ARISTU, Ekhiñe. Ariketa 2

  • Period: to

    XVIII. MENDEA

    XVIII. mendea ondarean jatorritzat hartzen da.
    Garai honetan iraganeko objetuak altxorrak bezala ikusten dira, beste aro historikoetakoak izateagatik. Horregatik ondasunak biltzen dituzte. Ondarearen bilduma-zaletasun hau norbanakoaren ospea eta gizarte-bereizketa irabazteko modu bat da, honen intentzioa: ospe indibiduala, nazioartekoa, eta, giza ezberdinketa, lortzea da.
    Bilduma hauek gaur egungo museoen jatorritzat hartzen da.
  • FRANTZIAR IRAULTZA

    Frantziar iraultzan, estamentu pribilegiatuen aurkako borrokan, ondare kulturalak herriarenak izatera pasa ziren, nahiz eta ondasun ugari suntsituak izan ziren.
  • Period: to

    XIX. MENDEA

    XIX. mendean ondare terminoa erabiltzen da lehen aldiz.
    Garai honetan ondareari balio dokumentala gehitzen zaio, hortaz, ondasunak sortutako gizartearen balio dokumentaleko testigantzatzat hartzen dira. Hau da, balio inmateriala ematen zaio. Era berean, ondarea eta kultura kontzeptuak munduko herrialdeak bereizteko eta klasifikatzeko erabiltzen hasten dira. Ondarea ondasun kulturaltzat hartzen da gizarteko eliteak prestigiatzeko.
  • Erromantizismoa

    Erromantizismoa
    Erromantizismoarekin eta burgesiaren indar hartzerekin oraindik gehiago erabiltzen da ondarea jerarkiaren balioa handitzeko. Era berean, hau nazionalismoekin eta kolonialismoekin erlazionatzen da.
  • XIX. mendearen amaieran

    Ondarea interpretatzearen ideia sortzen da. Ondorioz ondarea identitatearekin, ekonomiarekin eta gizartearekin erlazionatzen hasten da.
  • Period: to

    XX. MENDEA (1. erdia)

    XX. mendean ondareak alderdi juridiko eta adminostratiboan agertzen da.
    Garai honetan ikuspegi hierarkikoaren kritika iritsi zen, ondarea gizartearekin, kolektibitatearekin, lotu zenean.
    Honi esker ondarea gizarte baten identitate kulturalaren testigantza bezala ikusten hasi zen. Ikuspuntu hau, gizartearen balioa handitzearen ideaitik dator.
  • II. mundu guda

    II. mundu guda
    II. mundu guda amaitu zenean hasten da ondare terminoa nazioartean erabiltzen.
  • Period: to

    XX. MENDEA (2. erdia)

    Garai honetan ondarea baliabide kultural, sozial eta ekonomikoa bezala kontsideratzen hasten da eta garrantzia ematen zaio ondorengo belaunaldiei transmititzeko eginkizunari. Era berean, ondasun erakargarrienak indartzen hasten dira, ahalik eta errenta ekonomiko handiena lortzeko. Horregatik ondarea kontsumo turistiko eta kultural bezala erabiltzen hasten da, ekonomiari begira estatuak ondarea kontrolatzen du. Horregatik museoek errenta ekonomikoa izan behar dutela uste da.
  • Period: to

    XXI. MENDEA

    Gaur egun ondarea ikuspegi anitzetik ikertzen da. Besteak beste; arestian aipatutako ondare inmateriala kontuan hartzen da, hezkuntzan lantzen da, aniztasun kulturala sustatzen da, eta, ondasunekiko enpatia, zaintza, transmisioa eta babesa lantzen da. Gainera, ondarea baliabide bezala ikusten da, ez soilik gastu bezala. Ondarea oraindik lotuta dago indarkeri fisikoeetara, desinteresera eta ezezagutzara ondarearen hondaketa erraztuz. Ondare kultural terminoa erabiltzen da.