XIX. MENDEA ESPANIAN

Timeline created by nasserkaidi
In History
  • NAPOLEONEN INBASIOA

    NAPOLEONEN INBASIOA
    Espainia 1808an inbaditu zuen eta momentu horretan zegoen erregea (Karlos IV.) eta haren semea (Fernando VII.a) alde egin behar izan zuten eta Napoloenen anaia Josef I.a izendatu zuen errege.
  • INDEPENDENTZIA GERRA

    INDEPENDENTZIA GERRA
    1808ko maiatzaren 2an inbasio horren kontrako herri altxamendu bat egon zen Madrilen. Gero, Espainia osora zabaldu zen, eta Independentzia Gerra piztu zen. Gerra 1814an amaitu zen, tropa frantsesen porrotarekin.
  • ESPAINIAKO LEHEN KONSTITUZIOA

    ESPAINIAKO LEHEN KONSTITUZIOA
    Gerra garaian, Fernando VII.a Espainiatik joan zenez, gobernuko lanak egiteko Juntak sortu ziren eta, Cadiz hirian bildutak, 1812an Espainako lehen konztituzioa idatzi zuten.
    Konztituzio horretan zera ezarri zuen:
    -Monarkia izango zela gobernatzeko era baina, erregeak ez zuela botere absolutoa.
    -Hiru Estatutako botereak banatu zituen:legegilea, betearazlea eta judiziala.
    -Oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk gehitu zituen:Imprimatzeko, sakatasuna, biltzeko eskubideak, eskuntza publicoa...
  • FERNANDO VII.a (ABSOLUTISMOA)

    FERNANDO VII.a (ABSOLUTISMOA)
    1814an, independientzia Gerra amaitu ondoren, Fernando VII.a Espaniara itzuli zen. Cadizko Konstituzioa indargabe utzi zuen eta berriro absolutismoa ezarri zuen 1833an, hil zenean, absolutistak Karlosen alde jarri ziren (Karlistak), eta liberalek Elisabet printzesa proposatu zuten, nahiz eta 3 urte izan.Lehen Karlistaldia hasi zen eta Elisabet II.aren aldekoek irabazi zuten.
  • ELISABET ll.a(LIBERALISMOA)

    ELISABET ll.a(LIBERALISMOA)
    Elisabet II.a boterera iritsi zen, baina ez zuen gobernatu urtean adinez nagusi egin arte (1840an). Garai hartan Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen behin betiko. Erreinaldi honetan, bi alderdi politiko egon ziren: kontserbadoreak eta progresistak.
  • INDUSTRIALIZAZIOA

    INDUSTRIALIZAZIOA
    Meatzaritza, nekazaritza eta industria ziren Espainiako ekonomiako jarduera nagusiak.
    Meatzaritza:Oso garrantzitsua bihurtu zen. Lanpostu asko sortu zituen, eta baliabideak esportatzeko aukera eman zuen. Urrea, kobrea, ikatza eta merkurio lortzen zuten batez ere.
  • Nekazaritza

    Nekazaritza
    Espainiako jarduera ekonomikorik garrantzitsuena izan zen. Dena den, lurrak ez zeuden batere ongi banatuta eta nekazariek oso soldata baxua kobratzen zuten. Hegoaldean latifundioak edo lur ustiategi handiak zeuden. Kantauri itsasoaren inguruan, berriz, minifundioak edo lur ustiategi txikiak. Hauetan, zerealak, artoa eta patata lortzen ziren batez ere. Hegoaldean olibondoak zeuden eta inportanteak ziren ere, mahastiak.
  • Industria

    Industria
    Bereziki garrantzitsuak izan ziren Kataluniako ehungintza eta Euskadiko siderurgia. 1840tik aurrera, bultzada handia eman zitzaion trenari garraio sarea hobetzeko.
  • AMADEO I.TIK ALFONTSO XII.ERA

    AMADEO I.TIK ALFONTSO XII.ERA
    1868an, matxinada bat egon zen Espanian eta Elisabet ll.ak Espaniatik alde egin zuen. Hori dela eta, 1871n, Gorteek errege berri bat izendatu zuten :Amadeo l.a Italiarra. Errege honek ez zeukan babes handirik eta bi urte pasa ondoren, uko egin behar izan zion tronoari .Momentu horretan, 1873an Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten. Honek hamaika hilabete besterik ez zuen iraundu eta Elisabet ll.aren semea bueltatu zenean, erregea izendatu zuten, Alfontso Xll.a izenarekin.