101px escudo de leioa.svg

Leioako gertakariak

By Lmat-13
  • 453

    Erromatar aztarnak

    Erromatar aztarnak
    Erromanizazioak iraun zuen bitartean, Bizkaia, eta beraz Leioa, Saltus Vasconum (horrela deitzen zioten erromatarrek gure artzain-eremu basotsu honi) horren barruan zegoenez, lehorreko bide handietatik bazter geratu zen, hots, erromatarren lurralde eta kultur menderaldia zabaldu zeneko bideetatik bazter. Izan ere, alde honetako erromatarren lekukotasun bakarrak bi enklabe dira (Forua eta Ranesko kostaldeko oppidum delakoa, Zierbenan) ere, Plentzian, Sopelan, getxoko uretan aurkituriko txanponak.
  • Sep 16, 1415

    Leinuen arteko gerrak

    Leinuen arteko gerrak
    Garai honetan Leinuen arteko gerrak heldu ziren. Ekonomiaren krisialdia ageri-agerikoa izan zen Bizkaian XIII. Mendearen amaieran. Gosete eta izurriteak zabaldu, eta jaunen errentak txikitu zirenez, nekazari, hiri elizaren detxemak eta jaun aurkarien kontrako presioa areagotu zen. Orduan, bi leinuen arteko gatazkak hasi ziren.
  • Jan 18, 1526

    Leioako sorrera

    Leioako sorrera
    1. urtera arte orduan sortu baitzen Leioa Erandioko elizatetik bananduriko entitate gisa, Leioaren iragana Erandioko herriari lotu zitzaion. Beraz, data zehatz horretaraino, behintzat, gure elizatearen iraganaren berri izan gura badugu, ondoko herriko historiara jo beharko dugu.
  • Umeak eta hezkuntza

    Umeak eta hezkuntza
    1857an, Hezkuntza publikoaren sistemak behin betiko antolaera ezarri zuen azkenean, Moyano legearen bidez, eta mende bete baino gehiago egon zen indarrean. Lege horren arabera, bederatzi urte bitarteko umeek derrigor jaso behar zuen lehen hezkuntza, eta, gainera, doan ordaintzerik ez bazeukaten. Eskola udalerriek finantzatu behar zuten.
  • Industrializazioa Leioan

    Leioak, azken karlistaldiak jotako ekonomia kaxkarra duela, egin behar dio aurre XIX. mendeko azken laurdenari. Baina politika orekaldiak, eskualdearen paisaia sakonki eraldatu zezaketen aire berriak ekarri zituen; oparotasunez beteak.
    Iniziatiba pribatua, Lamiakoko ibarraren lehortzean, paduren betekuntzan eta Gobela eta Udondo erreken ibilguak gauzatzean setaturtik zegoen, era horretan, erresidentzia, industria, aisialdi eta nekazaritza eraikikuntza bermatzeko leku barriak eskaintzeko.
  • Futbola Leioan

    Futbola Leioan
    XIX. mendearen amaieratik aurrera, Ingalaterrako ikastetxeetan ikasle zebiltzan Neguriko kapitalisten seme-alabak, ingeles gazteei bezala, kirol sortu berriarekiko gogoa egin zitzaien. Herrira itzulita, futbolean jokatzen jarraitu zuten, Bilbo hiriko eta itsasadarraren ertzetako lantegietan beharrean ari ziren bretaniar merkatari, ingeniari eta teknikariek legez.
    Apurka-apurka, kirol berria sustatu zuten kirol-elkarteak eratu ziren.
  • Krisi ekonomikoa eta langabezia

    Krisi ekonomikoa eta langabezia
    Krisi ekonomikoaren toki mailako ondorio traumatikoena langabezian zegoen langile kopuru handia zen, hori guztia Bigarren Errepublikaren aldarrikapenak biztanleriarengan itxaropen handiak sortu zituen garaian. 1932ko urtarrilean, Leioako Udalak lan-poltsa eratzea adostu zuen eta bertan izena eman beharko zuten herriko langabetu guztiek, lanposturen baterako hautatzerakoan udalak gogoan har zitzan.
  • Lamiakoko aerodromoa

    Lamiakoko ibarrean aerodromo militarra jarri izanak. Abiazio faxistaren jomuga zenez, airez egindako erasoetan langile militarrak eta abiazio-zelaiko boluntarioak hiltzeaz gain, herritar zibilak ere hil zituzten udalerriko hainbat tokitan. 1937ko erdialdera arte gerrako frontea urrun egon arren, Leioako herritarrek zuzenean eta hasieratik jasan zuten gatazkaren krudelkeria herrian hegazkin-base militar bat zutelako.
  • Leioa bonbapean

    Leioa bonbapean
    Altxatutako militarren krudelkeria ondoen erakusten duten ekintzak, zalantzarik gabe, airetik herritar zibilen aurka egindako bonbardaketak izan ziren. Ondorioz, 1936ko abuztuaren 10ean Lamiako lehen aldiz bonbardatu zutenetik, etengabeko aurreikuspean bizi izan ziren eta Bizkaiko itsasertzean abiazio faxista zebilela ohartarazteko abisua entzuten zuten bakoitzean, korrika joaten ziren babeslekuetara.1936ko irailaren 5ean lau bonba bota zituzten Lamiakora eta erasoak areagotu egin ziren.
  • Leioaren galera

    Eusko Gudarostea berrantolatu egin zuten eta miliziano asturiarrak eta penintsulako beste toki batzuetakoak ere etorri ziren hasieran Mola generalak eta 1937ko ekainetik aurrera Fidel Dávilak gidatutako tropen erasoa geldiaraztea. Hainbat tontor estrategiko galdu zituen Bizkaiak; eta azkenean, defentsa-lerroa gainbehera etorri zen Iparraldetik Hegoaldera eta gerrako frontea Burdinazko Gerrikoa delako gotorleku-sistemara eraman zuten.