Años 50

Arrazismoaren kasu nabarmenak XX. mendean

  • Arthur Friedenreich jokalariak beltzak ere futbolerako abilak direla erakutsi zuen

    Arthur Friedenreich jokalariak beltzak ere futbolerako abilak direla erakutsi zuen
    Brasilen futbolean jokatzen zuen lehen futbolista baltza izan zen. Nicolau Tuma narratzaile brasildarrak, zuzenean jokalariaren trebetasunak ikusteko aukera izan zuenak, garai horretan futbola muga jartzen zuten talde batzuetara mugatuta zegoela adierazi zuen: "Berari esker jendea konbentzitu zen edozein pertsona normal batek ospea lortu zezakeela”. Iturria: cordopolis.es
  • Jessie Owens-ek lau urre irabazi zituen, 1936ko joko olinpikoetan

    Jessie Owens-ek lau urre irabazi zituen, 1936ko joko olinpikoetan
    Lehen Mundu Gerran bizitzen zen arrazismoari aurre egin zion Owensek. Hitlerren Alemaniak fisikoki onenak zirela erakutsi nahi izan zuen, baina kirolari estatubatuarrak munduko guztiak harritu zituen klase bat beste bat baino gorago edo beherago ez dagoela erakutsiz. Iturriak: Libertaddigital.com; revistagq.com; Youtube.com
  • Orestes "Minnie" Miñoso beisboleko izar bihurtu zen

    Orestes "Minnie" Miñoso beisboleko izar bihurtu zen
    Orestes Miñoso Kubanoak 1940 eta 1943. urteen artean ezin izan zuen lehiatu beisbolean, arraza beltzekoa izateagatik. Baina 1945ean debutatzea lortu zuen. Horrez gain,14 denboraldi egin zituen beisboleko lehen jokalari beltzak eta eragina izan zuen Estatu Batuetan zein Kuban. Iturria: Laizquierdadiario.mx
  • Earl Lloyd NBAko lehen jokalari beltza bilakatu zen

    Earl Lloyd NBAko lehen jokalari beltza bilakatu zen
    NBAko Ligan jokatu zuen arraza baltzeko lehen jokalaria izan zen Earl Lloyd. Garai horietan, arrazista asko zegoenez bakarrik kontzentratu behar zen hotel batean. Halaber, Irainak jasan behar izan zituen zoritxarrez, baina bere arrazakoei gauza bat erakutsi eta demostratu zien: arraza beltzekoek ere talentua dutela NBAn jokatzeko. Iturria: Elgrafico.com
  • Mohammed Alik beste beltz batzuen aurka egin zuen

    Mohammed Alik beste beltz batzuen aurka egin zuen
    Beltza izan arren gaztetan beste beltz batzuen aurkako irain arrazistak egin zituen Cassius Clay-k (Mohammed Ali erlijio Islamikora pasatuz). Arraza bereko beste boxealari batzuk gorrotatzen zituen. Hala ere, Martin Luther King edo Malcom X-en ideiekin bat egin zuen, baita ere Estatu Batuetako esku-goien alde egin zuen Mexikon, 1968an, alde islamikora pasatu aurretik. Iturria: Libertaddigital.com
  • Arthur Ashe gizonezkoen Wimbledona irabazi duen beltz bakarra da

    Arthur Ashe gizonezkoen Wimbledona irabazi duen beltz bakarra da
    Tenis jokalari beltz garrantzitsuenetarikoa izan zen, Wimbledon-a irabazi duen gizonezko jokalari baltz bakarra. Horrez gain, bi Roland Garros irabazi zituen. "Zurien kirola" zena beltzena ere bihurtu zuen bere estrategia egokiekin. Zoritxarrez, arrazismoaren aurka borroka egin behar izan zuen eta asko jasan ere, arraza beltzekoa izateagatik. Hala ere, bere arrazakoei kirola denontzako dela eta edonor on bilakatu daitekeela erakutsi zien. Iturria: Blog, 20 minutos.com
  • Michael Jordanek zurien aurka bukatu zuen

    Michael Jordanek zurien aurka bukatu zuen
    Ikono bilakatu zen kirolari honek gaztetatik jasan zituen irain arrazisten ondorioz, arraza zurien aurkako zalea bihurtu zen bere nerabezaroan. Berak adierazi zuenez, zurien aurkako arrazista izan zen. Iturria: Infobae.com
  • Tiger Woods-i beste kirolari batzuek iraindu zioten

    Tiger Woods-i beste kirolari batzuek iraindu zioten
    Kirolari askok arrazismoaren aurka jokatzen dute gaur egun, baina badago guztiz kontrakoa den aldea ere. Kirolari propioek egiten dutena. Esaterako, Zoeller jokalariak esandakoa Tiger Woods-en aurka: “Badakizue zer egingo duzuen irabazten duenean -Woods-ek- sorbaldan zaplada bat emango diezue, zoriondu eta esango diezue gozatzeko eta hurrengo urtean ez zerbitzatzeko oilaskoa hurrengo urtean. Edo dena delakoa beraiek zerbitzatzen dutena“. Iturria: Afullchola.com
  • Samuel Eto'ok La Romareda zelaia uzteko keinua egin zuen irain arrazistak jasan ondoren

    Samuel Eto'ok La Romareda zelaia uzteko keinua egin zuen irain arrazistak jasan ondoren
    Eto'o-k La Romaderako zelaia utziko zuela adierazi zuen partida bat jokatzen zegoen bitartean irain arrazistak ez zituelako eusten. Epailea eta bere orduko entrenatzailea beraregana hurbildu ziren jokatzen jarraitzeko erregutuz. Azkenean jokatu zuen. Partida bukatu ondoren, Bartzelonako jokalariak, La Romareda itxi behar dutela aipatu zuen. Iturria: elmundo.es
  • Lewis Hamiltonek irainak jasan zituen harmailetan beltzez mozorratutako zale batzuengatik

    Lewis Hamiltonek irainak jasan zituen harmailetan beltzez mozorratutako zale batzuengatik
    Mclarenek Hamiltonen aurka egin ziren irain arrazistak salatu zituen. Irainak pankarten bidez egin ziren eta argi adierazten zuten Hamiltoni min egiteko gogoz etorri zirela irain gogorrak eginez. Iturria: http://www.elmundo.es