Eredu atomikoak

  • Period: 450 BCE to 450 BCE

    Demokrito-ren eredu atomikoa

    Lehen eredu atomikoak izan zen. Eredu hau esaten zuena da, atomoa zatiezin eta suntsiezin modura ikusten zuela, materiaren konposizioan partikularik txikiezina dela esanez.
  • Period: to

    Dalton-en eredu atomikoa

    Kimikaren testinguruan jatorri, oinarria zientifiko lehena.
    -Materia etena da. Partikula material independenteek osatzen dute, eta atomo izena dute partikula horiek.
    -Elementu bereko atomoak berdinak dira, bai masari eta baita ezugarri fisiko eta kimikoei dagokionez.
    -Elementu ezberdinetako atomoak ezberdinak dira msari eta gainerako propietateei dagokionez.
    -Elementu konposatuak elemetu jakin batzuen atomoen loturari esker sortzen dira,zenbakizko erlazio erraz baten bitartez.
  • Period: to

    Lewis-en eredu atomikoa

    Lewisen eredua esaten duena da, atomoa kubikoa dela, eta kuboaren erpinetan elektroiak kokatzen direla. Elektroi-zortzikoteak atomoari egonkortasuna emango lioke, eta hori lortzeko elektroiak beste atomoekin konpartitzen saiatuko litzateke.
  • Period: to

    Thomson-en eredu atomikoa

    Thomsonen eredu atomikoaren arabera, karga positibodun esfera batek osatzen du atomoa. Esfera horretan dago atomoaren zatirik handiena, eta bertan daude elektroiak sartuta.
  • Period: to

    Rutherford-en eredu atomikoa

    Rutherfordek azaldu zuen eredu atomikoaren arabera,ia sistemaren masa(protoiak eta neutroiak) osoa bilduta dagoen esferak osatzen du atomoa. Esfera horren inguruan partikula batzuk daude biraka(elektroiak), planetek Eguzkiaren inguruan egiten duten errotazioaren moduan. Nukleoaren protoiek karga positiboa izaten dute, eta elektroiek, berriz, negatiboa.
  • Period: to

    Bohr-en eredu atomikoa

    Bohr-en ustez,elementu hauek átomo a osatzen dute.
    -Atomoaren erdian nukleoa dago.
    -Nukleoaren inguruan elektroiak daude eta karga negatiboa dute.Zirkulu formako orbitak egiten dituzte elektroiak.
    -Euren orbita biraka dabiltzan bitartean,elektroiak ez dute erradiaziorik igortzen.Nukleotik gertuago dagoen orbita batera jauzi egiten dutenean,ordea,erradiazioa energetikoa isurtzen dute;eta aldiz,gorago dagoen orbitara igarotzen direnean,erradiazioa xurgatzen dute
  • Period: to

    Sommerfeld-en eredu atomikoa

    Sommerfeldek egiaztatu zuen Bohr-en eredua osatu gabe zegoela, orbita elektronikoak eliptikoak ere izan baitzitezkeen. Horrenbestez, Sommerfeldek Bohr-en postulatuak aldatu zituen eta maila energetiko zehatz batean elektroiek egiten dituzten orbitak zirkularrak edo eliptikoak izan daitezkeela azaldu zuen. Horrek sekulako eragina du elektroien egoera energetikoetan. Elektroien mugimendua ez da ondo zehaztutako edo mugatutako orbitetan egiten, baizik hori baino mugimendu konplexuagoa egiten dute.
  • Period: to

    Schrodinger-en eredu atomikoa

    Bohr-en ereduaren ideia zehatzak hartzen beste eredu bat sortu zuen, eredu mekaniko-kuantikoa. Eredu honen arabera, elektroiak probabilitate handiagoko edo txikiagoko lekuetan daude nukleoaren inguruan, baina ezin da erabat ziur jakin non dauden.