ere. Herritar asko beren ideiengatik gartzelatu edo hil zituzten. Hasierako urteak oso gogorrak izan ziren. Pobrezia, gosetea eta eskasia zegoen, eta gainera, beste nazioek blokeo egin zuten Espaina isolatzeko. 50eko hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuen.
  • Bigarren errepublika.

    Bigarren errepublika.
    1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen eta konstituzio berri bat onartu zen. Garai honetan erreforma batzuk egin zituzten arazoak konpontzeko: Nekazaritza erreforma: Gutxiengoaren esku zegoen lurra banatzeko. Langileen soldatak igo zituzten. Hezkuntza publikoa indartu zuten. Kataluniako estatutua onartu zuten, autonomia bihurtzen. Armada modernizatzen saiatu ziren. Eliza eta Estatua banatu zituzten.
  • Gerra zibila.

    Gerra zibila.
    1936ko uztailean, Marokon zeuden armadako kideak Gobernuaren aurka altxatu ziren, erreformen aurka zeudenen babesarekin. Haien asmoa zen boterea berehala eskuratzea, baina herrialdearen zati baten kontrola soilik lortu zuten. Altxamendu horren ondorioz, Espainian hiru urteko gerra bat piztu zen bi bandoren artean: Bando errepublikanoa: Gobernuko alderdiek osatzen zuten. Bando matxinatuta edo nazionala: Errepublikaren kontra zeudenekin.
  • Transizioa

    Transizioa
    Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Izan ere, Alfontso XIII.aren biloba zen. Joan Carlos I.ak Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko presidente eta hau izan zen diktaduratik demokraziara igarotzeko prozesua gidatu zuena (Transizioa). Ideia politikoengatik gartzelan zeuden presoak askatu ziren eta, alderdi politikoak eta langile sindikatuak legeztatu ziren. 1977an hauteskunde demokratikoak egin ziren. 1978ko Konstituzioa onartu zen.
  • Konstituzioa

    Konstituzioa
    1978ko Konstituzioa da Espainiako lege garrantzitsuena. Bertan jasotzen dira espainiarren eskubideak eta betebeharrak, Espainiako lurralde-antolaketa eta Espainiako estatuaren gobernu forma.
    Konstituzioan esaten da Espainiako sistema politikoa monarkia parlamentarioa dela. Estatuak hiru botere dauzka: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere horietako bakoitza besteekiko askea da eta berezko eginkizuna du.
  • 1981etik gaur egun arte.

    1981etik gaur egun arte.
    Adolfo Suárez eta gero,1981etik tik 1982ra Leopoldo Calvo Sotelok izan zen presidentea. Felipe González (PSOEkoa) 1982an. 1996tik 2004ra José María Aznar (PPkoa). 2002an, euroa bihurtu zen moneta ofiziala. 2004tik 2011ra, PSOEk gobernatu zuen berriro José Luis Rodríguez Zapaterorekin.2011an PPk, berriro ere, hauteskundeak irabazi eta Mariano Rajoy presidentea jarri zen. honen kontrako zentsura mozioa burutu zen eta Pedro Sánchezek (PSOE) hartu zuen txanda.2018ko maiatzaren 30 ekainaren 1arte.