20thcentury

XX.mendeko ardatz kronologikoa

  • Period: to

    Aro Garaikidea

    Aro Garaikidea edo Gaur Egungo Aroa Historia banatzen den zatietako laugarrena da, Aro Modernoaren ondorengoa, Frantziako Iraultzan hasi eta gaur egun arte hedatzen dena.
  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. 1789tik aurrera Frantzian eta bere kolonietan izandako asaldura sozial eta politiko sakona izan zen
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore
    Napoleon Bonaparterek lehenbiziko boterea hartu zuen Frantzian, gobernu zaharraren aurkako kolpe baten bidez, baina ez zuen instigatu: Sieyesen marrazkia izan zen batez ere. Napoleonek egoeraren gaineko kapitalizazioa egin zuen Kontsulatuaren gobernu berria menderatzeko eta Frantziaren kontrola lortzeko, Frantziako herri indartsuenetako batzuek beren interesak lotzen zituzten konstituzioa sortuz: lurjabeak. Orduan, hau erabili ahal izan zuen bere laguntza bultzatzeko enperadorea deklaratu izana
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila
    Austerlitz-eko guduak, Hiru Enperadoreen Gudua izenez ere ezaguna, Napoleon I.a enperadoreak zuzendutako armada frantsesa Alexandro I.a Errusiako Tsar eta Austriako Frantzisko I.a enperadorearen indar errusiar-austriarren aurka jarri zuen 1805eko abenduaren 2an testuinguruan. Napoleonen Gerrak. Napoleonen garaipen handienetako bat izan zen, Frantziako Lehen Inperioak Hirugarren Koalizioa behin betiko zapaldu baitzuen ia bederatzi orduko borroka gogorren ostean. Gudua Austerlitz inguruan izan zen
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera
    Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia,edo Guda Nagusia,Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu baitziren militar aritzeko, tartean 60 milioi europar. Estimazioen arabera, bederatzi milioi militar eta zazpi milioi zibil hil ziren gerraren ondorio zuzenez
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera
    Italiaren bateratzea (italieraz: Unità d'Italia) edo Risorgimento XIX. mendeko mugimendu politiko eta soziala izan zen, Italiar penintsulako estatu ezberdinak estatu bakar batean finkatzea eragin zuena, Italiako Erresuma. 1820 eta 1830eko hamarkadetako Vienako Kongresuaren aurkako matxinadek inspiratua, bateratze prozesua 1848ko iraultzengatik azkartu zen, eta 1871n amaitu zen, Erroma ofizialki Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zenean
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea
    1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean.
  • Berlingo Konferentzia

    Berlingo Konferentzia
    Berlingo Konferentzia (alemanez: Kongokonferenz) 1884–85 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen,
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza
    Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna
    Versaillesko Ituna Alemania eta Aliatuen artean Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion bake-hitzarmena izan zen, 1919ko ekainaren 28an Versaillesko jauregian sinatua.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera
    Alemaniako alderdi politikoa izan zen.
    Adolf Hitler, alderdiko burua, kantziler izendatu zuen Paul von Hindenburg estatuburuak 1933an.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)

    B.Mussoliniren Erromarako martxa (Marcha sobre Roma)
    Erromako Martxa (italieraz, Marcia su Roma) 1922ko urriaren 27tik 29ra Benito Mussolinik, orduan Alderdi Nazional Faxistako buruak, 1922ko urriaren 27tik 29ra bitartean, Italiako boterera eraman zuen Erromarako martxa bat izan zen.
  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa
    1929ko krisialdi finantzarioak egungoaren antz handia du, eta bada gaurkoa askoz larriagoa izango dela esaten duenik ere. 1929ko urriaren 24an akzio guztien prezioak amildu egin ziren eta inbertitzaileek ihes egin zuten. Burtsaren crackak depresio ekonomikoaren bezpera dira.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera
    Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen.[1] Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona
    Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun osoa jarri zuten gerrako esfortzuaren alde,
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera
    Apirilean Alemania errenditu zen, Hitler hil eta bi egunetara. Hau eta gero, Japonia izan zen gerran jarraitzen zuen ardatzeko estatu bakarra eta Estatu Batuak hauen kontra jo zuten.
    Herrialde guztietan bake iraunkorra ez zen lortu.
    Baina Europan bertan sortu ziren muga berriak
    Gatazkan parte hartu zuten herrialde gehienek oso krisialdi ekonomiko larria pairatu behar izan zuten,
    60 milioi lagun inguru hil zirela gerra honetan; horietakoak 20 milioi soldaduak eta 40 milioi zibilak ziren.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera
    Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere. Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa
    Berlingo harresia 144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera
    Egonkortasun fasea hamarkada amaieran erori zen Afganistanen 1979ko gerra hasi zenean.1980ko hamarkada tentsio handiagoko beste garai bat izan zen. Estatu Batuek Sobietar Batasunaren aurkako presio diplomatiko, militar eta ekonomikoa areagotu zuten, jada geldialdi ekonomikoa jasaten ari zen garaian.