Angela davis 640x445 hitzaldian

Angela Yvonne Davisen Biografia.

  • Gaztaroa

    Gaztaroa
    Angela Yvonne Davis 1944an jaio zen Birminghamen (Alabama). Eskubide zibilen aldeko ekintzailea eta feminista bezala definitu daitekeen afroamerikarra, Dynamite Hill auzoan biz izan zen bere familiarekin eta auzo honetan bizi izanak, bere ibilbide personal zein politikoan errotik eragin zion.
    https://goo.gl/D13281
  • Ikasketak

    Ikasketak
    Brandeis Massachusettseko Unibertsitatean ikasi zuen eta bertan, Herbert Marcuse filosofo marxista ezagutu zuen, geroago bere ikasle izango zena.
    1963-64 ikasturtean, Sorbonan Filosofia ikasi zuen eta Marcuseren eskolak jaso zituen.
    1965ean, Filosofian graduatu zen Humbolt Unibertsitatean, Ekialdeko Berlinen. Eta, magna cum laude-rekin Frantses Literaturan ere, Brandeis Massachusettseko Unibertsitatean. 1965-67 bitartean, Filosofiako graduondoa egin zuen Frankfurten.
  • Lanbidea eta afiliazioa

    Lanbidea eta afiliazioa
    1969an, Kaliforniako Los Angeles-ko Unibertsitatean, Filosofiako irakasle laguntzaile gisa hasi zen baina bere afiliazio komunista zela eta (1968an afiliatu zen AEB-ko Alderdi Komunistan, CPUSA-n), Reagan gobernadoreak fakultatetik bota egin zuen. Hainbat protesta ondoren, lanpostua berreskuratu zuen baina 1970ean Kontseiluak ez zion kontratua berriztu.
  • Aktibismoa eta espetxealdia

    Aktibismoa eta espetxealdia
    1970ean, presoen eskubideen aldeko aktibismoaren ondorioz, atxiloketa, epaiketa eta hemezortzi hilabeteko espetxealdia jasan zituen, New York-eko Emakumezkoen Atxilotze zentroan bete zituenak.
    1972an karguetatik libre geratu zen Davis, Estatu Batuetako historian izan den epaiketarik ezagunetarikoan.
  • Espetxeen abolizioa eta "Free Angela" mugimendua

    Espetxeen abolizioa eta "Free Angela" mugimendua
    Espetxealdia une garrantzitsua izan zen espetxeen abolizioaren bere teoria garatzerako orduan. Garai honetan, Critical Resistance elkartea sortu zuen, Estatu Batuetako espetxe-industria sistema desegiteko helburuarekin.
    Eta era berean, “Free Angela” mugimendua indarra hartzen hasten da nazioartean, justizia penalaren sistemaren botere-gehiegikeria salatuz.
    https://www.youtube.com/watch?v=Qh49nbTq268
  • Militantzia politikoa

    Militantzia politikoa
    -70. hamarkadako ondorengo urteetan hizlari ospetsu bilakatu zen Davis zapalduen interesen aldeko iraultza sozial eta politikoaren aldeko borrokan. Eskubide zibilak, espetxe erreforma eta gizarte-aldaketa izan ditu ardartz bere ibilbide politikoan eta era honetan zapalkuntza guztiak jartzen ditu harremanetan, bere haragian bizi izan dituelako: Davis emakumea, afroamerikarra, lesbiana, komunista eta Pantera Beltza baita.
    https://vimeo.com/61341375
  • Genero-arraza-klase menderakuntza

    Genero-arraza-klase menderakuntza
    Davisek, gizarte-aldaketa lortzeko, arraza eta etnia baino haratago antolatutako oinarri politikoa duten koalizioak aldarrikatzen ditu: klase, kultura, genero eta sexu orientazio desberdinak bereganatzen dituztenak alegia.
    1980an eta 1984an, Alderdi Komunistaren aldetik, presidentziarako hautagai gisa aukeratua izan zen.
    1980ko hamarkadaren erdialdeaz geroztik, National Political Congress of Black Women eta National Black Women`s Health Project taldeetan jardun zuen.
  • Committees of Correspondence for Democracy and Socialism

     Committees of Correspondence for Democracy and Socialism
    Sobietar Batasuna desegin ondoren, Davisek eta beste batzuek,

    Leninismoa baztertu eta bestelako jarrera moderatuago bat hartzeko erronka luzatu zioten alderdiari, eta huts egin zutenez,
    talde disidente bat eratu zuten zenbait alderdikidek 2000.urtean: sozialista demokratiko gisa definitu zuten Committees of Correspondence for Democracy and Socialism talde politikoa.
  • Ikasketa Feministen Saileko zuzendaria

    Ikasketa Feministen Saileko zuzendaria
    Gaur egun, Kaliforniako Unibertsitatean (Santa Cruzen) Kontzientziaren Historia ikasgaiko irakasle titularra eta Presidente Katedraduna da, Ikasketa Feministen Saileko zuzendaria izatearekin batera. https://es.wikipedia.org/wiki/Angela_Davis