Etxelilaa

ETXELILA, emakumin topaleku

  • Jabekuntza eskola, aurrekari gisa

    Jabekuntza eskola, aurrekari gisa
    1. urtean sortutako proiektua da. Eskola honen helburua emakumeak euren ezberdintasun egoeraz jabetzea eta beraien parte-hartzea sustatzea da. Erreferentziazko gune bat da formazioa jasotzeko eta horretaz gain, topalekua ere bada emakumeek, banaka nahiz taldeka, jabekuntza prozesuak garatzeko.
  • Udaleko Berdintasun plana eta lehen protokoloak

    Udaleko Berdintasun plana eta lehen protokoloak
    Emakumeen espazio baten behar izana aldarrikatu zen lehen aldiz Ondarroako Udaletik. Horretaz gain, jai eta bestelako ekintzetan lehen protokoloak jarri ziren martxan.
  • Jardunaldien hasiera

    Jardunaldien hasiera
    Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak lan luzea egin du emakumeentzako espazio propioa lortu ahal izateko. 2012ko apirilean, adibidez, jardunaldiak egin zituen espazioa zelakoa izan behar zen pentsatzeko. Baina ez hori bakarrik, beste herri batzuetako emakumeen topaguneak ere bisitatu zituzten kontseiluko kideek. Lan horren ondoren lortu dute kontseilukoek herrian emakumeentzako espazio berri hau zabaltzea. http://www.ondarroa.eus/es-ES/Servicios/Igualdad/Paginas/Etxelila.aspx
  • Etxelilaren inaugurazioa. "ETXELILA, Emakumin Topaleku"

    Etxelilaren inaugurazioa. "ETXELILA, Emakumin Topaleku"
    Hainbeste urtetan aldarrikatutako espazioa 2013ko martxoaren 7an inauguratu zen. Ondarroan “Emakumeen etxea” emakume elkarteen aspaldiko aldarrikapena izan da: “Emakumeen etxeak espazio dinamikoa eta irekia izan behar du, herriko emakumeentzako tokia, enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa”.
  • Jarduera-ildoak

    Jarduera-ildoak
    a. Emakumeen parte-hartzea eta asoziazionismoa sustatzea bizitzako arlo guztietan.
    b. Aldaketa soziala eta feminista lortzeko jarduera estrategikoak bultzatzea.
    c. Talde ezberdinen arteko elkarlana eta emakume anitzen arteko elkarlana sustatzea.
    d. Emakumeek jendartean duten tokia hobetzearen alde lan egitea.
    e. Berdintasunaren inguruko prestakuntza, sentsibilizazioa eta informazioa sustatzea.
    f. Berdintasunaren alorreko ikerkuntza, berrikuntza eta ikuspuntu berriak sortzea.
  • ETXELILA barrutik, gelaz gela

    ETXELILA barrutik, gelaz gela
    -HItzaldi aretoa: Ikus-entzunezko gela da eta bertan ikastaroak, hitzaldiak eta antzerako ekimenak egiteko beharrezko material-ekipamendua du.
    -Biltegia
    -Artegintza gela: Emakumeen sormen artistikoa bultzatuko duen espazioa da.
    -Komunak
    -Elkarteen gela: Emakume elkarte ezberdinen erabilerarako prestaturiko gela da.
    -Erakusketa aretoa: Erakusketak jarri ahal izateko sistema dago bertan.
    -Bulegoa: Hor kokatzen da topalekuaren dinamizatzailea.
    -Liburutegia eta batzargela: dokumentazioa.
  • Talde eta elkarteak

    Talde eta elkarteak
    • BOGA-BOGA
    • UXU-Ondarroako emakumeen taldea
    • 7 EMAKUME EN MOVIMIENTO
    • ANDRABANDA FEMINISTA
    • DIAPOO LIGUEYE - Ondarroako
    Emakume Senegaldarren Elkartea
    • SAREKONPONTZAILEAK
    • ONE
  • 5.urteurrena

    5.urteurrena
    Bost urte pasatu eta gero, festa bat antolatu zen elkarte guztien parte hartzearekin ETXELILAren urteurrena ospatzeko.
  • "ETXELILA" abestia, AZALERA

    "ETXELILA" abestia, AZALERA
    AZALERA taldeak ETXELILAren kanta ofiziala sortu zuen.