He sub.still001

Leioako Emakumeak: Historia

  • Klubaren sorrera

    Klubaren sorrera
    Kluba, Leioa Emakumeen Futbol Taldea izenpean, 2000 urtean sortu zen
  • Igoera Superligara eta Athletic-en xurgapena

    Igoera Superligara eta Athletic-en xurgapena
    2001-2002 denboraldian Leioak, bere historiako bigarren urtean, Estatu Mailako Lehen Mailara igoera lortu zuen. Baina ez zen inoiz maila honetan lehiatu, hurrengo denboraldian Athletic-ek xurgatu zuelako. Klub bilbotarra Estatuko txapeldun geratu zen 2002-2003 denboraldi horretan, ia jokalari guztiak Leioatik zetozela.
  • Hutsetik hasi

    Hutsetik hasi
    Zerotik hasi behar izan zuen Leioako Eamkumeak taldeak, Lurralde Mailatik. Hamarkada oso bat igaro behar izan zen igoera berri bat lortu arte.
  • Igoera Euskal Ligara

    Igoera Euskal Ligara
    Ugaoren aurka Sarrienan Leioako Emakumeek Euskal Ligarako igoera lortu zuten.
  • Igoera Bigarren Mailara

    Igoera Bigarren Mailara
    2015an, hurrengo urtean, beste igoera bat eskuratu zuen klubak. Nahiz eta berdegunean igoera ez lortu, beste talde baten uko egitea izan zela eta Estatuko Bigarren Mailara igoera lortu zuen klubak.
  • Jaitsiera Bigarren Mailatik

    Jaitsiera Bigarren Mailatik
    Denboraldi bakarra eman zuen Leioako Emakumeak taldeak Bigarren Mailan. 2015-2016 denboraldian ezin izan zioten kategoriari eutsi.