Euskal Itzulpengintzaren Historia

  • 1545

    Lehen euskal liburu inprimatua

    Linguae vasconum primitiae (latinezko izenburua; «euskaldunen hizkuntzaren hastapenak») ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatua da, 1545. urtean argitaratua, Bernart Etxeparek idatzia. Etxeparek lehen euskal idazlea izatearen kontzientzia nabarmena zuen, eta horretaz harro ageri da liburuan, izenburutik bertatik hasita.
  • Period: 1545 to

    Antzinako Euskal Literatura

    Sarasolaren azterketa kuantitatibo klasikoaren arabera (1982), antzinako euskal literaturak, 1545 (euskarazko lehen argitalpenaren data) eta 1879 (euskal foruen abolizioaren data) artean, guztira 194 lan zituen, horietatik 101 itzulpenak ziren eta 12 baino ez ziren erlijiozkoak ez ziren jatorrizko obratzat hartzen.
  • 1563

    Paueko Sinodoa

    Paueko Sinodoan (1563), Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginak testu erreformista batzuk bere lurraldeetako hizkuntzetara, euskarara eta bearnesera, itzultzea agindu zuen. Euskarazko itzulpenen enkargua Leizarragak bete zuen, eta haren ondorioz hiru lan argitaratu zituen 1571n: Iesus Christ Gure Iaunaren testamentu Berria, hainbat gehigarrirekin batera; ABC edo Christinoaen Instructionea othoitz eguiteco formarequin; eta Kalendrera.
  • Period: to

    Kontrarreforma eta erlijio-testuen itzulpena

    XVII. mendean zehar beste obra erlijioso batzuk itzuli ziren. Silvain Pouvreauk Richelieu-ren Instruction du Chrétien (1621) katixima euskaratu zuen, honako izenburu honekin: Guiristinoaren Dotrina (1656). Hurrengo mendean, testu erlijiosoen itzulpenak Joannes Haranederren bidez jarraitu zuen, zeinak, Pouvreauk itzulitako bi lanen bertsio berriak idatzi zituen: Philotea (1749) eta Gudu Espirituala (1750)
  • Period: to

    Ilustrazioa eta literatura didaktikoa

    XIX. mendetik aurrera, joera aldatu zen euskarazko argitalpenetan, eta, erlijio-gaiak alde batera utzi gabe, literatura didaktiko-morala nabarmendu zen, Ilustrazioaren espirituaren isla gisa. Joera hori jasotzen da, orain, alegia errepertorio klasiko eta neoklasikoen itzulpenaren bidez inportatutako lanen corpusean.
  • Period: to

    Mugimendu erromantikoa eta literatura militante kontserbadorea

    Itzulpen erlijioso guztiek ez zuten, ordea, helburu ebanjelizatzailerik. Espiritu erromantikoak hainbat poligrafo europar eraman zituen Euskal Herriaz, hizkuntzaz eta ohiturez interesatzera. W. von Humboldtez gain, beste zenbaitek bisitatu zuten Euskal Herria eta hartaz idatzi: Victor Hugo, Jan Van Eys, Julien Vinson, Hugo Schuchardt, Antoine d’Abbadie eta, bereziki, Louis-Lucien Bonaparte (1775-1840), Napoleonen iloba.
  • Bonaparte pritzearen ekarpenak

    Bonaparte printzea itzulpengintzaren zeharkako bultzatzaile izan zen, kolaboratzaile batzuei testu beraren itzulpenak enkargatzearen bidez, euskalkiak aztertu eta euskalkien mugak ezartzeko asmoz. Gehien errepikatzen diren testuak San Mateoren Ebanjelioa, Kantarik Ederrena, Apokalipsia, Biblia osoa eta Asteteren katixima dira. Itzultzaileak hauek izan ziren: Intxauspe, Uriarte, Etxenike, Salaberri, Otaegi, Mendigatxa eta Jean-Pierre Duvoisin. (Itzultzaile bana euskalkiko)
  • Euskal foruen abolizioa

    Karlistek Hirugarren Karlistaldia galtzearen ondorioz, Canovas del Castillok 1876ko uztailaren 21eko legearen bitartez foruak abolitu zituen.
  • Period: to

    Euskal Pizkundea

    Kulturaren sustatzaile eta hizkuntzaren ikertzailez gain, ordura arte ezagututako idazle belaunaldirik bikainena sortu zen, eta haien artean Lauaxeta eta Lizardi olerkariak nabarmentzen dira. Panorama horretan, kultura-sustatzaile nekaezin bat, Nicolás Ormaetxea Orixe, itzultzaile gogotsua ere izan zen. Gerra Zibilaren ondoren ere itzulpen lanetan jarraitu zuen: Urte Guziko Meza-Bezperak (1949), Agustin Gurenaren aitorkizunak (1956), eta Itun Berria (1967), besteak beste.
  • Period: to

    Itzulpengintza diktadurapean

    Espainiako Gerra Zibila eta ondorengo diktadura izan ziren aurreko literatura-mugimenduaren amaiera, eta egile askok Amerikako erbestetik lan egin behar izan zuten. Itzulpen literarioa autore klasikoen lanez hornitu zen nagusiki.
  • Euskara batuaren sorrera

    1. urtean sortu zen ofizialki euskara batua Arantzazuko biltzarrean, baina baditu horrek aurrekari batzuk: hain justu ere, lau urte lehenago euskaltzale batzuek batasunaren oinarriak finkatzeko egindako lana, Baionako Euskal Idazkaritza erakundearen baitan. 1964. urtean aurkeztu ziren hango erabakiak Baiona’ko Biltzarraren Erabakiak izeneko txostenean.
  • Period: to

    Espainiako trantsizioa eta euskal itzulpengintzaren urrezko aroa

    Euskaltzaindiak 1968an onartutako euskararen bateratzea erabakigarria izan zen, gerora, euskarazko garapen soziokulturalerako. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, berpiztu egin zen ikastolen herri mugimendua, eta horrek euskarazko haur eta gazteentzako irakurgaien eskaria handitzea ekarri zuen. Ezinezkoa zen jatorrizko testuekin bakarrik erantzutea, eta, beraz, itzulitako literaturak garrantzi handia hartu zuen artean oso ahula zen literatura-sistema batean.
  • Itzultzaileen Prestakuntzarako Ikastaldiak

    1976an hasi eta 1980ko urrira bitarteko epean, hau da, Donostiako Itzultzaile Eskolak bere ateak zabaldu arte, bost ikastaldi antolatu ziren euskal Herriaren gune desberdinetan (Arrasate-Ustaritz-Arantzazu-Iruñea) itzulpengintzaren inguruan kontzientzia sortzeko eta lehen ezagupen teorikoak eskaintzeko.
  • Itzulpengintza eskola

    1979 urtearen azken aldera, Euskaltzaindiak, Juan San Martin, bere jagon-sailburuaren bitartez, Xabier Mendigureni eskatu zion Itzultzaile Eskola bat sortzeko aurre txosten bat presta zezala. 1980ko martxoaren 28an jarri zuen eskaturiko aurre proiektua Euskaltzaindiaren eskuetan. "Itzulpenaren Mundua eta Euskal Itzultzaileen Oinarrizko Prestakuntzarako Eskola" zuen izenburua eta hiru atal nagusitan banaturik zegoen:
    - Itzulpena Munduan
    - Itzulpena gurean
    - Itzultzaile Eskolaren zuinak
  • EIZIEren sorrera

    1987an sortu zen Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, EIZIE. Donostiako Itzultzaile Eskolako irakasleak izan ziren abiarazle nagusiak eta bi helburu nagusi zituzten: batetik, profesionalen eskubide eta interesak kolektiboki babesteko elkargunea sortzea eta, bestetik, indarrak pilatzea gizartean aintzat hartu zedin sektorean egindako lana.
  • Itzulpengintza eta interpretazioko Unibertsitate Ikasketak

    1. urtean Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Itzulpengintza eta Interpretazio Lizentziatura sortu zuen eta gaur egun "Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua" eskaintzen du Gasteizeko campuseko Letren fakultatean. Ikasketok 4 ikasturteko iraupena dute eta 240 ECTS kreditu barne biltzen ditu ikasketa planak. Proba baztertzaile bidez aukeratzen dira urtero eskainitako 60 plazak beteko dituzten ikasleak.