Donostia2

Donostia kulturala

  • Period: to

    Urte bete Donostian

  • Giza Heskubideen Zinemaldia

    Giza Heskubideen Zinemaldia
    10.228 ikusle izan ditu azkeneko zine-emanaldiak eta Apiralen 17tik 24ra iraun du Zinemaldiak. Lourdes Portillo izan da bertako sariaren azken irabazlea.
  • Musika Parkean

    Musika Parkean
    Maiatzaren 2an hasiko da aurteko Musika Parkean ekitaldia, non Donostiako parkeak musika eta jai girorako kokaleku bilakatzen diren. Doakoa da eta familia osoa dago gozatzera gonbidatuta!
  • Jazzaldia

    Jazzaldia
    Uztailaren 22 eta 26 bitartean jazz musikaz betetzen da Donostia.
    Iazko Heineken Jazzaldiak 140.000 entzule bildu zituen. Programazioak 112 kontzertu barnebiltzen zituen, horietatik 78 doakoak, hirian zehar banatutako 17 agertoki ezberdinetan banatuak.
  • Musika Hamabostaldia

    Musika Hamabostaldia
    75 urte bete ditu jada Donostiako Musika Hamabostaldiak, abuztuaren lehenean hasi eta 30ean amaituko dena. Europako musika jaialdi zaharrenetarikoa da eta aurten, besteak beste, Pucciniren 'Tosca' aurkeztuko dute Ainhoa Arteta, Teodor Ilincai, Roberto Frontali eta David Lagares-ek.
  • Kutxa Kultur Festibala

    Kutxa Kultur Festibala
    Igeldoko atrakzio parkean asteburru magikoa da Iraileko lehena Kutxa Kultur Festibala hasi zenetik, duela 5 urte. Aurten Vetusta Morla, Anni B. Sweet edota The Strypes taldea izango dira bertan.
  • Zinemaldia

    Zinemaldia
    Mundu mailan ezaguna den zinemaren jaia da hau, herrialde guztietako pertsonak erakartzen dituena Donostiara urtero. Irailaren 20tik 27 irauten du eta zinema lehiaketako sariez gain Donostia saria banatzen da urtero, Carmen Maura, Meryl Streep, Woody Allen, Bette Davis edota Francis Ford Coppolak jaso dutena.
  • Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astea

    Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astea
    Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astea duela 25 hasi zen ospatzen eta nazioarteko kritikaren onespena jasoa dauka.