13. Jarduera Grezia

  • 900 BCE

    Estatu txiki asken sorrera

    Hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren, estatu-hiriak deituak. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen. Hiri nagusiak Esparta, Korinto eta Atenas izan ziren.
  • 753 BCE

    Oligarkiaren sorrera

    Lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin (oligos + arkia = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan.
  • 621 BCE

    Legeak idatziz

    Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen (tyrannos = jauna) bidez, indarrez inposatu ziren.
  • 594 BCE

    Solon merkatari aberats

    Solon merkatari aberatsa eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen. Bule herritarren batzarra sortu zuen, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren herritarrentzat. Partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina
  • 508 BCE

    Klistenes aristokrata berritzaileak

    Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere.
  • 451 BCE

    Perikles

    Perikles Atenasko estatu-gizon handiak estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian hautatua izan ondoren, haren buruzagitza militarra ezarri zen Atenasko bizitza politikoan.
  • 411 BCE

    Egitura oligarkikoa berrezarr

    Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen.
  • 403 BCE

    Demokrazia berreskuratu

    Demokrazia berreskuratu zuten.
  • 346 BCE

    Mazedoniako errege Filipo II.

    Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen
  • 336 BCE

    Alexandro Handia haren semeak

    Inperio handi bat sortu zuen
  • 323 BCE

    Greziako lurraldea erresuma

    Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.