Permuy alex iglesia  644x362

Alex de la Iglesia

By iratisb
  • Jatorria

    Jatorria
    Álex de la Iglesia Mendotzan (Bilbo, Bizkaia) jaio zen eta Euskal Herriko zinema zuzendaria da. 2009-ko Ekainean Espainiako arte eta zine akademiako zuzendaria izendatu zuten, baina 2011-ko Goya emanaldiaren ondoren dimititu egin zuen, Sinde legea dela eta.
  • Ikasketak

    Ikasketak
    Deustuko Unibertsitatean hasi zen Filosofia ikasketan burutzen. Baina laster, komikiaren munduan murgildu zen eta hortik zinemara igaroz.
  • Mamá

    Film labur honen zuzendari artistiko bezala debutatu zuen zinemaren munduan. Film hau Pablo Bergerena da.
  • Mirindas asesinas

    Mirindas asesinas
    Pedro Almodóvarren ekoiztetxeak finantzatu zion lehenengo film luzea da. Film labur hau Bizakian errodatu egin zen, hain zuzen Erandion.
    Gizon bat tabernan sartu eta "mirinda hotz bat" eskatuko du. Zerbitzariak ordaintzeko eskatu eta gizonak aurretik ez diola abisatu leporatuko dio. Orduan eztabaida hasi eta baita bertoko bezeroen hilketak ere.Hona hemen film laburraren linka:
    https://www.youtube.com/watch?v=o9AnODWHXgA
  • Acción mutante

    Acción mutante
    Umorezko film bat eta ciberpunk estiloko da. Pelikula honekin arrakasta handia eskuratu zuen.
    https://www.youtube.com/watch?v=36OYRYoufvg
  • El dia de la bestia

    El dia de la bestia
    Film honekin zuzendari euskaldunak Goya irabazi zuen, baina pelikulak osotara sei Goya irabazi zituen. Halaber, Santiago Segurari “aktore onenari” Goya eman zioten.
    https://www.youtube.com/watch?v=36OYRYoufvg
  • Perdita Durango

    Perdita Durango
    Rosie Perez eta Javier Bardem antzeztu zuten pelikula da eta Barry Gifford-en eleberri batean oinarritu zen."The Story of Perdita Durango" eleberrian oinarrituta dago eta Las Vegas, Nogales, Tijuana, Tucson eta Xochimilcon grabatua zen. Perdita Durango umore, maitasuna, sexua eta ekintzaz beteriko filma da.
    Hurrengo linkean trailerra ikus daiteke
    https://www.youtube.com/watch?v=_968A9KLgu4
  • Muertos de risa

    Muertos de risa
    Umorezko filma dirudien arren, drama bat da. Protagonistak Nino eta Bruno dira, frankismoaren amaieraldea eta gizarte aldaketa sakonak jasaten ari den Espainian bizi diren bi umorista arrakastatsuak. Hasieran lagunak dira baina denbora aurrera joan ahala, adiskidetasuna apurtuz joango da.
    Hurrengo linkean trailerra ikus daiteke:
    https://www.youtube.com/watch?v=DoEOSm8bcc4
  • La Comunidad

    La Comunidad
    Pelikula honen protagonista Carmen Machi da eta umore beltzaren atalean sailkatzen da.
    Julia bizitzan zorte gutxi izan duen emakume bat da. Ezustean , emakume atsekabetua zenak Madrilgo hildako baten etxebizitzan 300 milioi pezeta topatuko ditu, gertakizun honek bere bizitza aldatuko du, baina aurretik eraikin horretako bizilagunekin izango dituen oztopoak gainditu beharko ditu.
    https://www.youtube.com/watch?v=NSKEuFBeeGo
  • 800 balas

    800 balas
    Kasu honetan pelikularen protagonistak Carmen Maura eta Sancho Gracia dira de la Iglesia ikusitako antzezlan batean oinarritu zen pelikula burutzeko. 2002an bi Goya Sari bereganatu zituen, Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren Saria (Sancho Gracia) eta Efektu Berezien Saria.
    https://www.youtube.com/watch?v=ZkhVpkQRMzc
  • Crimen ferpecto

    Crimen ferpecto
    Rafael saltegi handitan lan egiten du. Bere nagusia liskar batean hilko du. Lekuko bakarra Lourdes da eta honek egoera aprobetxatzen du Rafaelekin ezkontzeko. Baina honek ezin du gehiago eutsi eta plan perfektu bat asmatuko du egoera horretatik libratzeko.
    https://www.youtube.com/watch?v=3dmrB4Xliu8
  • The Oxford Murders

    The Oxford Murders
    Guillermo Martínezen eleberrian oinarritutako film kriminala da. Nazioarteko aktoreak dira nagusi filmean Elijah Wood, John Hurt eta Leonor Watling, hain zuzen ere eta Londresen eta Oxforden grabatu zen, ingelesez. Martin ikasle estatubatuarra Oxfordera doa Arthur Seldom ospe handiko irakasleak bere tesia zuzendu dezan. Guztia hankaz gora jarriko da Anna, Martinen etxeko nagusia, hilda agertzen denean. Iraskasle eta ikasleak hilketaren erruduna bilatzekoa aliatuko dira. Hona hemen filmaren trail
  • Balada triste de trompeta

    Balada triste de trompeta
    Terrorezko eta umore beltzeko pelikula da. Zilarrezko lehoia irabazi zuen Venezian eta Estatu Batuetan estreinatu zen. Errodaia Espainiar Estatuko hainbat lekutan eman zen, hala nola, Madril, Alicante etab. Aktore asko lan egin izan dute filmean, hala nola, Santiago Segura,Antonio de la Torre, Carolina Bang edota Carlos Areces. Filma zirku giroa eta pasa den mendeko Espainiar gizartea islatzen du. Filmaren gaztelaniazko trailerra hemen ikusgarri: https://www.youtube.com/watch?v=Ura85FQoUl4
  • La chispa de la vida

    La chispa de la vida
    Pelikula honen protagonistak José Mota eta Salma Hayek dira. Filma Cartagenan errodatu zen. De la Iglesiaren pelikula gehienak bezala, umore beltza da nagusi. Roberto langabezian dagoen publizista da. Berak egin zituen Coca-Colaren “La chispa de la Vida” esloganarekin famatu bihurtu zen iragarkia baina azken urteotan ez du lanik aurkitzen. Ustekabeko buelta ematen du bere bizitza bapatean istripu bat izaten duenean eta fama berriz ere bere bizitzan sartzen denean. Hona hemen filma ikusteko este
  • Las brujas de Zugarramurdi

    Las brujas de Zugarramurdi
    Pelikula honetan hainbat protagonista daude, Hugo Silva, Mario Casas, Jaime Ordoñez, Carolina Bang, Terele Pávez eta Carmen Maura.1610-ko Espainiako inkisisioan oinarrituta dago. Hau da, Zugarramurdiko hogeita bederatzi biztanle erre zituzten sorginak zirelakoan.

    https://www.youtube.com/watch?v=f3uBdsog0no
  • Messi

    Messi
    de la Iglesiak Messi futboleko jokalariaren baitan burutu duen film dokumentala da. Veneziako Mostran estreinatu zen. Oro har, Lionel Messiren bizitza kontatzen du; bere gaztaroa,nola heldu zen munduko futbolaririk onena izatera etab. De la Iglesia filma egiterako orduan Orson Welles-en Citizen Kane eta Woody Allen-en Broadway Danny Rose filmetan oinarritu zela esan zuen. Elkarrizketak, irudiak eta familiak grabatu izan zituen bideoak agertzen dira dokumentalean. Hona hemen trailerra: https://
  • Mi gran noche

    Mi gran noche
    De la Iglesiaren azken filma da eta jada ikusgarri dago Espainiako zinemetan. Mario Casas, Blanca Suárez eta Raphael bezalako pertsonaia famatuak dira protagonistak. Film barregarria den arren, Bilboko zuzendariak kaos egoera bat irudikatu nahi izan du, bizitza bezalako kaos egoera hain zuzen ere. Trailerra ikusteko klikatu hurrengo estekan: https://www.youtube.com/watch?v=KBahnqECT7o