Musika 368x204

Mus_25.jarduera_Enara V.

  • Ragtime-a

    Ragtime-a
    Ragtimea piano musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezaguna, nahiz eta 1899 eta 1918 artean izan zen haren gailurra. Europar musikariak Afrikako musikako elementuekin nahastuz sortutako musikak: Melodia sinkopatu, galdera-erantzun egitura eta blue noten erabileran du oinarri. Musikagile nagusiak Scott Joplin, Jelli Roll Morton eta James P. Johnson izan ziren.
  • Gospel-a

    Gospel-a
    Kristau-musika da, Estatu Batuetako eliza afro-amerikarrak jatorri dituena. Normalean, koru edo bakarlari batek interpretatzen du. Hammond organo baten laguntza garrantzitsua izaten duen musika alai eta azkarra da. Bizitzako arazoez hitz egiten du, eta horiei, Jainkoak nola erantzuten dien. Beharbada, estilo horretako abestirik ezagunenetako bat Oh Happy Day da, eta artista famatuenak: Sister Rosetta Tharpe, Mahalia Jackson, Marion Williams eta Bessie Griffin.
  • Rhythm & Blues-a

    Rhythm & Blues-a
    Bluesa eta gospela nahastuz eratorritako musika genero bat da. Hau, Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen. Gitarra elektrikoa, pianoa eta bateria erabili zituzten erritmo bizi hori lortzeko. Fats Domino izan zen ordezkari nagusietarikoa, nahiz eta Chuck Berry eta Little Richard musikariak ere aipagarri diren.
  • Pop-a

    Pop-a
    50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzat, Rocka baino leunagoa, komertziala, itsaskorra, melodiatsua eta errepikakorra. Hitzak, askotan, maitasunaz mintzatzen diardute.
    Ingelezezko popular music-etik datorkio izena. Hala ere, denborarekin, galtzen joan da esanahi hori.
    Artista naguasiak: The Beatles, The Beach Boys, ABBA, David Bowie, Elton John, U2, Michael Jackson, Madonna, New Kids on the Block... dira beste hainbaten artean.
  • Soul-a

    Soul-a
    Gospelaren, Rhythm & Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu Soulak. Asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax, izan ere, diskoetxeek eragina izan zuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduan. Besteak beste, erritmo itsaskorra, bakarlari eta koruen arteko elkarrizketak eta improbisazioa dira soularen oinarri. The Temptations, Diana Ross and The Supremes, The Jackson 5, Stevie Wonder, James Brown, Ray Charles eta Otis Redding dira besteak beste musikari nagusiak.
  • Rock & Roll-a

    Rock & Roll-a
    Musikari zuriak R&B-a (Rhythm & Blues) abesten hasi zirenean, hau Rock & Roll deitzen hasi ziren. Musika estilo hau, hurrengo estiloen oinarri izan zen, eta ondoren nahitaezkotzat jo ditugun elementuak erabiltzen zituzten: kontradenbora eta gitarra elektrikoa. Musika estiloaren artista nagusiak: Elvis Presley, Chuck Berry eta Little Richard izan ziren.
  • Hard Rock-a

    Hard Rock-a
    1960ko hamarkadan sortutako rockaren azpigeneroetako bat da, nahiz eta 1970ean edatu zen. Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ditu ezaugarri. Estilo hau langile-mugimendutik sortu zen, eta haien irudi: ile luzea, arropa bakero estua eta metalezko errematxeak dituzten eskumuturrekoak izaten dira. Artista ezagunenak: Led Zeppelin, The Who, Deep Purple, Aerosmith, AC/DC edo Van Halen eta Queen taldeak dira.
  • Folk-Rocka eta Psikodelia

    Folk-Rocka eta Psikodelia
    1960ko hamarkada erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentu eta erritmoak gehitu zitzaizkion. Vietnamgo gerraren oposizioarekin lotu zen estiloa, eta hippy mugimendua batu zitzaion. 'Maitasuna eta bakea' leloarekin bat eginez.
    Folk-rock musikan zehar: Janis Joplin, The Byrds, Neil Young, Simon & Garfunkel, The Mamas & the Papas, Joni Mitchell edo Eagles, Pink Floyd eta The Doors dira aipagarri.
  • Reggae-a

    Reggae-a
    1960ko hamarkadan AEBko R&Ba eta Jamaikako momentuaren arteko maitasun-harremanak skaren sorrera ekarri zuen. Etorkizun hobe baten itxaropenean sortu zen ska musika, alaia eta dantzagarria. Ez zuen asko iraun ordea: kolonialismo batetik bestera igaro ziren, eta, berehala, AEBko dirudunek uhartea bereganatu zuten. Turistek, erritmo eta letra goxoak direla eta, rocksteady deitzen zioten. Bob Marleyrekin batera, UB 40 izan ziren nagusi. EH-n, Basque Dub Fundation, Potato eta Fermin Muguruza.
  • Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a

    Rapa, Hip-Hopa eta MCing-a
    Beltzen auzo marjinalen inguruan jaio zen musika da, erritmo markatu baten gainean errezitaturiko eskaera eta kritika sozialez beteriko hitzek bereiztua. Abesten dutenei zeremonia-maisu, rap-kantari edo MC deitu ohi zaie, eta musika jartzen dutenei, Disk Jockey edo DJ. Hainbat artistaren artean, esan dezakegu Eminem dela ordezkari nagusia.
  • Blues-a

    Blues-a
    Afro-amerikarrek, haien sentimenduak kantatzen zituzten. Garai hartan, hoboing deitzen zioten lortu berri zuten
    blues-musikak ekarri zuen bizimosu berriari. Musika hau joz zebiltzan kaleetan barrena, beraiek, kalabaza luze, egur eta arrantzan egiteko sokak hartuta egiten zituzten banjoak erabiliz, hauen artean, Robert Johnson. Hala ere, badaude musikari gehiago, adibidez: Mama Smith, Memphis Minie, Mudy Waters, John Lee Hooker, B.B. King, Eric eta Clapton.
  • Heavy Metala

    Heavy Metala
    70eko hamarkadan, Heavya hasi zuten hainbat talde nagusik: Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath adibidez. Hasierako kantak entzuterakoan, nabarikoa da rock-and-rollaren eta bluesaren eragina.
    Heavyaren berezitasunak: erritmoen abiadura, indarra, bolumen altuak, gitarran oinarrituriko soinuak, gitarraren distortsioa, soloak eta gitarraren soinua aldatzeko teknologia berriak erabiltzea dira. Normalean, hitz gogor eta ilunak erabiltzen dira kexak egiteko: gerra, hondamendiak...
  • Rock-a

    Rock-a
    Musika estilo hau, beste hainbat musika motaren bideratzaile izan da, hauen artean: punk rocka, new wave, post-punk eta rock alternatiboa. Protesta-abestiaren folk-iturritik edan du rockak, eta, askotan, arrazaren, sexuaren eta drogaren inguruko aktibismo politikoa ere lotu da musika estilo horrekin. Estilo honen sortzaile nagusia, Rolling Stones taldea da. Besteak beste, larruzko jaka eta galtza bakeroak izaten dira hauen irudi.
  • Punk-a

    Punk-a
    Musika estilo eta stablishmentaren kontra jotzea helburu duen mugimendu bat da. Rock musikan du jatorria, garage rock-an zehatzki, AEBn eta Erresuma Batuan. Beste estilo batzuetan ez bezala, hiru akorde jotzea nahikoa zen punk-a jotzeko. Melodia sinple, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu labur, soinu 'zakar' eta rock musikan oinarrituriko tempo azkarrak ziren punk-aren oinarri. Eredua ezarri zuten taldeetako batzuk: The Ramones, The Sex Pistols eta Patti Smith izan ziren.
  • Disko-a

    Disko-a
    AEBko eta Kanadako diskoteketan; rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuz sortu zen. Gero, musika elektronikoaren agerraldiarekin, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, diskoak indarra galduz. Elefante hankadun galtzak, emakumeentzako takoi altuko zapatak, jaka zuriak, kolore nabariko atorrak eta abar ziren diskoaren ikur. Musika talde nabarmenenak: Donna Summer, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, Village People, Boney M eta ABBA izan ziren.
  • New Wabe-a

    New Wabe-a
    Ingalaterran, punketik garatu zen New wave ere. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak hasi zuen mugimendua. Eta horrela garatu ziren: Joy Division, Siouxsie & the Banshees, Echo & The Bunnymen eta halakoak ere. Halaber, post-punk edo New Wave-an sortu zen talderik arrakastatsuena Irlandako U2 izan zen. Hamarkadaren bukaeran, munduko talderik handienetakoa bihurtutakoa.
  • Alternative eta Indi mugimendua

    Alternative eta Indi mugimendua
    Alternative musika 1980ko hamarkada hasieran sortu zen, musika-joera nagusian sartzen ez ziren musikak sailkatzeko. Musika mota hau, ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak. Hamarkada hartako talde garrantzitsuak: R.E.M, Sonic Youth eta The Cure eta bestelakoak izan ziren. Diska salmentetan arrakastarik nabaritu ez zen harren, eragina izan zuen hurrengo belaunaldietan.
  • Grunge-a

    Grunge-a
    Musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. Punka eta garage rocka oinarri izan zuten grunge taldeetan. Seattle hirian jaio zen grungea, Nirvanaren Nevermind diskorarte. Nirvana, melodikoagoa eta ekoizpenaren aldetik osatuagoa zen, eta, egun batetik bestera, arrakasta handia lortu zuen. Haren aldean, gainerako estiloak zaharkituta zeudela zirudien.