Logoa

Lazkaoko Gazte Asanblada. Urteko ekintzak.

  • Period: to

    Lazkaoko Gazte Asanbladaren urteko ekintzak

  • Lazkaoko Iñauteriak

    Lazkaoko Iñauteriak
    Lazkaoko Gazte Asanbladak urtero antolatzen ditu iñauteriak, ohiko iñauteriak baino astebete beranduago. Honela, herria kolorez janzten dute, eta gazteak elkartzea lortzen dute, giro ederra sortuz.
  • Lazkaoko festak

    Lazkaoko festak
    San Prudentzio jaietan, Gazte Asanbladak kudeatzen du txosnagunea. Bertan antolatzen diren ekintza, bazkari zein kontzertuak haien esku geratzen dira.
  • Film laburren lehiaketa

    Urtero, gai bat ardatz hartuta, film laburren lehiaketa egiten dute. Honela, gazteak irudimenari tira eginez ikus-entzunezko proiektuak sortzera bultzatzen dituzte.
  • Dokumentalen emanaldia

    Dokumentalen emanaldia
    Uztailean, asteartero, gizarte gaien inguruko dokumentalak eskaintzen dituzte, plazan.
  • Erreka garbiketa

    Erreka garbiketa
    Herrian sortzen dugun zaborra garbitze aldera, urtean behin Lazkaoko gazteak Agauntza erreka garbitzera jaisten dira uztailean. Garbiketa egiteaz gain, naturarekiko kontzientziazioan sakondu nahi izaten dute egun honetan.
  • Gazte Festak

    Gazte Festak
    Duela hiruzpalau urte hasi ziren azaroan gazte festak ospatzen. Asteburuko parrandarako egitarauaz gain, aste osoan ekintzak antolatzen ditu Asanbladak: bertso-afaria, hitzaldiak...
  • Olentzerock

    Olentzerock
    Urtea amaitzeko bizpahiru egunen faltan, Olentzerock ospatzen dute. Kontzertuak antolatzen dituzte herriko tabernetan, normalean talde txikiekin, aukera berriak eskaintzeko hain ezagunak ez diren musikari gazteei.