Montorre eskolako historia

  • Sorkuntza

    Montorre eskola 1862 urtean sortu zen “Escuela elemental" izenpean. Ez dago daturik baina eskolaren etxe-aurrean xafla bat ikus daiteke eskolaren sorkuntza urtearen grabatuarekin. Bi eskola eraiki ziren, alde batetik, nesken eskola eta bestetik mutilena. Eskola bakoitzak, bi solairu zeuzkan. Beheko solairua, non klaseak ematen ziren, eta goi solairua, non maisu eta maistrak bizi ziren.
  • Neska eta mutilen nahasketa

    1974.urtean Jose Luis irakaslea heldu zen Montorre eskolara orduko mutilen eskolako maisu nagusia bezala. Iritsi zen urte berdinean neskak eta mutilak nahastea proposatu zuen. Begoña Cruz, garai hartan lehen hezkuntzako neskek irakasle zenak baiezkoa eman zuen eta momentu horretatik gaur egun arte, Montorre eskola zentro misto batean bilakatu zen.
  • Don Pedro Pujana

    Don Pedro Pujana, 1975ean eskolara iritsi zen erlijioko irakasle bezala. Don Pedro bizkaitarra zen eta berak itzuli zituen hainbat argitalpen neskek eta mutilek euskaraz ikasi ahal izateko.
  • Mutilen eskolaren itxiera

    1. urtean, mutilen eskola betirako zarratu zen.
  • Lehen Hauteskunde Demokratikoak

    1. urtean, lehen Hauteskunde Demokratikoak gertatu ziren eta alkate bezala, Julián Muniategi irten zen.
  • Tere Mallea Reizabal

    1981.urtean, Tere Mallea Reizabal heldu zen Gauteguiz Arteagako eskolara. Tere Mallea eta Jose Marik, urte hartan esukerazko klaseak ematen hasi ziren ikasle guztiei.
  • Herriko liburutegia

    1983aren ekainean mutilen eskola izan zena herriko liburutegi bezala inauguratu zen.
  • Mutilen eskola, mediku kontsultategia

    1. urtean, mutilen eskola izan zena, sendagilearen kontsultateagi bezala erabili zen, Javier Crespo medikuaren zuzendaritzaren eskutik, eta liburutegia zegoen aretoa, itxaron gela bezala erabili izan zen.
  • Montorre eskolaren izendapena

    1993an, Juan Félix Naberan alkate zela, Jose Luis maisuak eskolari izen bat ematea proposatu zuen. Gurasoen elkarteari proposatu zitzaien eta elkartearen baizkoarekin ideia udaletxean plazaratu zen.
    Udaletxeak ere baietza eman zuen eta Hezkuntza Ordezkaritza jakionaren gainean zegoela, Gautegiz Arteagako eskola, Montorre eskola izatera bilakatu zen.
  • Taxi zerbitzua

    Montorre eskolak, taxi zerbitzua eman zuen lehen aldiz, 1999.urtean. Lehen taxista eta gaur egun zerbitzuan jarraitzen duena, Balen Bilbao izan zen. Izan ere, momenturarte 2km baino urrunago bizi ziren familiek laguntza ekonomikoa jasotzen zuten baina garraioa beraiek bilatu behar zuten. Hori dela eta 1999.an eskolak taxi zerbitzua ahalbidetu zuen.
  • Haurtzaindegiaren sorkuntza

    2002.urtean Miren Arantza Madariaga alkatetzan zegoela, Montorre eskolak haurtzaindegia izateko proiektua hasi zen.
  • Haurtzaindegi eta jantoki zerbitzuak

    1. urtean hainbat aldaketa garrantzitsu gertatu ziren eskolan, izan ere, haurtzaindegiaren proiektua bukatu zen eta jantoki zerbitzua ahalbidetu zen.
  • Haur hezkuntzako eskola berria

    2007ko abenduan, antzinako mutilen eskolan lanak hasi ziren, gaur egun haur hezkuntzako eskola dena sortzeko.
  • Teknologia berrien integrazioa

    2015.urtean hezkuntza sailaren Berritzu planaren ondorioz eta udaletxearen laguntzarekin teknologia berriak ezarri ziren lehen hezkuntza eta haur hezkuntza eskoletan. Esaterako, arbel digital eta kanoiak jarri ziren gela gehienetan.