Captura de pantalla (331)

Amerikako Iraultza. 1775-1783 urteen artean gertatutakoa.13 koloniak nahiko autonomoak ziren baina ez independienteak, Ingalaterrako monarkaren agintean zeuden. Tentsio politikoak sortu ziren. Gatazka eman Kolonien eta Ingalaterrako koroaren artean.

  • Stamp act

    Stamp act
    Parlamentu Britainiarra sortu zuen lege izan zen. Lege honek zerga zuzen eta espezifiko bat ezarriko du hamahiru kolonia amerikarrentzat. Kolonietan inprimatutako material gehienak paper zigilatuan eta (Londres) Ingalaterran ekoiztuta publikatzea eskatzen zuen, zigilu fiskal erliebe batekin zigilatuta. Protagonistak Britaniar koroa (metropolioa) eta 13 koloniak (inperioak)
  • Bostoneko tearen matxinada. Bostonen, Massachusettsen. Ingalaterran momentu horretan erregea zena (Jurgi III.a) eta Ingalaterra (metroplolioa) izango dira protagonistak

    Bostoneko tearen matxinada. Bostonen, Massachusettsen. Ingalaterran momentu horretan erregea zena (Jurgi III.a) eta Ingalaterra (metroplolioa) izango dira protagonistak
    Ingalaterrako erregeak lege ezarritako legeen ondorioz kolonoek britaniar produktuei (kasu honetan teari) egiten zioten boikota. Tearen salmenta monopolizatu zen Ingalaterraren esku geratuta. Honek kalte egingo dio Amerikako merkataritzari, irabazi guztiak koroarenak izango zirelako. Horren ondorioz Tearen salmentaren aurka jokatu zuten (boikot). Kolono talde batek Amerindiarrez mozorrotu eta Bostoneko portuan tez kargatutako itsasontzi Britainiarra tez beteta egongo zena itsasora bota zuten.
  • Erresuma Batuaren aurkako gerra.

    Erresuma Batuaren aurkako gerra.
    Ingalaterrako 13 kolonien arteko gerra izan zen (Ipar Amerikatik etorritakoak/Ipar Amerikan kokatuak), Ingalaterrako Erresumaren aurka. Kolonoak Independetzia gerrara gidatu zituen pertsonaia George Washington izan zen (Estatu Batuetako lehen presidentea izango zena). Azkenean, armada-kontinentala irabazi, amerikarrak (Ingalaterraren koroaren esku egongo ziren koloniak). Protagonistak kolonoak eta Ingalaterrako Erresuma izan ziren
  • Virginiako Eskubideen Adierazpena.

    Virginiako Eskubideen Adierazpena.
    Protagonista Thomas Jerffeson izan zen, berak idatzi zuelako. Nazioaren subiranotasuna, botere-banaketa eta sufragioa adierazten zen.
  • Amerikako Estatu Batuetako Independentziaren Aldarrikapena

    Amerikako Estatu Batuetako Independentziaren Aldarrikapena
    13 koloniek metropoliarekiko (Britaniar koroa zena) askeak eta independenteak izan behar zutela erabakiko zuten. Era berean, Britainiar Koroaren eta hauen arteko harreman politikoa erabat desegitea erabaki zen. Hamahiru kolonietako ordezkariek hau sinatu, Filidelfiako Kongresu Kontinentalean.
  • Period: to

    Saratogako Gudua

    Independentziarako gerran, gerra-liskar esanguratsuenetako bat izan zen. Borroka honek kolonien aldeko borrokaren azken emaitza erabakitzen lagunduko zuen. Hamahiru koloniak Horacio Gates jeneralak gidatzen zituen, eta britainiar armada John Burgoyne jeneralak. Paper garrantzitsua egin zuen estatubatuarrak Gerra Iraultzaileko garaipenerako bidean jartzeko.
  • Period: to

    Yorktowteko gudua (York:Virginiako hiria)

    Ameriketako Estatu Batuetako Independentziaren aldeko Gerran gertatu zen azken liskar armatuetako garrantzitsuenatako bat izan zen. Metropolioko armada AEBetako (koloniak) eta Frantziako armaden aurrean amore ematera behartu zuten.
  • Period: to

    Yorktowteko gudua (York:Virginiako hiria) 2.zatia

    Britainiar armadaren porrota eta hamahiru kolonia estatubatuarren independentzia ekarri zituen. George Washington jenerala, estatubatuar armadaren buruzagia, Jean-Baptiste Rochambeau jeneral frantziarrarekin elkartu zen. Frantziako flotak Yorktowngo portua blokeatu zuen, britainiarrek errefortzuak edo hornidurak jasotzea saihestuz. AEBetako eta Frantziako indar konbinatuek Yorktown isolatu zuten, lubakiak zulatuz.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna
    Estatu Batuetako Independentzia Gerrari amaiera eman zion bake akordio bat izan zen, Independentzia gerra bukatzerakoan sinatutakoa.
  • Estatu Batuetako Konstituzioa

    Estatu Batuetako Konstituzioa
    Lurralde horietan inperioek egin zuten kolonizazioaren ondoren, ordena ezartzeko eta herriari oinarrizko eskubideak emateko sortu. Gobernu errepublikarra ezarri zuen eta edozein inbasioren aurrean babestuta egotea. Boterearen banaketa ekarri Estatu Batuetara, botere betearazlea (Amerikako estatu Batuetako presidentea legeak betetzen zirela zihurtatu), legegilea (lehen aldiz diputatuen eta senatarien ganberetan banatu zen) eta judiziala (Auzitegi Gorenean eta Kongresuak ezarri auzitegietan).
  • Estatu Batuetako lehen presidentea aukeratu zuten.

    Estatu Batuetako lehen presidentea aukeratu zuten.
    Protagonista George Washington izan zen, Estatu Batuetako lehen presidentea.