Durangoko gertakari historikoak

  • May 15, 1442

    Durangoko Heresia

    Durangoko Heresia
    XVI eta XVII. mendeetan eta baita XIX. mendeko 2. erdialdean ere, Heresiek jarraipena izan zuten. Gainera, aipatzekoa da Kurutziagako Gurutzea gaur egunera arte iraun duen Heresiaren orogairrietako bat dugula.
  • May 7, 1500

    Uribarriko Andra Mari eliza

    Uribarriko Andra Mari eliza
    Uribarriko Andra Mari eliza Euskal Herriko obrarik apartenetarikoa da. Durangoren bihotz-bihotzean kokatzen da, eta horrexegatik, elkartze-puntu garrantzitsua da. Bere eraikitze-data zehazki zein den ez dakigun arren, korua 1490 eta 1510 urteen artean eraiki zela antzeman daiteke.
  • Mar 11, 1554

    Sutea

    Sutea
    Durangok sute handi bat jasan zuen. Sutea Artekalean hasi zen, eta hortik denbora gutxira, zurezko etxe guztiak kiskali ziren.
  • Jun 14, 1570

    Udaletxearen eraikuntza

    Udaletxearen eraikuntza
    Bizkaiko Udaletxerik zaharrenetakoa da Durangokoa. 1554. urteko sutearen ostean herria berreraiki zen eta orduan erabaki zen Udaletxea erdigunean kokatzea.
  • Kadizko konstituzioaren onarpena

    Kadizko konstituzioaren onarpena
    1. urtean Kadizko konstituzioa onartu zen Durangon.
  • Bilbotik Durangorako trenbidea

    Bilbotik Durangorako trenbidea
    Bilbotik Durangorako trenbidea egiteak ahalegin handia suposatu zuen arren, herriko ekonomiari bultzada handia eman zion.
  • Industriaren garapena

    Industriaren garapena
    XX. mende hasieran industriaren garapena eman zen Durangon. Sortu ziren industria aipagarri eta garrantzitsuenak Mendizabal, Ferretera, Vicaina eta Olma ditugu.
  • Durangoko bonbardaketa

    Durangoko bonbardaketa
    Espainiako gerra zibilean (1936-1939) Durangok biztanleria zibilaren kontrako bonbardaketa sistematikoa jasan zuen.
  • Euskal liburu eta diska azoka

    Euskal liburu eta diska azoka
    1. urtean lehenengo liburu eta diska azoka burutu zen Durango. Kultura-ekitaldi hau, garai hartan sortu berria zen Gerediaga Elkarteari esker eraman zen aurrera.
  • Ikastolen sorrera

    Ikastolen sorrera
    1. hamarkadan Euskal Herrian nolabaiteko modernizazio-prozesua bat hasi zen, eta ondorioz, gizartean aldaketa ugari eman ziren. Euskarari ere garrantzia eman zitzaion eta horregatik, Ikastolen sorrera etorri zen.
    Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Durangon ere Ikastola bat eraiki zen, Kurutziaga Ikastola izenekoa, alegia. Aipatzekoa da ikastetxe honek 1968ko otsailean hezkuntza jarduera aurrera eramateko baimen ofiziala jaso zuela.