FILO

By marrano
  • 624 BCE

    Tales Miletokoa

    Tales Miletokoa
    Antzinaroan, Greziako filosofo presokratiko oso ezaguna izan zen. Mileto hirian jaio egin zen, familia aberats batean. Matematiko eta astronomoa izan zen eta, aldi berean, Anaximandroren kide eta tutorea.
    Ikuspegi mitilogikoa aldi batera utziz, natura zientziaren eta filosofia naturalaren sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera behintzat.
    Bere arjea ura zen, bere ustez, existitzen den guztia uratik baitator.
  • 610 BCE

    Anaximandro

    Anaximandro
    Antzina Greziako filosofoa izan zen, Talesen kidea eta bere jarraitzailea. Tales bezala, gauza guztien arkhe edo jatorrizko oinarria bilatzea izan zen bere kezka.
    Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki.
  • 580 BCE

    Pitagoras Samoskoa

    Pitagoras Samoskoa
    Pitagoras Samoskoa "filosofo" hitza lehen aldiz erabili zuela esaten da.
    Antzianorko matematikari eta filosofoa greziarra zen, Pitagorasen teoremarengatik ezagutzen zaio, eta bere ustean, guztia zenbakien bitartez azal daikete. Esatera, musika zenbakien bidez azaltzen lortu zuen, horren ondorioz "eskala pitagoriko"-en izena.
    Pitagorismo izendatutako mugimendu erlijiosoaren sortzailea izan arren, Platonengan eragin handia izan zuen ere.
  • 535 BCE

    Heraklito

    Heraklito
    Antzinako Greziako filosofoa zen. Familia aristokratiko batekoa. Uste zuen konstituzioa guztiz okertuta zegoela. Bere pentsamenduak joniar tradizioaren barruan mantentzen dira eta bera da hari buruzko hausnarketa egin zuen lehenengo pentsalaria.
  • 515 BCE

    Parmenides Eleakoa

    Parmenides Eleakoa
    Parmenides Eleakoa antzinako Greziako beste filosofo presokratiko nabarmendua izan zen.
    Eskola eleatikoko sortzailea izan zen, eta bere garrantzia mendebaldeko pentsamendu metafisikoaren historian izandako eraginatik dator, izan ere, izateari buruzko hausnarketa egiten lehenengo filosofoa izan zen.
    Gainera, bere lan guztiak eragin handia izan zuten Platonenan.
  • 490 BCE

    Enpedokles

    Enpedokles
    Filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Bere filosofia oinarrizko lau gaien sortzailetzat ematen da, hau da, unibertsoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela. Hortaz aparte, sexu aldaketa izan zuen lehenengo pertsona izan zen.
  • 429 BCE

    Platon

    Platon
    Sokratesen jarraitzailea izateaz gain, Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamenduetan ere oinarritu zen.
    Bere ustez, mundu fisikoaz, materialaz eta aldakorraz gain, izatearen beste plano bat bazen, espazio eta denboratik at zegoena, aldaezina eta perfektua zenaa eta kontzeptu unibertsalen egiazko definizioak biltzen zituena. Ideien mundua izendatu zuen mundu perfektu horri.
    Horrela, filosofiaren gaur egungo izaera eman eta honen atalak (politika, etika...) lehen aldiz azaldu zituen.
  • 399 BCE

    Sokrates

    Sokrates
    Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen eta filosofiaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa. Platonen irakaslea izan zen. Sokratesek gizakia zuen kezka nagusia eta sofisten kontra jotzen zuen. Bere pentsatzeko modua hiltzera eraman zuen, baina ez zuen hies egin eta bere heriotza nolabait onartu zuen.
  • 384 BCE

    Aristoteles

    Aristoteles
    Platon eta Sokratesen bezala, Sofisten kontra ere argudiatu zuen honek. Bere eskola propioa sortu zuen Atenasen, Koliseoa. Han, zientzia- motak bereizteko lan handia egin zen.
    Gainera, Alexandro Handiaren tutorea 5 urtez izateaz gain, Platonen ikasle ere izan bazen 20 urtez.
  • 356 BCE

    Alexandro Handia

    Alexandro Handia
    Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa. Mazedoniako koroa eskuratu zuen eta denbora gehiena konkistan jardun zuen. Garaiko inperio handienetarikoa sortzea lortu zuen.
  • 354

    San Agustin Hiponakoa

    San Agustin Hiponakoa
    Erdi aroko filosofo eta teologoa izateaz aparte, mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa ere izan bazen. Erdi aroko lehenengo eskola filosofiko kristauaren (Patristikaren) ordezkari nagusia zen, eta bere lanetan nahiz eta arazo guztiak landu izana, batez ere arrazoimenaren eta fedearen arteko erlazioa aztertu zituen; beraren ustez, 2 kontzeptuak osagarriak ziren (beti ere fedearen nagusitasunetik abiatuta, beharrezkoa dela sinestea ulertzeko esaten baitzuen).
  • 355

    HIPATIA DE ALEJANDRÍA

    HIPATIA DE ALEJANDRÍA
    Irakasle eta filosofo neoplatonikoa izan zen, eta Egipton jaio zen. Alejandriaren eskolaren zuzendaria izatera heldu zen, matematika eta filosofiako klaseak ematen zituen bitartean.
    Bere jaiotza data ez denez guztiz zehatza, ezin dugu jakin zehaztasunez noiz eman zen bere hilketa; baina 45 eta 60 urte zituen inguruan izan zen. eta kristau zohikatz batengatik lintxatuta izan zen.
    Bere irudia benetako mitoan bihurtu da; zientziaren martir eta pentsamendu klasikoari amaiera eman ziona bezala.
  • 1098

    SANTA HILEGARDA DE BINGEN

    SANTA HILEGARDA DE BINGEN
    Abadesa, musikagile, idazle, filosofa, mistika, monakoaren buruzagi, mediku eta profesista alemaniarra izan zen. Rineko sibila bezala ere ezagutzen zitzaion, eta teutonikaren profesista bezala baita ere.
    Behe Erdi Aroko eta historia ozidentalaren pertsona ospetsuen arteko eragin handieneko eta polifazetienekoa izan zen, arrunta denaren kanpoko inteligentzia eta kulturaz dotatuta baitzegoen.
  • 1126

    Averroes

    Averroes
    Filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua. Bere idatziek eragina izan zuten Erdi Aroko eta Pizkundeko pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean, filosofia aristotelikoa defendatzen du Al Ghazaliren baieztapenen aurrean.
  • 1224

    San Tomas Akinakoa

    San Tomas Akinakoa
    Eskolastika izenez ezagutzen den mugimendu fisolofiko eta teologikoaren (arrazoia erabiliz, batez ere Aristotelesen pentsamendua, teofania kristauaren eduki sobrenaturala azaltzen saiatu zena) ordezkari nagusienetakoa izan zen.
    Fraide domingotar honek, filosofoa, teologoa eta latinezko idazlea ere bazen.
  • 1265

    Duns Eskoto

    Duns Eskoto
    Filosofo eta teologoa izan zen. Metafisika eta etikan oinarritzen da bere pentsamendua Aristotelesen eraginpean. Eta bere eragina ezinbestekoa izan zen Kanten obra askotan.
  • 1285

    Gilen Ockham

    Gilen Ockham
    Erdi Aroko fraide frantzikotarra zen eta, era berean, nominalismoaren (Erdi Aroan unibertsalen eztabaidaren inguruan sortutako jarrera) ordezkari gorena. Ockhamek, unibertsalen existentzia ukatzen zuen, izen hutsak zirela argudiatuz.
    Hori dela eta, eskolastikaren "unibertsalen existentzia erreala"-ren oinarrizko printzipioaren kontra argudiatu zuen; bere ustez, kontzeptu generikoak mundua ordenatzeko balio duten giza gorputzak dira soilik.
  • 1473

    Koperniko

    Koperniko
    Errenazimenduko monje astronomoa izan zen, astronomia modernoaren aita. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa. Koperniko matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kalonje katoliko, gobernadore, administratzaile, buruzagi militar, diplomatiko eta ekonomista izan zela esan dezakegu.
  • 1478

    Tomas Moro

    Tomas Moro
    Aro Modernoko abokatua, idazlea, politikaria eta humanista izan zen. Utopiaren kontzeptua asmatu zuen, hau da, lortu nahi baina ezin dela adierazten den kontzeptua asmatu zuen, errealitaterik gabea esan nahi duena.
    Utopia izeneko liburua ere sortu zuen, honek, alegiazko uharte-nazio bateko sistema politikoa aurkertzen zuen.
  • 1564

    Galileo

    Galileo
    Italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen. “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da.
  • 1571

    Johannes Kepler

    Johannes Kepler
    XVII. mendeko iraultza zientifikoan nagusitasun handiko matematikari eta astronomoa.
    Ezaguna egin zen bere planeten mugimenduen legeengatik, eguzkiaren inguruan planeten orbitak azaltzen zituztenak.
    Horretaz gain Graze izeneko hiri bateko eskola seminario batean matematikako irakasle izan zen, Gainera, Errefrakzio teleskopioaren bertsio hobeago bat sortu zuen.
    Honen astronomia berria, antzinako kosmologia fisikoaren tradizioa eraldatuz,"fisika zerutar" gisa deskribatu zuen.
  • Hobbes

    Hobbes
    Filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen. Absolutismo politikoaren autore garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta bere pentsamendua liberalismoaren funtsezko zenbait kontzeptuk osatzen dute. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • René Descartes

    René Descartes
    René Descartes, filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen, arrazionalismoaren ordezkari nagusienetakoa. Hortaz, ezagutza eskuratzeko, arrazoimena zentzumenen gainetik dagoela defendatzen zuen.
    Beste arrazoinalisten bezala, matematika erabiltzen zuen bere pentsamendua defendatzeko.
  • Locke

    Locke
    Filosofo eta teoriko liberal ingelesa zen. Liberalismoaren aitzindaritzat hartzen da gaur egun. Ez zuen innatismoaren eta determinismoaren existentzian sinesten eta jakinduria zentzumenetatik datorrela uste zuen. Lockerentzat, jakinduria gertakizunen arteko erlazioagatik dator.
  • George Berkeley

    George Berkeley
    Filosofiaren barruko inmaterialismoaren doktrina garatu zuen filosofo enpirista irlandar honek. Metafisikaren doktrina monista honek adimena eta buruko edukiak soilik existitzen direla esaten du.
    Berkeleyek hainbat obra idatzi zituen erlazionatzen zitzaion doktrina enpiristikoan oinarrituz. Horietatik nabarmendu daiteke "Tratado sobre los principios del conocimiento humano"aren obra.
  • Montesquieu

    Montesquieu
    Ilustrazio garaiko pentsalaria zen, filosofo garrantzitsuenetarikoa. Berak argitaratu zuen botereen banaketen teoria, teoria hori gaur egungo gobernu modernoetan oinarritzat hartzen da. Bere pentsamendua Lockerenaren urbil zegoen, baina bere ezaugarriak bazituen.
  • François-Marie Arouet (Voltaire)

    François-Marie Arouet (Voltaire)
    Rousseau eta Montesquieu-rekin batera, "encyclopedie" lan ilustratuaren parte hartzaile nagusienetako bat izan zen idazle eta filosofo Frantziar hau. Horrekin lotuta, ilustrazioaren pertsonaia nabarmenduenetako bat ere bazen; garai horretan gizakion arrazoiaren eta zientziaren boterea nabarmendu baitzuen, batez ere erlijioaren arloan.
  • Jean-Jacques Rousseau

    Jean-Jacques Rousseau
    Suitzat idazle, musikagile eta filosofoa zen. Ilustrazioko pentsalari nagusietako bat izan zen Rousseau, baita ere. Bere lanetatik "Gizarte- hitzarmena" nabarmentzen da, honetan, askatasuna eta berdintasuna proposatu zituen elkarren osagarri banaezin gisa.
  • Hume

    Hume
    Ezkoziar filosofoa izan zen, enpirismoaren bultzatzailea. Filosofoa izateaz gain, ekonomilaria, liburuzaina, historialaria, saiakeragilea eta idazlea zen.
  • Diderot

    Diderot
    Idazle eta filosofo frantsesa zen, gainera, ilustrazio garaiko ezagunenetarikoa. Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers izenburuko entziklopediaren editorea izan zen, D'Alembertekin batera.
  • Jean le Rond d'Alembert

    Jean le Rond d'Alembert
    Diderotekin batera, "Encyclopedie"-ren zuzendariak izan ziren. Bere lanak, XVIII. mendean egindako handienetakotzat hartzen da; 160 ilustratu frantziar inguru lan egin zuten honetan, eta pentsamendu- askatasuna eta espiritu- kritikoa sustatzea lortu zuen.
    Ilustrazioaren pertsonaia nagusienetako bat ere bazen D'Alembert.
    Bere iritzian, zientziak oro gizateriaren aurrerapena lortzeko bidea ziren.
  • Kant

    Kant
    Errusiar filosofo nabarmena. Bere pentsamendua sistema ezagutzaren kritikatik sortu zen. Formaren ezagutzak nola eraman dezakeen jakintzaren materiaren ezagutzara aztertu nahi zuen. Irudimena ahalmen sortzailetzat hartzen baitzuen Kantek.
  • MARY WOLLSTONECRAFT

    MARY WOLLSTONECRAFT
    Idazle eta filosofa ingelesa izan zen, XVIII. mendeko emakume bezala, idazle profesional eta independiente bezala ezarri zen gizartean, ez ohikoa zena garai hartan.
    Emakumeak ez direla, izaeraz, gizonekiko gutxiagoko izakiak eta hori soilik diruditena dela baizik, argudiatzen zuen. Eta horren erru zela emakumeak jasotako hezkuntza defendatzen zuen.
    Beraz, arrazoian oinarritutako ordena soziala proposatzen zuen.
  • Georg Wilhelm Friedrich Hegel

    Georg Wilhelm Friedrich Hegel
    FIlosofo alemaniar hau, idealismoaren ordezkari nagusia izan zen.
    Kanten jarraitzailea izan arren, Hegelek erlazio dialektikoen banakako erraziozinioetatik eta ikus ezinak diren eginkizunetatik etorritako arrazoia defendatzen zuen.
    Pentsamendu hortatik etortzen da bere esaldi ospetsuena; "astucia de la razón", hau da, "arrazoiaren zuhurtasuna".
  • Edmund Husserl

    Edmund Husserl
    Alemaniar filosofoa zen. Bere irakaslea (Franz Brentano) eragin handia izan zuen pere pentsatzeko moduan. Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz.
  • Bertrand Russel

    Bertrand Russel
    Aro Garaikideko filosofo, matematikari, logiko eta idazlari britanikoa izan zen, eta 1950an literaturazko Nobel sariaren irabazlea izan zen.
    Neopositibismo edo filosofia anatilikoan izandako eraginagatik da ezaguna, izan ere, bere filosofiak interesa handia zuen zientziarengan, baina batez ere hizkuntzan eta honen interpretazio okerrak filosofiako auzi askotan duen eraginean oinarritzen da. Haren eta filosofiaren korronte honen filosofoen arabera, filosofiaren eginkizuna hizkuntza argitzea da.
  • Max Scheler

    Max Scheler
    Husserl bezala, filosofo alemaniarra zen eta bere lanetan Edmunden fenomelogia garatu zuen. Maxen ustez, objetuak etikoak dira, Kanten filosofian ez bezala, formen etikaren ordez, balioen etika materiala da nagusi.
  • Ludwig Wittgenstein

    Ludwig Wittgenstein
    Filosofo austriarra izan zen. Hizkuntza epistemologiarekin lotuta aztertu zuen. Hortaz gain, enpirismo logikoa izeneko eskola filosofikoan eragin handia izan zuen. Bi lan argitaratu zituen non bere bizitzako pentsamendu filosofikoari bi ikuspuntu ematen die.
  • Martin Heidegger

    Martin Heidegger
    Filosofo alemaniarra izan zen, eta Edmund Husserl eta Ludwig Wittgenstein batera, XX. mendeko influentzia handieneko pentsalaria izan zela esaten da.
    Gainera, existentzialismoaren ordezkari nagusienetakoa izan zen, beraz, errotik defendatzen zuen gizakia benetazkoa zela eta babestugabea sentitzen zela. Halaber, honen arabera, bakoitzaren existentziaren zentzua norberak ematen ziola esaten zuen.
  • Max Horkheimer

    Max Horkheimer
    Filosofo, soziologo eta psikologo judutar alemana izan zen, eta Frankfurteko eskolaren kide bezala kritikaren teorian egindako aipamenengatik ezagutzen zaio. Gainera, eskolaren bidez, beste hainbat lan garrantzitsuetan parte hartu zuen, izan ere, eskolako korronte filosofikoak mundu teknifikatu bati aurre egin zion; teknikaren, zientziaren, konsumismoaren eta gizartetik gizatasuna ezabatzen zuen orok kritikatuz.
  • Hans- Georg Gadamer

    Hans- Georg Gadamer
    Hermeneutika berritu zuen filosofo alemaniarra. Heideggerren ikaslea izan zen eta bizitza osoa unibertsitate munduan igaro zuen. Uste zuen bjektibotasuna lortzea ezinezkoa zela, beraz, gizakia inguratzen duen ororen esanahia adostu egin behar dela dio.
  • Theodor Ludwig Wiesengrund Adorno

    Theodor Ludwig Wiesengrund Adorno
    Theodor Adorno filosofo judutar alemana ere izan zen, eta Franfukteko eskolaren eta Marxismoan oinarritutako kritikaren teoriako ordezkari nagusienetakoa izan zen.
    FIlosofiarekin batera, soziologoia, komunikologia eta, bere amaren eta arrebaren partez izandako eragina izan zela eta, musikologia.
  • Jean- Paul Sartre

    Jean- Paul Sartre
    Idazle eta filosofo frantsesa izan zen aro garaikidean. Existentzialismoaren korronte filosofikoaren adarr marxistaren ordezkarietatik garrantsitzuenetakoa izan zen.
    Errefusatu bazuen ere (beraren ustez, gizakion eta kulturaren arteko lotura zuzena izan behar zen, inongo instituziotik pasa gabe), literaturako sari nobela eman zioten 1964an.
    Sartresen arabera, gizakia libre izateko kondenatuta zegoen; bere bizitzan erabakiak hartuz eta haien erantzule izanez.
  • Emmanuel Mounier

    Emmanuel Mounier
    Gatazka politiko eta soziala interesatzen zitzaion filosofo frantsesa da. Pertsonalismoaren egilea. Erdi mailako familia batean jaio zen eta ia guztiz itsu zegoen begi batetik.
  • Claude Lévi- Strauss

    Claude Lévi- Strauss
    Filosofo eta antropologo frantziarra izan zen. Gizarte zientzien epistemologian eragin handiko pentsalaria eta estrukturalismo izeneko eskolaren sortzaileetako bat da.
  • SIMONE DE BEAUVOIR

    SIMONE DE BEAUVOIR
    Emakumeen eskubideak defendatzen zituen iraultzailea izan zen, abortoaren aldekoa. Lan sozial, politiko eta filosofiko asko idatzi zituen. Bere pentsamendua existentzialismoan oinarritzen da eta 'El segundo sexo' feminismoaren historiako oinarri bat da.
  • Louis Althusser

    Louis Althusser
    Marxismoa eta estrukturalismoaren ordezkari nagusienetakoa. Marxen irakurketa zientifikoan, batez ere Kapitalarena aztertu zuen, bere obra nagusiak "Lire le Capital" (1965), "Pour Marx" (1966) eta "Lenin et la philosophie" (1969) izanez.
  • MARY BEATRICE SCRUTTON

    MARY BEATRICE SCRUTTON
    Etikan espezializatu zen filosofa ingelesa zen. 'Senion Lecturer' izan zen filosofia arloan Newcastleeko unibertsitatean. Bere lehenengo liburua 50 urtekin argitaratu zuen eta handik aurrera 15 liburu baino gehiago idatzi zituen.
  • Michel Foucault

    Michel Foucault
    Oso irudi garrantzitsua izan zen estrukturalismoan eta postestrukturalismoan. Hil egin zenerako, Frantzian pertsonarik azkarrenetarikotzat hartu zuten, nahiz eta oso gaztea izan. Bera, arkeologotzat zuen bere burua.
  • Jürgen Habermas

    Jürgen Habermas
    Teoria kritikoa eta pragmatismoa bultzatu zituen, eta epistemologian oinarritu zituen bere lanak.
    Frankfurteko eskola osatzen zuten filosofo nabarmenetako bat ere bazen, eta ekintza komunikatiboaren teoria azalduz, gizartea aztertzeko eredu bat proposatu zuen, 2 arrazionaltasun forma erabiliz.