NEOLITOA

By uuuuu
  • 10,000 BCE

    JOSTORRATZA

    JOSTORRATZA
    Jostorratza hezurrez eginda dago eta El Polvorín (karrantzan) du jatorria. Luzexka eta mehea da, alde baten zulotxo bat du haria sartzeko, beste aldea
    zorrotza da larrua zulatzeko. Arropak josteko erabiltzen da, garai horietan larrua erabiltzen zen eta.
  • 4500 BCE

    ZEREAL HAZIAK

    ZEREAL HAZIAK
    Zereal haziak haziz eginda daude eta Kobaederra(kortezubi, Bizkaian) du jatorria. Erretako haziak dira, guztiz kiskaliak daude eta Neolito garaikoa da. Elikagaiak bezala erabiltzen ziren, ogia egiteko eta irina egiteko lehenbizi, eskuzko errota batekin eho egiten ziren.
  • 3800 BCE

    ZERAMIKAZKO ONTZIA

    ZERAMIKAZKO ONTZIA
    Zeramikazko ontzia zeramikaz eginda dagoen ontzia da. El Bortal (karrantza) du jatorria. Buztinez egindako ontzi handi baten aztarnak dira. Honelako zeramikazko ontzi handiek ekoizten zituzten gaien soberakinak gordetzea ahalbidetu zuten, horrela ez zuten janari bila ibili behar. Gainera ontzietan gordetako osagaiak babestuta zeuden.
  • 3000 BCE

    TXAKURRAREN BUREZURRA

    TXAKURRAREN BUREZURRA
    Txakurraren burezurra hezurrez eginda dago eta Marizulo, Urnieta, Bizkaian du jatorria. Txakurrak hainbat funtzio betetzen zituen, ehizan eta ganadua zaintzen, batez ere ardiak, laguntzen zuen.
  • 2500 BCE

    LEUNDUTAKO AIZKORA

    LEUNDUTAKO AIZKORA
    Leundutako aizkora harriz eginda dago. San Martin trikuharrian du jatorria. Harri beltzez eginda dago, alde bat leunduta eta zorroztuta dauka gauzak ebaki ahal izateko, beste aldean helduleku moduan kirtena ezartzen zitzaion. Harri leunduzko aizkorak egurra ebakitzeko balio dute. Egurra erregai moduan ez ezik eraikinak egiteko ere erabiltzen zen.