Cobe01 660x374

Borja Cobeagaren ibilbidea zuzendari moduan

  • 'La Primera Vez' laburra

    'La Primera Vez' laburra
    Borja Cobeagak zuzendu eta gidoia idatzi zuen. Goyetan nominazioa lortu zuen laburmetraien kategorian. Mariví Bilbaok eta Aitor Beltranek osatzen dute aktoreen zerrenda.
  • 'Éramos pocos' laburra

    'Éramos pocos' laburra
    Borja Cobeaga zuzendariaren eta Mariví Bilbao antzezlariaren arteko lanak beste laburmetrai hau utzi zuen. Kasu honetan, Ramon Barea eta Alejandro Tejerías aktoreek osatzen dute zerrenda. 2006. urteko Oscar sarietan nominatua izan zen.
  • 'Limoncello' laburra

    'Limoncello' laburra
    Laburmetraia honen kasuan, beste bi egileekin batera aritu zen zuzendaritza lanetan: Luiso Berdejo donostiarra eta Jorge Dorado madrildarra. 'Western' moduko bat atera zen haien konbinaziotik eta Goya sarietan nominazioa eskuratu zuen.
  • 'Pagafantas' filma

    'Pagafantas' filma
    Borja Cobeagaren lehenengo zinta luzea izan zen. Gorka Otxoa, Sabrina Garciarena, Julián López eta Oscar Ladoire burutu zuten zerrenda. Urte horretako Goya sarietan Cobegak eta Otxoak nominatuta egon ziren.
  • 'Un novio de mierda' laburra

    'Un novio de mierda' laburra
    Pagafantas egin ostean, Cobeaga laburretara bueltatu zen. Kasu honetan, Ernesto Sevilla eta Bárbara Santa-Cruz protagonista nagusiak dira. Sevillarekin Muchachada Nui izeneko telesailean ere lan egin zuen.
  • 'No Controles' filma

    'No Controles' filma
    Borja Cobeaga ez zen komediatik atera haren bigarren filma luzean. Diego San Joserekin idatzi zuen gidoia eta aurpegi ezagunek hartu zuten parte Gabonetan oinarritutako istorioan: Mariví Bilbao, Unax Ugalde, Alexandra Jiménez edota Julián López.
  • 'Democracia' laburra

    'Democracia' laburra
    Cobeagak bere laburmetraien lanean jarraitu zuen. Enpresa bateko zuzendari batek bere langileen morala maila handitan mantentzeko plan bat prestatzen du. Oscar Ladoire zintaren protagonista nagusia da.
  • 'Negociador' filma

    'Negociador' filma
    ETA talde terroristaren historia bat da. Benetan gertatutakoan oinarrituta dago eta zerrenda esanguratsuak parte hartu zuen: Ramón Barea, Josean Bengoetxea, Carlos Areces, Raúl Arévalo...
  • 'En tu cabeza' filma

    'En tu cabeza' filma
    Fikzio honetan, Cobeagak zati bat besterik ez du zuzentzen. Hain zuzen, Daniel Sánchez Arévalorekin eta Kike Maíllorekin batera egin zuen lan. Aipatzekoa da Hugo Silva eta Michelle Jenner berriz elkar ikusteko aukera izan zela.
  • 'Kalebegiak' filma

    'Kalebegiak' filma
    1. urtean Borja Cobeaga beste proiektu kolaboratibo honetan sartu zen. Hamabi laburmetraiez osatutako filman, Gipuzkoako hainbat egile parte hartu zuten. Daniel Calparsoro, Julio Medem edo Gracia Querejeta aipagarrienak dira. Cobeagak 'Bidexka' izenekoa zuzendu zuen.
  • 'Zanahorio' laburra

    'Zanahorio' laburra
    'Fe de Etarras' filmaren aurretik Cobeagak sinatutako azken lana. Daniel Pérez Prada eta Jorge Suquet protagonista bakarrak dira. Bi aktoreek lan elkarrizketa batean agerian usten den lehenaldi komuna aurre egiten dute.