Denbora lerroa: XIX. mendea Frantzia

By aizpea4
  • Napoleonek ihes egin

    Napoleonek ihes egin
  • Vienako Kongresua

    Monarkiaren itzulera ekarri zuen, berrezarkuntza.
  • Luix XVIII

    Luix XVIII
    Frantziako erregea izan zen, 1815-1824 bitartean. Honek monarkia konstituzionala ezarri zuen.
  • Lamarque

    Lamarque
    1770ko uztailaren 22an jaio zen Saint-Sever-en eta 1832ko ekainaren 1ean hil zen.
    Frantziako ofizial nagusia izan zen, eta bere ibilbidea Iraultzaren eta Inperioaren armadetan egin zuen, bereziki Vendée eta Espainiako gerretan nabarmendu zen.
  • Period: to

    Frantzian monarkia berrezari

    Frantzian monarkia berrezartzerako orduan, Luis XVIII.ak hartu zuen tronua eta honekin batera aintzin erregimenera itzulera bultzatu zuen, nahiz eta Konstituzio bat egon.Honekin bat tradizionalismoa indartu zen eta iraultzaren aurka altxatu ziren kontserbadoreak.
  • Absolutismoa

    Saboyak Aintzin Erregimenaren alde egin zuen non absolutismoa berrezartzen zuen eta 1815eko Konstituzioaren aurka jarri zen.
  • Karlos X

    Karlos X
    1824-1830 bitartean Frantziako errege izan zen, monarkia absolutuarekin.
  • Period: to

    Monarkia absolutista

    Karlos X.ak monarkia absolutua ezarri nahi izan zuen berriro Frantzian 1824 eta 1830 urte bitartean.
  • Luis Felipe I errege

    Luis Felipe I errege
    Luis Felipe I.a Frantziako errege izan zen 1830-1848 bitartean eta monarkia burgesa sortu zuen.
  • Monarkia Konstituzionala

    Monarkian oinarritutako gobernu mota bat da, non errege bati estatuburu eginkizuna ematen zaio oinordekotasun edo hauteskunde bidez eta konstituzio-sistema baten bidez.
  • Period: to

    Frantziako monarkia burgesa

    1830-1848 urte bitaretan Luis Felipe I.ak hartu zuenean tronua monarkia burgesa sortu eta ezarri zuen Frantzian. Monarkia honekin borboitarren leinu legitimista kendu zuten
  • Period: to

    Uztaileko Iraultza

    Erregearen kontra matxinadak hedatu ziren Parisko kaleetan barrena, Errepublika aldarrikatuz, eta bitartean diputatu liberalek monarkia konstituzionala ezarri zuten.
  • Karl Marx

    Karl Marx
    Marx aldizkarietarako idazten hasi zen beste hainbat filosoforekin batera, baina 1844 aldera Vorwärts! aldizkarirako hasi zen idazten, eta Prusiak hau ixtea erabaki zuenean, Marx Frantziatik botatzea erabaki zuten.
  • 1848ko Iraultza

    1848ko Iraultza
  • Luis Napoleon Bonaparte

    Luis Napoleon Bonaparte
    1808ko apirilaren 20ean jaio zen Parisen eta 1873ko urtarrilaren 9an hil zen Londresen.
    Frantziako Bigarren Errepublikako lehendakari bakarra izan zen eta, geroago, frantziar enperadorea 1852 eta 1870 artean Napoleon III.a izenarekin, Frantziako azken monarka izan zen.
  • Period: to

    Bigarren Errepublika

    Bigarren Errepublikaren ezaugarri nagusia "errepublika sozial eta demokratikoa" eta errepublika liberalaren arteko tirabirak izan ziren. "Askatasuna, Berdintasuna, Anaitasuna" goiburua izan zuen.
    Bigarren Errepublikak bi zati ezberdin izan zituen.
  • Period: to

    Bigarren Errepublikaren lehen zatia

    Behin-behineko gobernuan errepublikano moderatuak, erradikalak
    eta sozialistak zeuden. Gobernuak inoiz ez bezalako neurri politiko eta sozialak hartu zituen bi hilabete horietan, «errepublika sozial eta demokratikoa» ezarriz.
  • Period: to

    Bigarren Errepublikaren bigarren etapa

    Gizonezkoen sufragio unibertsalen bidez, Frantziar Errepublikako presidente hautatu zuten Luis Napoleon Bonaparte. Konstituzioak lau urteko agintaldi bat ezartzen zuen, berrautatzeko aukerarik ez zuena.
    1852ko azaroaren 7an, plebiszitu berri baten bidez, Bigarren Errepublika amaitu eta Bigarren Inperioa ezarri zuten. Eta abenduaren 2rako Luis Napoleon Bonaparte «frantziarren enperadore» bihurtu zen.
  • Period: to

    Frantziako Bigarren Inperioa

    Frantziako Bigarren Inperioa Napoleon III.aren agintaldia da, 1851ko abenduaren 2an estatu-kolpearekin eta era ofizialean 1852ko azaroan hasita eta 1870ean, Prusiaren aurkako gerra galdu ostean, amaitua.
    Hau bi etapa ezberdinetan bereizten da.
  • Period: to

    Inperio Autoritarioa

    Barne politikak bi helburu nagusi izan zituen Napoleon III.ak: estatuko botereak bereganatzea eta matxinadak itzaltzea.
    Kanpo politikan, epe honetan Krimeako Gerran zein Austria-Piamonteko Gerran ere aritu zen Napoleon.
    Napoleonek eskua sartu zuen ekonomian. Frantziako nekazarien babesa bereganatu nahian, laguntza eman zien. Halaber, Paris eraberritu zuen, hiriburuko langabeziari aurre egiteko eta negozio-burgesiaren babesa ere bereganatzeko.
  • 1851ko Estatu Kolpea

    1851ko abenduaren 2an Frantzian estatu kolpea eman zen Luis Napoleon Bonaparteren aginpean. Frantziako biztanleek Bigarren Inperio instituzionala aldarrikatzeko estatu kolpea ematera behartu zuten.
  • Period: to

    Haussmann prefeta

    Sena departamenduko prefeta izan zen eta aginte horrekin, Parisko hirigintza eraldaketa burutu zuen Bigarren Inperioaren garaian.
  • Period: to

    Inperio Liberala

    Frantziako laguntzarekin Piamontek Aita Santuen Estatuetako zati bat eskuratu izanak kendu zion Napoleoni hainbat katoliko frantziarren babesa. Horregatik, Napoleonek politika aurrerakoiagoa hartu zuen errepublikazaleen babesa bereganatu nahian.
    Porrot erabakigarria 1869-1870eko Prusiaren kontrako gerra izan zen. Bismarckek berehala garaitu zituen Frantziako armadak. Beraz, Alsazia eta Lorena galdu zituen Frantziak eta legebiltzarrak III. Errepublika aldarrikatu ondoren, II. Inperioa amaitu zen.
  • Period: to

    III. Errepublika

    Frantzian izandako gobernu-sistema errepublikanoa izan zen, Frantziako Bigarren Inperioa amaitutakoan hasi eta Hirugarren Reicharen okupazioarekin bukatu zena.
  • Frankfurteko hitzarmena

    Frantzia-Prusia gerrari bukaera eman zitzaion.