XIX.Mendea Espainian

Timeline created by andernichifor
In History
  • Napoleon Ibazioa

    Napoleon Ibazioa
    Espainia 1808an inbaditu zuen eta momentu horretan zegoen erregea (Karlos IV.) eta haren semea (Fernando VII.a) alde egin behar izan zuten eta Napoloenen anaia Josef I.a izendatu zuen errege.
  • Independentzia gerra

    Independentzia gerra
    1808ko maiatzaren 2an inbasio horren kontrako herri altxamendu bat egon zen Madrilen. Gero, Espainia osora zabaldu zen, eta Independentzia Gerra piztu zen.
    Gerra 1814an amaitu zen, tropa frantsesen porrotarekin.
  • Espainiako lehen kostituzioa

    Espainiako lehen kostituzioa
    Gerra garaian,Fernando VII.a joan zenez, gobernuak lanak egiteko JUNTAK sortu ziren,eta 1812an Espainiako lehen kostituzioa sortu zuten
    Konstituzio horretan zera ezarri zuen : -Monarkia izango zela gobernatzeko ere baina, erregeak ez zuela botere absolutoa izango -Hiru Estatuko boterea banatu zituzten:legegilea, betearazalea eta judizialak. -Oinarrizko eskubide eta askatasun batzuk gehitu zituen:inprimatzeko askatasuna, biltzeko eskubidea , hezkuntza publikoa eta zerga berdintasuna.
  • FERNANDO VII.a (ABSOLUTISMOA)

      FERNANDO VII.a (ABSOLUTISMOA)
    1814an, Independentzia Gerra amaitu ondoren, Fernando VII.a Espainiara itzuli zen. Cadizko Konstituzioa indargabe utzi zuen eta berriro absolutismoa ezarri zuen.
    1833an, hil zenean, absolutistak Karlosen alde jarri ziren (karlistak), eta liberalek Elisabet printzesa proposatu zuten, nahiz eta 3 urte izan.
    Lehen Karlistaldia hasi zen eta Elisabet II.aren aldekoek irabazi zuten.
  • INDUSTRIALIZAZIOA:MEATZARITZA

    INDUSTRIALIZAZIOA:MEATZARITZA
    Meatzaritza, nekazaritza eta industria ziren Espainiako ekonomiako jarduera nagusiak. Meatzaritza:Oso garrantzitsua bihurtu zen. Lanpostu asko sortu zituen, eta baliabideak esportatzeko aukera eman zuen. Urrea, kobrea, ikatza eta merkurio lortzen zuten batez ere.
  • INDUSTRIALIZAZIOA:NEKAZARITZA

    INDUSTRIALIZAZIOA:NEKAZARITZA
    Nekazaritza:Espainiako jarduera ekonomikorik garrantzitsuena izan zen. Dena den, lurrak ez zeuden batere ongi banatuta eta nekazariek oso soldata baxua kobratzen zuten. Hegoaldean latifundioak edo lur ustiategi handiak zeuden. Kantauri itsasoaren inguruan, berriz, minifundioak edo lur ustiategi txikiak. Hauetan, zerealak, artoa eta patata lortzen ziren batez ere. Hegoaldean olibondoak zeuden eta inportanteak ziren ere, mahastiak.
  • ELISABET II.a (LIBERALISMOA)

     ELISABET II.a (LIBERALISMOA)
    Elisabet II.a botere iritsi zen, baina ez zuen gobernatu urtean adinez nagusi egin arte (1840an). Garai hartan Espainia monarkia parlamentario bihurtu zen behin betiko. Erreinaldi honetan, bi alderdi politiko egon ziren: kontserbadoreak eta progresistak.
  • INDUSTRIALIZAZIOA:INDUSTRIA

    INDUSTRIALIZAZIOA:INDUSTRIA
    Industria: Bereziki garrantzitsuak izan ziren Kataluniako ehungintza eta Euskadiko siderurgia. 1840tik aurrera, bultzada handia eman zitzaion trenari garraio sarea hobetzeko.
  • AMADEO I.TIK ALFONTSO XII.ERA

    AMADEO I.TIK ALFONTSO XII.ERA
    1868an, matxinada bat egon zen Espainian eta Elisabet II.ak Espainatik alde egin zuen.
    Hori dela eta, 1871n, Gorteek errege berri bat izendatu zuten: Amadeo I.a italiarra.
    Errege honek ez zeukan babes handirik eta bi urte pasa ondoren, uko egin behar izan zion tronoari.
    Momentu horretan, 1873an, Gorteek Lehen Errepublika aldarrikatu zuten. Honek hamaika hilabete besterik ez zuen iraundu eta Elisabet II.aren semea bueltatu zenean, erregea izendatu zuten, Alfontso XII.a izenarekin.